Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2229

AGINDUA, 2008ko azaroaren 3koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, «Basauriko «D Area, Basconia Kirol Klub»aren HAPNren berrikuspen partziala» izeneko desjabetzarako espedienteari hasiera ematea ebazteko dena.

Sail honek ondoan argitaratzen den agindua eman du gaur:

«Basauriko «D Area, Basconia Kirol Klub»aren HAPNren Berrikuspen Partziala» izeneko proiektuari dagokion hirigintza-espedientea aztertu da.

Bizkaiko Foru Aldundiak, 2006ko ekainaren 13an, «Basauriko A «Ariz-Benta», B «Kalero-Basozelai», D «C.D. Basconia» aldeei eta SR-1 «San Miguel Mendebaldea» eta SR-6 «Sarratu» sektoreei dagokien Plan Orokorraren Berrikuste Partziala»ri buruzko espedientea behin betiko onartu zuen.

«Basauriko «D Area, Basconia Kirol Klub»aren HAPNren Berrikuspen Partziala» proiektua gauzatzea luzaezintzat jo da, eraikuntza merkatua nola dagoen ikusita, diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian bideratzekotan.

Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 176. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Hirigintza Planak onartzeak obren onura publikoa deklaratzea dakar.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1954ko abenduaren 16koa) 17. artikuluan ezarritakoaren arabera desjabetzekoak diren ondasunen zerrenda zehatza eta banakakoa egin behar da. Honen helburua desjabetzeak eragindako ondasunak eta eskubideak okupatu beharrekoak direla deklaratzea da, desjabetu edo zortasun-ezarketa egin ahal izateko.

Aipatutako desjabetzeko espedientearen objektu diren etxebizitza Basauriko Hiri Antolamendurako Plan Nagusian hirikotzat hartuta dauden lurretan daude, eta, bertan, desjabetzea finkatuta dago jarduteko sistema gisa. Beraz, Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen 177. artikuluan (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) ezarritakoaren arabera, bidezkoa da nahitaezko desjabetzea ezartzea.

Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri den gainontzekoari atxikiz, honako hau

XEDATU DUT:

1.- Nahitaezko desjabetzearen espedienteari hasiera ematea, «Basauriko «D Area, Basconia Kirol Klub»aren HAPNren Berrikuspen Partziala» desjabetze espedientean bildutako ondasun eta eskubideak okupatzeko, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Eusko Legebiltzarraren Legearen 176. eta 178. artikuluetan eta laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez, betiere horren baitan bildutzat emanda obrak onura publikokoak direla deklaratzea Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 176. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

2.- Desjabetzegarri diren ondasun eta eskubideak okupatu beharrekoak direla deklaratzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1954ko abenduaren 16koa) 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.- Aipatutako espedienteak hartutako ondasun eta eskubideen zerrendako titularrei jakinaraztea, jasotzetik hamabost egun balioduneko epearen barruan, bidezko diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, Bilbao), hain zuzen ere aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzekotan, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1954ko abenduaren 16koa) 17. eta hurrengo artikuluetan eta haren Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betez, eta Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 178. artikuluaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 3a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

PROIEKTUA: «BASAURIKO «D AREA, BASCONIA KIROL KLUB»AREN HAPN-REN BERRIKUSPEN PARTZIALA» /

PROYECTO: «REVISION PARCIAL DEL PGOU DE BASAURI EN «AREA D, CLUB DEPORTIVO BASCONIA»»

Titularraren izen-abizenak eta helbidea

Nombre y domicilio del titular Desjabetzea/Expropiacion Katastroko datuak

Datos catastrales Hartu beharreko ondasunaren aprobetxamendua eta katastroko izaera / Aprovechamiento y naturaleza catastral del bien afectado

Finka/Finca Azalera/Superficie

Euskal Autonomia Erkidegoa

Comunidad Autónoma del País Vasco 1 1.174,58 m2 ------------- Hiri-ondasuna. Orubea / Urbana. Solar

Euskal Autonomia Erkidegoa

Comunidad Autónoma del País Vasco 2 12.371,32 m2 ------------- Hiri-ondasuna. Orubea / Urbana. Solar

Euskal Autonomia Erkidegoa

Comunidad Autónoma del País Vasco 3 790,79 m2 ------------- Hiri-ondasuna. Orubea / Urbana. Solar

M.ª Ángeles Peña Ruiz.

