Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
2238

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 13/08 apelazio-prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: Apelazioa, 13/08 autoak.

Errekurtsogilea: Víctor Pinedo de Tellaeche Orue eta Nekane Zaballa Olabarria.

Abokatua: David Muñoz Ruiz eta David Muñoz Ruiz.

Prokuradorea: Concepción Imaz Nuere eta Concepción Imaz Nuere.

Errekurritua: María del Mar Padro Llarch eta Fiskaltza.

Gaia: segidako traktuari berriro ekitea.

Errekurtso horretan autoa eman da. Hona bere xedapenezko zatia:

Salak hau erabaki du: ezetsi egitea Víctor Pinedo de Tellaeche Oruek eta Nekane Zaballa Olabarriak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, hain zuzen ere 383/06 jabari-espedientean (bertatik dator erroilo hau) Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak emandako autoren aurka aurkeztutakoa. Horren ondorioz baietsi egiten da erabat ebazpena eta kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen zaizkio.

Jose Luis Intxausti eta Antonio Esturori -haien egungo egoitza ezezaguna da- eta ebazpen horrek kalte egin diezaiekeen pertsonei jakinarazteko xedez, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497. artikuluan ezarritakoa betez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Epaitegiko oholean ediktu bidez jakinaraztea ebatzi da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2009ko martxoaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala