Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1458

IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 4/2009 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 08.0164.01.03.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden hirugarrenak epatzeko dena.

Vicente Gallo Barriocanal jaunaren jaraunsleak ezin izan ditugu aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean (Sagardia kalea 39, 31810 Urdiain - Nafarroa). Beraz, jakinarazten zaie Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak espediente hori bidal dakion eskatu duela. Espedientea Accesorios de Tubería SA RCA delakoak eskatuta bideratu da, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak 2008ko irailaren 8an 08.0164.01.03.02 errekurtsoaren gainean eman zuen Ebazpenaren aurka (01/2007/97 espedientea).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Vicente Gallo Barriocanal jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 20a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala