67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun Saila
1975
IRAGARKIA, 17/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.
Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Miriam Palacios Lópezek, prozedura laburtuaren bidez, 17/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 3726/2008 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez, ezetsi baitzen Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 9ko 2470/2008 Ebazpenaren 2. artikuluko azken atalaren aurka jarritako birjartze-errekurtsoa. 2470/2008 Ebazpenaren bitartez, Osakidetzaren menpeko Zerbitzu-erakundeetan Lizentziatu Sanitarioen taldeko profesional sanitarioen garapen profesionaleko mailen aitorpenerako hirugarren deialdia egiten da.
Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 2a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.