Avda. Doctores Landa, 63- Bajo. 4/1 Behe-oineko etxebizitza eta elementu komunak / Vivienda en planta baja y elementos comunes ------------- Hiri-ondasuna: Doctores Landa Etorb., 63ko behe-oineko etxebizitza / Urbana: Vivienda en planta baja de la Avda. Doctores Landa, 63

Ramiro Cruz Zorrilla y Ángeles López Cuadrado.

Avda. Doctores Landa, 63- 1. 4/2 Lehen solairuko etxebizitza eta elementu komunak / Vivienda en planta primera y elementos comunes 75571 Hiri-ondasuna: Doctores Landa Etorb., 63ko lehen solairuko etxebizitza / Urbana: Vivienda en planta primera. de la Avda. Doctores Landa, 63

Javier Cruz Lopez

Avda. Doctores Landa, 63- 1 4/2 (OC) Leku-euspen/Ocupante

Julian Rodríguez Bustamente

Avda. Doctores Landa, 63- 2. 4/3 Bigarren solairuko etxebizitza eta elementu komunak / Vivienda en planta segunda y elementos comunes 75572 Hiri-ondasuna: Doctores Landa Etorb., 63ko bigarren solairuko etxebizitza / Urbana: Vivienda en planta segunda de la Avda. Doctores Landa, 63

Jose Alfonso Blanco San Maria, Quintina López Tamayo, Borja Blanco López

Avda. Doctores Landa, 63-2. 4/3 (AR) Errentaria/Arrendatario

Emilia San Román Lavin; Herederos de Daniel Expósito Revuelta

Avda. Doctores Landa, 61-PB 5/1 Behe-oineko etxebizitza eta elementu komunak / Vivienda en planta baja y elementos comunes 75573 Hiri-ondasuna: Doctores Landa Etorb., 61eko behe-oineko etxebizitza / Urbana: Vivienda en planta baja de la Avda. Doctores Landa, 61

Emilia San Román Lavin; Herederos de Daniel Expósito Revuelta

Avda. Doctores Landa, 61-1 5/2 Lehen solairuko etxebizitza eta elementu komunak / Vivienda en planta primera y elementos comunes 75573 Hiri-ondasuna: Doctores Landa Etorb., 61eko lehen solairuko etxebizitza / Urbana: Vivienda en planta baja de la Avda. Doctores Landa, 61

Ianko Valero Expósito.

Daniel Garcia Exposito

Avda. Doctores Landa, 61-1.º 5/2 (OC) Leku-euspen / Ocupante

Herederos de Florencia Arriola Guenaga; Domingo, Jose Antonio, M.ª Begoña, M.ª Dolores, M.ª Lourdes, M.ª Teresa, Martin y Vicente Lezama Arriola. 6 Lehen solairuko etxebizitza eta elementu komunak / Vivienda en planta primera y elementos comunes 000006259992 Hiri-ondasuna. Orubea / Urbana. Solar

María y Txomin Gorostiza Lezama, Josefa Larizgoitia Lezama

Doctores Landa, 55.

Basauri 6 (OC) Leku-euspen / Ocupante

Comunidad de Propietarios Juan Ramón Jiménez n.º 9 7 86,32 m2 0104000800 Hiri-ondasuna. Orubea / Urbana. Solar

Ana Maria Elejaga Barguilla

Jose Antonio Arza Elejaga

Notif: M.ª Carmen Zarate

Altube, 2-1.º 9 251,19 m2 0104000501 Hiri-ondasuna. Orubea / Urbana. Solar

Euskal Autonomia Erkidegoa / Comunidad Autónoma del País Vasco A 237,82 m2 ------------- Hiri ondasuna. Bidea / Urbana. Viario

Basauriko Udala / Ayuntamiento de Basauri

Kareaga Goikoa, z/g

Basauri B 105,59 m2 ------------- Hiri ondasuna. Bidea / Urbana. Viario

Basauriko Udala/Ayuntamiento de Basauri

Kareaga Goikoa, z/g

Basauri C 53,55 m2 ------------- Hiri ondasuna. Bidea / Urbana. Viario


Azterketa dokumentala