Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1449

EDIKTUA, inbentarioa osatzeko bideratutako 604/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Lehen auzialdiko epaitegi honetan, 604/08 zenbakiarekin, borondatezko jurisdikzio baten espedientea bideratu da Javier Carbón Martínez, Gorka Carbón Martínez, Karmele Martínez Lombide eta Unai Carbón Martínezen jaraunspenaren inbentarioa osatzeko. Espediente horren gainean, probidentzia hau eman da:

PROBIDENTZIA

Epaia ematen duen epailea: Miguel Antonio Del Palacio Lacambra.

Lekua: Getxo.

Eguna: bi mila eta bederatziko otsailaren bederatzia.

Jaso dira aipatutako eskabidea, berarekin doazen agiriak eta Beatriz Otero Mendiguren prokuradorearen ahalaren eskritura. Izapideak egiteko onartu da, eta borondatezko jurisdikzioaren espedientea ireki da, Luis Carbón Hernaizen jaraunspenaren inbentarioa osatu eta dagokion liburuan erregistratzeko. Horren bidez prozeduran aurkeztutzat jotzen da prokuradore hori, Javier Carbón Martínez, Gorka Carbón Martínez, Karmele Martínez Lombide eta Unai Carbón Martínezen izenean. Hurrengo jakinarazpenak eta eginbideak prokuradore horri egingo zaizkio, aurkeztu duen ahalaren indarrez. Ahal hori, bestalde, itzuli egingo zaio espedientean horren testigantza jaso ondoren.

Eskaeran adierazitako hartzekodunei eta legatu-hartzaileei zitazioa egingo zaie, komeni bazaie inbentarioaren osaeran ager daitezen, eta hamabost eguneko epea emango zaie espedientean agertzeko; eta kausatzailearen balizko hartzekodun ezezagunak zitatzeko, epaitegiko iragarki-oholean eta Probintziako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuko dira. Egin beza idazkariak jaraunspeneko ondasunen inbentario zehatza eta doia. Hartzekodunak eta legatu-hartzaileak zitatu osteko hogeita hamar eguneko epean hasi beharko da inbentarioa; bukatu berriz, hurrengo hirurogei eguneko epean bukatuko da.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura.

Kausatzailearen hartzekodun ezezagunak zitatzeko egin dut ediktu hau, Getxon, bi mila eta bederatziko otsailaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala