Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
2234

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 17koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Eibarren Ardantzako geltoki berria eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2007ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez Eibarren Ardantzako geltoki berria eraikitzeko proiektua onartu zen.

Proiektuaren xedea da Eibarren Ardantzako geltokia erabat eraberritzea, izan ere, geltoki zaharrak ez zituen gaur egun eta EuskoTrenen sarea erabiltzen duten geltoki horretako erabiltzaile kopurua kontuan izanik exijitu beharreko kalitate- eta funtzionaltasun-estandarrak betetzen.

Obrak egiten hasi ondoren ordea, mugakide duen lur zati bat ere aldi baterako okupatzeko beharra ikusi da, lanak behar bezala burutu ahal izateko. Hortaz, aldaketa horren ondorioz, proiektua erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda ere zuzendu egin da.

Erasandako lurrak eskuratu eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.

2009ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren bidez, proiektu hori egiteko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei hala jakinarazi zitzaien eta hainbat aldizkaritan argitaratu zen: 2009ko otsailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 33. zk.; 2009ko otsailaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 31 zk.; «El Diario Vasco», «Noticias de Gipuzkoa» eta «Berria» egunkarietan, 2009ko otsailaren 17an; eta azkenik, Eibarko udaletxeko iragarki-oholean jarri zen.

Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumenekoak diren trenbideetan azpiegitura-obrak egin ahal izateko behar diren nahitaezko desjabetzeetarako espedienteen prozedurak izapidetu eta ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g) eta 10.1.h) artikuluek eta ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 16.1.a) artikuluak.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.

Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Eibarren Ardantzako geltoki berria eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.

Bigarrena.- Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Eibarko udaletxera ager daitezen, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua I).

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lan sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 17a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

MIRARI ARRUABARRENA ELIZALDE.

EIBARREN ARDANTZAKO GELTOKI BERRIA ERAIKITZEKO PROIEKTUA

PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA NUEVA ESTACIÓN DE ARDANTZA EN EIBAR.

ADDENDA A LA RELACIÓN DE BIENES Y DERECHOS

Eibarko Udalerria / Término Municipal de Eibar

Lur zati zk. Parcela Jabea

Propietario Desjabetzea

Expropiación

(m2) Zortasuna

Servidumbre

(m2) Aldi baterako okup.

Ocupación

temporal

(m2) Katastroko izaera Naturaleza catastral Poligonoa

Polígono Lurzatia Parcela Eguna

Fecha Ordua

Hora

001 Hnos. Vildósola Anitua, Pilar Anitua Ezquerra 0 92 Hiri-lurra/urbana F422 020 11-05-2009 10:00


Azterketa dokumentala