Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
2235

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 18koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Deustu-Lezama trenbideko «Artxandako tunelaren trazadura-proiektua» behin betiko onartzeko dena.

Bilbao eta Sondika udalerrietarako Deustu-Lezama trenbideko «Artxandako tunelaren trazadura-proiektua» onartzeko espedientea aztertu dut.

EuskoTrenek ustiatzen dituen trenbideek guztira 186 km egiten dute, baina zati handi bat bide bakarrekoa da. Horrek asko zailtzen du ia erabat bidaiariak garraiatzeko erabiltzen den trenbide horren ustiapena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Planak, otsailaren 27ko 41/2001 Dekretu bidez onartu eta otsailaren 22ko 34/2005 Dekretu bidez aldatutakoak, ETSren lineetan egin beharreko jarduketen artean, trenbidea bikoiztea aurreikusten du, Artxanda mendian tunel bat eginda.

EuskoTrenek ustiatzen dituen trenbide-zerbitzuen barruan Deustu-Lezama trenbideak gaur egun zenbateko garrantzia duen ikusita, eta etorkizunerako eskariak gora egiteko eta trazadura handitzeko aukera dagoela kontuan izanik, azpiegitura hori hobetzea erabaki dugu, garraio-eskaintza ere zabaldu ahal izateko.

Erabiltzaileari irisgarritasun handiagoa eskaini ahal izateko, trenbidea bikoiztea erabaki da, tunel bat eginez, metropoliko trenbideen gisako maiztasunak eskaintzeko eta, etorkizunean aireportura, Zamudioko teknologia-parkera, ikastetxeetara eta enparauetara heltzeko aukera izateko.

Horiek horrela «Artxandako tunelaren trazadura-proiektua» idatzi zen. Egun bide bakarrekoa den eta hormak estali gabe dituen tunel horren alternatiba gisa proiektu honetan proposatu den tunelak 1.876 m egingo ditu lurpean, egungoaren nahiko parean.

Jarduketak guztira 3.085 m-ko luzera hartuko du, eta inguruaren arabera bi zati bereiz daitezke nahiko garbi. Zati horiek Artxandako tunelak berak mugatzen ditu.

Horrela bada, trenbidearen trazaduraren hasierako zatia Bilboko herrigunean bertan egongo da, hiri-inguru aski finkatuan, Etxebarri-Matiko tartearekiko konexioan hasi eta Artxandako tunelaren sarrera ingurura arte, Maurice Ravel bidezubiaren azpiko aldean. Artxandako mendiaren barrenean egingo den tunelaren ahotik aurrera, behin Txorierriko autobiaren azpitik igarotakoan, trenbidearen trazadurak landa-eremuan egingo du aurrera, eta Ola auzoaren mendebaldeko bihurgunearen inguruan egungo linearekin bat egingo du, Sondika udalerrian.

Trenbide Sektorearen Legearen Erregelamenduaren 10.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, esan bezala, proiektua jendaurrera atera zen Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2006ko urtarrilaren 16ko Ebazpen bidez. Ebazpena 2006ko otsailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 34. zenbakian argitaratu zen, eta hogeita hamar egun balioduneko epean Sondika eta Bilboko udaletxeetako iragarki-oholetan izan zuten.

Jendaurrean izan zen epe horretan, hainbat alegazio eta iradokizun jaso genituen proiektuaren edukiaren inguruan, eta aztertu ondoren, horietako batzuk kontuan hartu genituen, alegazioak aurkeztu zituztenei zuzenean bidalitako erantzunetan adierazi zitzaien moduan.

Ingurumen sailburuordearen 2009ko martxoaren 2ko Ebazpenaren bidez, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren deklarazioa aldekoa izan da, baina zenbait baldintza jartzen ditu eraikuntza-proiektua egiteko, eta obrak egin bitartean eta zerbitzua ustiatzekoan bete beharreko hainbat neurri babesle eta zuzentzaile ezartzen ditu.

Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek proiektua aztertu eta aldeko txostena eman dute, eta egiaztatu, teknikoki zuzena dela eta trenbideen alorreko legeria betetzen duela, bai eta abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretuaren bidez onartutako Trenbide Sektorearen Legearen Erregelamenduaren 11., 12. eta 13. artikuluetan xedatutakoa eta indarrean dauden gainontzeko legezko xedapenak ere.

Trenbide-garraioaren azpiegituretako proiektuak onartzea Garraio Azpiegituraren zuzendariaren ardura da, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g eta 10.1.e artikuluek eta ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 16.1.a artikuluak.

Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 13.1 artikuluak ezartzen duenez, trenbide-linea berriak jartzeko proiektuak onartuz gero edo lehendik dauden trenbideak handitzeko edo hobetzeko obrak egiteko lur-sail handiagoa behar izanez gero, eta juridikoki bidezkoak izanez gero, nahitaezko desjabetze kontuetarako, trenbideak zeharkatu behar duen lur-saila edo handitze-obrak hartu behar dituena herri-erabilerakotzat, interes sozialekotzat eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat joko da, besterik gabe.

Horiek horrela, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Artxandako tunelaren trazadura-proiektua behin betiko onartzea.

Bigarrena.- Trazadura-proiektu honek berekin dakar obrak erabilera publikokotzat eta herri-onurakotzat jotzea, eta proiektuarekin batera doan eranskinean jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekotzat aitortzea.

Ebazpen honen kontra, administrazio-bidea agortzen ez duenez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Garraio eta Herri Lan sailburuordeari, ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epearen barruan; idazkia Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lan sailburuordeari bidali beharko zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 18a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

MIRARI ARRUABARRENA ELIZALDE.


Azterketa dokumentala