Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2009ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Interbiak SA
1851

IRAGARKIA, Ermuko Saihesbidearen eraikuntza, bideragarritasun eta ustiapenerako baldintzen definizioaren proiektuak idazteko zerbitzuen kontratua behin betiko esleitzen duena.

Esleipena argitaratzea, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138. artikuluak betetzeko.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea, S.A., Bizkaiko Foru Aldundiaren Kide Bakarreko Herri Baltzua, bere izenean eta Bizkaiko Akzesibilitate Plana 2003 kudeatzeko haren kontura arituz.

b) Espediente zenbakia: 015/2008.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratuaren mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Ermuko Saihesbidearen eraikuntza, bideragarritasun eta ustiapenerako baldintzen definizioaren proiektuak idazteko zerbitzuak (015/2008 espedientea).

3.- Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 2.348.770,00 euro, BEZa kenduta.

5.- Esleipena:

a) Eguna: 2009ko martxoaren 11.

b) Kontratista: ERMU ABEE (Esteyco Gernika SL - Esteyco SA - Asmatu SL - Euskontrol SA)

c) Esleipenaren zenbatekoa: 2.063.389,81 euro, BEZa kenduta.

Bilbao, 2009ko martxoaren 12a.

Zuzendari gerentea,

JAVIER OLIVARES LAPATZA-CORTAZAR.


Azterketa dokumentala