Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
1452

LEHIAKETA, Erandioko Informatika eta Komunikazioetako eraikinerako aire-girotzea eskuratu eta instalatzeko dena (S-027/2009 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: S-027/2009.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Erandioko Zentraleko Informatika eta Komunikazioetako eraikinerako aire-girotzea eskuratu eta instalatzea.

b) Loteak eta kopurua: ikus lehiaketaren agiriak.

c) Gauzatzeko lekua: ikus lehiaketaren agiriak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: klausula administratibo zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpideren arabera esleituko da.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienez: 334.384,60 euro + 53.501,54 euro, BEZari dagozkionak. Guztira, 387.886,14 euro.

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Herrizaingo Saila (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Larrauri Mendotxe Bidea 18.

c) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

d) Telefonoa: 94 607 80 00.

e) Telefaxa: 94 607 83 04.

f) Argibideak eta agiriak eskuratzeko azken eguna: 2009ko apirilaren 1a, 10:00ak.

Oinarri teknikoak helbide honetan aztertu daitezke: Landa Planos, Mazarredo zumarkalea 10, 48001 Bilbao, Telefonoa: 94 423 02 56.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: administrazio-klausulen pleguko karatulan zehaztutakoa.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: klausula administratibo zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko apirilaren 1a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus lehiaketako agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a), b) eta c): 6. puntuan adierazitakoa.

d) Eguna: 2009-04-23.

e) Ordua: 13:00ak.

10.- Bestelako argibideak.

Esleitzeko irizpideak: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide erabiliko dira (jarraian azaltzen dira laburbilduta); edozein modutan, administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 30.2 puntuan ezarritakoa aplikatuko da, bertan irizpideok osorik garatzen baitira.

- Eskaintza ekonomikoa: % 70.

- Lanen plangintza eta antolaketa. Lanetarako eskueran diren baliabide materialak eta giza baliabideak: jarduera, eginkizunak eta komunikazio-bideak: % 30.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia EBAOra bidali den eguna: 2009ko otsailaren 20a.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net.

Erandio, 2009ko otsailaren 20a.

Baliabide Orokorren zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Azterketa dokumentala