Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2009ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1839

EDIKTUA, zaintza, babes eta elikagaien demandari buruko 64/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Judizioa: 64/08, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.

Demandatzailea: Eustaquia Brito.

Abokatua: Iñigo Sarabia Cantalejo.

Prokuradorea: Miren Begoña Garayoa Mesenger.

Demandatua: Elias Martin Yague.

Gaia: zaintza/babesa eta elikagaiak.

Judizio horretan epaia eman da eta bere idazpuruak eta epaitzak ondokoa diote, hitzez hitz:

3 ZENBAKIKO EPAIA

Getxo, bi mila eta bederatziko urtarrilaren hamabia.

Nik, Maria Simonet Quelle Cotok, Getxoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu naizen aldetik, ikusi ditut familia-prozedurako autoak (gaia: alaba adingabearentzat neurri pertsonal eta ondarezkoak hartzea), Epaitegi honetan 64/08 zenbakiaz bideratutakoak. Alderdi demandatzailea: Eustaquia Brito Montilla, Garayoa Meseguer prokuradoreak ordezkatuta eta Iñigo Sarabia Cantalejok lagunduta. Alderdi demandatua: auzi-ihesean den Elias Martin Yagüe. Ministerio Fiskalak parte hartu du.

EPAITZA

Zati batean baietsi da Eustaquia Brito Montilla alderdi demandatzailearen ordezkaritza prozesalak Elias Martin Yagüe demandatuaren aurka jarri duen demanda. Horregatik, ondoko neurriak hartzea erabaki dut:

- Alderdi demandatzailea den Eustaquia Brito Montillari ematen zaio Naiara Martín Brito alabaren zaintza eta babesa, eta adingabearekiko guraso-ahala, berriz, guraso biek izango dute.

- Bere alaba ikusteko, berarekin harremanetan egoteko eta egonaldiak egiteko erregimena ezarri zaio Elías Martín Yagüeri: bi gurasoek aho batez zehazten dutena, eta akordiorik ezean, hilean asteburu bat, zortzi hilabetez. Aldi hori igaro eta aitak ezarri zaiona bete badu, erregimen hori zabaldu egingo da: alaba aitarekin egon ahal izango da gabonetako eta aste santuko eskola-oporren aldiaren erdia eta udako 15 egun. Gurasoak bat ez badatoz, aitak urte bikoitiak aukeratuko ditu, eta amak, berriz, bakoitiak; guraso biek aurrez jakinarazi behar dute —opor-aldia hasi baino 10 egun lehenago, gutxienez— zehazki zein alditan egongo diren alabarekin. Eta bisita-erregimen horrek ez ditu eragotzi behar alabak eskolan nahiz eskolaz kanpo egin behar dituen ekintzak. Alaba amaren etxean hartu eta jasoko du aitak, bisita-erregimen hori behar bezala betetze aldera.

- Naiara Martín Brito adingabekoari 200 euroko mantenu-pentsioa pasa beharko dio Elías Martín Yagüe demandatuak; zenbateko hori urtero berrikusiko da, KPIaren arabera. Alabak bere hezkuntza edo osasun egokirako beharrezkoak diren ez ohiko gastuak egiten baditu, gastu horien % 50 ordaindu beharko ditu aitak —osasunaren alorreko gastuen kasuan, dagozkion aseguru medikoetan sartzen ez direnak bakarrik—. Zenbateko hori hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan sartu beharko da demandatzaileak horretarako izendatu duen banku-kontuan.

Kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Ebazpen honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke bost eguneko epearen barruan, jakinarazten den egunetik aurrera; Epaitegi honen aurrean prestatuko da eta horren ardura Bizkaiko Probintzia Auzitegiak izango du, PZLan aurreikusitako moduan.

Horrela, bada, epai honen bidez epaituz, lehen auzialdian honako hau erabaki, agindu eta izenpetu dut.

Elias Martin Yague demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Getxo (Bizkaia), 2009ko otsailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala