Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2230

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 24koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2007BA/0001 proiektuan aritzeko Saioa Polo Llano lankide boluntarioari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko berak aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Hegoa elkartea, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2007ko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira.

Saioa Polo Llano lankide boluntarioak Brasilen burutu behar zuen jardueraren gastuak ordaintzeko xedez, Hegoa elkartea, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak 15.380 euroko diru-laguntza jaso zuen. Hori guzti hori, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei 2007. urtean emateko diren laguntzetarako deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 5eko Aginduak ezarritakoari jarraituz. Diru-Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira. Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2008ko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez luzapena eman ostean, diru-laguntza 30.380 eurokoa da.

Bekadunak, hala ere, 2009ko martxoaren 23an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Lankide boluntarioa ez denez bekaz baliatu luzapen aldi horretan, luzapenerako aurreikusitako lehenengo ordainketa (9.000 eurokoa) ez da egingo, ez eta bigarrena ere (6.000 eurokoa).

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Hegoa elkartea, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak Saioa Polo Llanoren proiektuan aurkeztutako zati baten uko egiteko eskabidea onartzea. Proiektu hori Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2007ko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan aurkeztu zen eta diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko ziren. Honenbestez, 15.000 eurori uko egiten zaio.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 24a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala