Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2224

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 13koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Angel Javier García Adeva jauna unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena (jakintza arloa: «Fisika Aplikatua»). Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2008ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez egin zen (2009-01-14ko BOE eta 2009-01-22ko EHAA).

2008ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez (2009-01-14ko BOE eta 2009-01-02ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Angel Javier García Adeva jauna, 16293627-J NAN zenbakiduna, unibertsitateko irakasle titularra izendatzea (jakintza arloa: «Fisika Aplikatua», kodea: TUC8/1-D00057-32, saila: «Fisika Aplikatua I»; ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, hizkuntza eskakizuna: elebakarra (gaztelania), arduraldia: osoa).

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2009ko martxoaren 13a.

Errektorea.

Eginkizunak eskuordetuta

(2009-01-26ko Ebazpena, 2009-02-24ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.


Azterketa dokumentala