
78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
2225
EBAZPENA, 2009ko martxoaren 24koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Aitor Zurimendi Isla jauna unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena (jakintza arloa: «Merkataritza Zuzenbidea»). Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2008ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez egin zen (2009-01-14ko BOE eta 2009-01-21eko EHAA).
2008ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez (2009-01-14ko BOE eta 2009-01-21eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Aitor Zurimendi Isla jauna, 29035730-R NAN zenbakiduna, unibertsitateko irakasle titularra izendatzea (jakintza arloa: «Merkataritza Zuzenbidea», kodea: TUC8/1-D00123-9, saila: «Enpresa Zuzenbidea», ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, hizkuntza eskakizuna: elebiduna (euskara-gaztelania), arduraldia: osoa).
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).
Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.
Leioa, 2009ko martxoaren 24a.
Errektorea,
Eginkizunak eskuordetuta
(2009-01-26ko Ebazpena, 2009-02-24ko EHAA).
Irakasleen errektoreordea,
JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.
RSS