Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1438

EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 26koa, Teknologiaren zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduan 2008. urterako ezarritako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horretan Kooperatiba-Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen laguntzak arautzen dira. KIZ Programa.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Kooperatiba-Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen laguntzak (KIZ programa) arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 28ko abuztuaren 4ko Aginduak honakoa xedatzen du: laguntzen ebazpena banan-banan jakinarazi beharko zaie interesdunei, hori horrela eginda ere, onuradunen eta emandako dirulaguntzen diru-zenbatekoen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Kooperatiba-Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen laguntzak (KIZ programa) arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduaren 12. artikuluko 3. puntuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Teknologiaren zuzendariak, honakoa

EBATZI DU:

Artikulu bakarra.- Kooperatiba-Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen laguntzak (KIZ programa) arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 28ko abuztuaren 4ko Aginduan eta Teknologia eta horietarako deialdia egiten duen Industria Garapeneko sailburuordearen 2008ko abuztuaren 11ko Ebazpenean 2008. ekitaldirako ezarritako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, Teknologia zuzendariaren ebazpenaren arabera. Diru-laguntzak honekin batera doan eranskinean zehazten dira eta esleipendunei jakinarazi zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 26a.

Teknologia zuzendaria,

ALBERTO FERNÁNDEZ GONZÁLEZ.

ERANSKINA / ANEXO

KIZ PROGRAMAKO ONURADUNAK

BENEFICIARIOS DEL PROGRAMA CICS

Erakundea:

Entidad: 2008 2009 2010 Guztira

Total

Fundación CIC energiGUNE 350.553 1.015.127 1.972.463 3.338.143

Asociación CIC bioGUNE 3.008.000 2.528.155 2.327.120 7.863.275

Asociación CIC biomaGUNE 2.354.765 2.188.750 1.775.633 6.319.148

Asociación CIC nanoGUNE 2.300.000 1.901.250 2.500.875 6.702.125

Asociación CIC tourGUNE 393.600 763.164 658.282 1.815.046

Asociación CIC microGUNE 339.402 397.854 554.487 1.291.743

Asociación CIC marGUNE 253.680 205.700 211.140 670.520


Azterketa dokumentala