
78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Haurreskolak
2226
08/03-2009 ERABAKIA, 2009ko martxoaren 18koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena. Erabaki honen bidez, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen 2009rako lan-eskaintza publikoa onartzen da.
2003ko irailaren 24an, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 31 udalerrik onartutako hitzarmenaren ondotik sortu zen Haurreskolak Partzuergoa. Abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuan zehaztutakoaren arabera onartu zen hitzarmen hori. Partzuergoaren estatutuetan ezarritakoaren arabera kudeatzen da Haurreskolak Partzuergoa. Estatutu horiek 2003ko uztailaren 29an onartu ziren Gobernu Kontseiluan, eta ondoren aldaketa batzuk onartu ziren Haurreskolak Partzuergoak 2006ko azaroaren 3an egindako Batzar Nagusian.
Haurreskolak Partzuergoaren estatutuetan azaltzen eta antolatzen dira Zuzendaritza Batzordearen eskumenak. Eskumen horien artean ezartzen da Zuzendaritza Batzorde horrek aukeratuko dituela langileak deialdi publiko bidez; publikotasun-, berdintasun-, meritu eta gaitasun-printzipioak bermatuko dira deialdi horretan. Modu horretara hautatutako langilea Partzuergora bilduko da, lan-legedian indarrean diren ereduen eraginpean. Zuzendaritza Batzordeak onartu behar du, kasu guztietan, haur eskoletako hezitzaileek bete beharreko lanpostuen zerrenda, eta langileak hautatzeko oinarriak ezartzea ere Zuzendaritza Batzordearen egitekoa da.
2008ko lehenengo lan-eskaintza publikoa egin zen Haurreskolak Partzuergo publikoak hiru lurraldeetan hartutako neurriari eta beronen finkapena kalitatezko hezkuntza eta asistentzia-zerbitzua eskaintzen duen entitate publiko izaera sendoari erantzuna emateko.
Lan-eskaintza publiko honen helburua 2008ko LEParekin hasitako langileriaren egonkortasunarekin aurrera jarraitzea da.
Honi dagokionean, Haurreskolak Partzuergoko Hitzarmenaren 16 artikuluan ezartzen da, Partzuergoak konpromisoa hartzen duela 2009ko lan-eskaintza publikoan, gutxienez 125 lanpostu eskaintzeko.
Hori dela-eta, Haurreskolak Partzuergoaren estatutuetan ezarritakoaren arabera,
ONARTU DA:
Lehenengo artikulua.- Haurreskolak Partzuergoko lan-eskaintza publikoa onartzea hezitzaileena, 2009. urterakoa. Erabaki honetan ezarritakoaren arabera arautuko da lan-eskaintza.
Bigarren artikulua.- Erabaki honetako eranskinean zerrendatzen diren hutsune guztiak jasotzen dira 2009rako lan-eskaintza publikoan. Eskainitako lanpostu-kopuruan azaltzen dira bai txanda irekian hornitu behar direnak, bai eta urritasunen bat duten langileek betetzeko gorde behar direnak.
Hirugarren artikulua.- Deialdi honetan zehaztuko dira eskainitako lanpostuak lortzeko prozedura eta baldintzak.
Laugarren artikulua.- Behin oposizioaldia amaitu eta hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, hautaketa-aldian esleituko dira plazak, hautagaiek handitik txikira lortutako puntuazio-hurrenkerari zorrotz jarraituz.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Erabaki honek bide administratiboa agortzen du. Erabakiaren kontra aukerako berraztertze-helegiteren bat jarri ahal izango da, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen aurrean. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Bi hilabeteko epea izango dute horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Bigarrena.- Agindu honek EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Eibar, 2009ko martxoaren 18a.
Haurreskolak Partzuergoko gerentea,
MAITE LARRAÑAGA ORBEA.
ERANSKINA
Kategoria edo lanpostua Plazak
Hezkuntza alorreko langileak: hezitzaileak 235
RSS