Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1973

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, ondoren adierazten diren espedienteei buruzkoa.

Jesús Monreal Ziak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak, ematen du ondoko

EDIKTUA

Ez dugu lortu ondorengo enpresei jakinaraztea diru-laguntza itzultzeko espedientea hasi dugula, jakina­razpena bueltatu egin baitigute, eskatzaileak jakinarazpenak jasotzeko helbidea aldatzeagatik edo bestelako arrazoiengatik. Beraz, jakinarazpentzat balio dezan edo bestelako ondorioetarako, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenak betetze aldera. Aldi berean, honako honen berri ematen diogu enpresari: itzulketa-espedientea hasteko Probidentzia eman da, enpleguaren aldeko neurriak arautzen dituen ekainaren 29ko 267/1999 Dekretuaren babesean Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntza bueltatu behar den ala ez erabakitzeko. Kontua da enpresak ez dituela aurkeztu diru-laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak, hain zuzen ere dekretu arautzailearen 21.3 artikuluan eskatzen direnak. Agiriok eskatu eta jakinarazi genizkion enpresari eta, izan beharreko ondorioak izateko, hamabost eguneko epea eman diogu bere eskubideak defendatzeko alegatu beharrekoa aurkezteko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzan (helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz 01010), hala zuzenean, nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Orobat, ohartarazten diogu ezer aurkezten ez badu, prozedura amaitutzat joko dugula ebazpen baten bidez; gainera, baldintzak ez direla bete joz gero, kobratzeke duen kopurua jasotzeko eskubidea galduko du eta, hala badagokio, dagoeneko jaso duena itzuli beharko du.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 4a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.

Espediente zk / Expediente n.º: B-0008-0027-00AE

Itzultze-esp. zk / Reintegro n.º: 340/07

Enpresa/Empresa: Industrias Azkuenaga, S.A.

Langilea/Trabajador: Nestor Garcia Arenas

Espediente zk / Expediente n.º: A-0029-0058-00AE

Itzultze-esp. zk / Reintegro n.º: 336/07

Enpresa/Empresa: Tornillería Mondragonesa, S.A.

Langilea/Trabajador: David Velásquez Holgado

Espediente zk / Expediente n.º: G-0113-0207-02AE

Itzultze-esp. zk / Reintegro n.º: 428/07

Enpresa/Empresa: Fundiciones Urretxu, S.L.

Langilea/Trabajador: Sebastián Colin Morales

Espediente zk / Expediente n.º: G-0314-0628-02AE

Itzultze-esp. zk / Reintegro n.º: 442/07

Enpresa/Empresa: Fundiciones Urretxu, S.L.

Langilea/Trabajador: Julen Garmendia Gordoa


Azterketa dokumentala