Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2009ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1824

AGINDUA, 2008ko azaroaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Bilboko udalerriko Mena kaleko 13ko 7. solairuko A letran dagoen etxebizitza saltzeko eskaintza onartzen duena. Etxebizitza babes ofizialekoa da, EB2-0215/94-EP-040 espediente-zenbakia dauka eta Pedro Ángel Santos Gutiérrez eta María Pilar Santiago Martínezen izenean dago.

AURREKARIAK

1.- Pedro Ángel Santos Gutiérrez eta María Pilar Santiago Martínez dira Bilboko Mena kaleko 13ko 7.A babes ofizialeko etxebizitzaren titularrak (espediente-zenbakia: EB2-0215/94-EP-040); halaxe dago egiaztatuta espedientean, 1998ko azaroaren 27an Bilboko Manuel Garcés Pérez notarioaren aurrean emandako salerosketa-eskritura publikoaren bidez (protokolo-zenbakia: 2.161).

2.- Etxebizitzaren jabeek, alegia Pedro Ángel Santos Gutiérrezek eta María Pilar Santiago Martínezek, 2008ko otsailaren 13an Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztutako idazki baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eskaini zien etxebizitza, administrazioak berak edo, hala bazegokion, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SAk (Visesa) eros ziezaion.

3.- Lehenengo aurrekarian azaldutako babes ofizialeko etxebizitzaren gehienezko prezioa salerosketa-eskritura publikoa egiten denean indarrean dagoen gehienezko prezioa izango da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.- Etxebizitza eta Gizarte Segurantzako sailburua da egintza hau burutzeko eskumena duena, hala xedatzen baita Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 27.2 artikuluan.

2.- Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak, bere 27.2 artikuluan xedatzen duenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak dagozkien aginduen bidez babes ofizialeko etxebizitzak saltzeko eskaintzak onartu ahal izango ditu.

3.- Batetik, Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa sortu, eta, bestetik, abenduaren 30eko 316/2002 Dekretua eta bera garatzeko araudia eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretua aldatzen dituen uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuak, bere 3.1.VI artikuluan xedatzen duenez, sozietateak, besteak beste, honako xedeak izango ditu: «Etxebizitzak transmititzeko bitartekaritza eta haien geroztiko akurapena edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte».

4.- Uztailaren 24ko 126/2007 Dekretu horren xedapen gehigarriak honela dio: aldatu egiten dira arau juridikoak, hau da, Etxebizitza Hutsaren Programaren erakunde kudeatzaile denez, Visesa delakoaz egindako erreferentziak «Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA» sozietateaz egindakoak direla ulertu behar da.

5.- Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak, bere 27.1 artikuluan dioenez, babes ofizialeko etxebizitzaren titularrak haren salmenta eskaini diezaioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari, bai Euskal Autonomia Erkidegoak bai haren menpeko Erakunde Administrazioaren beste edozein entitatek erosteko.

Aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta oro har erabilgarri direnak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Onartu egiten da Bilboko Mena kaleko 13ko 7.A etxebizitzaren jabe diren Pedro Ángel Santos Gutiérrezek eta María Pilar Santiago Martínezek etxebizitza saltzeko egin duten eskaintza. Etxebizitza araubide bereziko babes ofizialekoa da, eta EB2-0215/94-EP-040 espediente-zenbakia du.

Bigarrena.- Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAk erosiko du etxebizitza hori.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Agindua jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 25a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala