Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2009ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1818

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 11koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez 2009ko ekitaldirako nazioartekotze bekak emateko deialdia ezagutzera ematen baita.

Industria, Merkataritza, eta Turismo sailburuaren 2008ko otsailaren 13ko Aginduak nazioartekotzeko beken programa arautu zuen (2008ko martxoaren 26ko EHAA).

Aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da 2009ko ekitaldirako bekadunak hautatzeko deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritako ahalmenaren indarrez, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Xedea.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren agindu batez arautu zen nazioartekotze beken programa; eta oraingo ebazpen honen bitartez, aipatu aginduan aurreikusitako beken, zehazki, 2009ko ekitaldirakoen deialdia egiten da.

Bigarrena.- Deitutako bekak.

2009ko ekitaldian, hogeita hamabost beka (35) emango dira gehienez; 15 ordezko ere hautatuko dira, gehienez, bekaldiaren lehen hiru hilabeteetan bekadunen batek uko bekari eginez gero edo bestelako gorabeheraren bat gertatuz gero, hutsik geratutako bekak har ditzaten.

Hirugarrena.- Baliabide ekonomikoak.

Deitutako bekak finantzatzeko milioi bat laurehun eta hirurogeita hamabost mila (1.475.000,00) euro ezarri dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legean (2008ko abenduaren 31ko EHAA, 250. zk.) horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz.

Aipatu zenbatekoak handiagoak izan ahalko dira; horretarako, betiere deialdiari buruz ebazpena eman aurretik, eman beharreko beka guztien zenbateko osoa ikusi behar da, eta, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, aurrekontuetan erabilgarri dagoen diruari ere begiratu behar zaio. Horrelako egoerarik gertatuz gero, hori aditzera eman beharko da Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez.

Laugarrena.- Eskabideak aurkezteko betekizunak, tokia eta epea.

1.- Nazioartekotze Beken Programa arautzeko aginduan aurreikusitako bekak eskuratzeko, aipatu aginduaren 3. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte eskabidea egiten dutenek.

2.- Eskabidea egiteko arauzko eredua Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean bertan jaso ahal izango da, baita Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Bilbon, Donostia-San Sebastiánen eta Vitoria-Gasteizen dituen lurralde bulegoetan ere; bestela, Interneteko helbide honetan ere jaso ahal izango da: www.euskadi.net/industria.

3.- Eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzari zuzendu beharko zaizkio, eta, aurkeztu, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde bulegoetan aurkeztu behar dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) ezarritako lekuetan.

4.- Deialdiko beketarako eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2009ko maiatzaren 5ean.

Bosgarrena.- Izangaien currículum vitaeak balioesteko irizpideak.

Balorazio-irizpideak: Balioa Ponderazioa

Test psikoteknikoa: % 15

Kultura orokorraren gaineko testa % 10

1. hizkuntza: % 25

2. hizkuntza: % 20

Curriculma: % 30

- Ekonomian eta ingeniaritzan titulazioa: % 40 edo

- Gainontzeko lizentziaturak % 20

- Kanpo merkataritzan masterrak edo kurtsoak edo antzekoak, 100-500 ordukoak % 20

- 3. hizkuntza % 10

- Euskara % 10

- Praktikak edo lanbideko esperientzia (gutxienez 6 hilabete) % 20

Titulazioaren, kurtsoen eta esperientziaren atal bakoitzari dagokionez, ponderazio egokia egiteko batu daitezkeen puntuak ezin dira igaro 10etik gora.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 11.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala