Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1451

EDIKTUA, 1596/2008 traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, José Luis Núñez Corralek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen honek,

Jakinarazten dut: 1596/2008 traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen prozedura biderazten da epaitegi honetan, Antonia Aguirre Zabalak eskatuta eta ondorengo finkaren traktuari berriro ekiteko. Hiri-lurra. Zufialde lekuan, Araiako jurisdikzioan, «Sidalbesa» izeneko blokeko hogeita hirugarren zenbakiko etxean, eskumako beheko solairuko etxebizitza. Berrogeita hamalau metro eta hogeita bost dezimetroko azalera erabilgarria du. Atari bat, hiru logela, sukalde-jantoki bat, komuna bat, jantzitegi bat eta despentsa bat ditu. Mugakideak: eskumatik sartuta sakonean, finka osoaren zabalgunea; ezkerraldean: ataria eta eskailerako kutxa; eta aurrealdean, urbanizazioko plaza zentrala.

Eranskin gisa laugarren trastelekua du, berrogeita hamargarren zenbakia duena. Puntu bat eta berrogei ehuneneko partaidetza-kuota egiten du. Asparrena Udaleko 4857. finka da aipatu blokea erregistro honetan.

Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena azal dezaten.

Traktuan berriro ekin nahi zaion finkaren erregistro-titular gisa, Joaquin Sanchez Ureste edo bere kausahabienteak epatzen dira; eta bai honakoak ere: auziko finkaren 4/5 parte banaezinak berarengandik baitatoz eta bere izenean dagoenez katastroan, Javier Lopez de Munain De Amezaga edo bere kausahabienteak; Luis Palo Piñero, Jose Francisco Palo Piñero, Manuel Palo Piñero, Ana Palo Piñero, Maria Angeles Palo Piñero, Andres Palo Piñero, eta Juan-Ramon Palo Piñero zenduaren emaztea eta alaba, Petra Fuerte Remella eta Cristina Palo Fuerte edo kausahabienteak, izan ere, eurengandik baitator espediente honetako finkaren gainontzeko 1/5 parte zatiezina; guztiarekin ere, adierazitako epearen barruan, espedientean agertu ahal daitezen eta bidezko deritzotena alegatu ahal dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 3a.

EPAILE MAGISTRATUA.


Azterketa dokumentala