Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
2233

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, antzerkirako testu berriak egiteko diru-laguntzak emateko balorazio batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura sailburuaren 2008ko abenduaren 10eko Agindua, hots, antzerkirako testu berriak egiteko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Kontuan izanda 2008ko abenduaren 10eko Aginduaren 8. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio batzordea osatuko dela eta batzorde horren batzarkideak izendatzea Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen Ebazpen bidez emango dela jasotzen duela

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Antzerki-testu berriak egiteko laguntzak emateko osatuko den Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzea eta Batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Iñaki Gómez Sarasola jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

- Dorleta Urretabizkaia Egizala anderea.

- Garbiñe Insausti Muguruza anderea.

- Josu Camara Izaguirre jauna.

Idazkaria: José Luis Ibarzabal Egibar jauna (Kultura Saileko teknikaria).

Bigarrena.- Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 27a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala