Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1433

544/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da administrarien kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Administrazioko Teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4238/2008 Ebazpenaren bidez egin zen administrarien kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Administrazioko Teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zenbakikoan, argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, Ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena.- Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.

Hirugarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena.- Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

ADMINISTRARIEN KATEGORIAREN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA

TRIBUNAL CALIFICADOR DE LA CATEGORÍA ADMINISTRATIVO

Presidentea/Presidente:

- Titularra/Titular: Iglesia Rosende, Karmele.

- Ordezkoa/Suplente: Estefanía Bilbao, M. Carmen.

Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:

- Titularra/Titular: Pérez Sanz, Iñaki.

- Ordezkoa/Suplente: Fernández Inchauspe, Gema.

Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:

- Titularra/Titular: De la Piedad Mendia, Isabel.

- Ordezkoa/Suplente: Sánchez Garduño, Pilar.

Hirugarren mahaikidea /Vocal tercero:

- Titularra/Titular: Vicente Rivera, M.ª Ángeles.

- Ordezkoa/Suplente: Pereda Gómez, Begoña.

Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:

- Titularra/Titular: Nogales García, Joaquina.

- Ordezkoa/Suplente: Montiel Eguia, Arantza.

Bosgarren mahaikidea /Vocal quinto:

- Titularra/Titular: Pérez Carballo, José María.

- Ordezkoa/Suplente: Ugarte Albizuri, Araceli.

Idazkaria/Secretario:

- Titularra/Titular: Azumendi Ruiz de Aretxabaleta, Iñigo.

- Ordezkoa/Suplente: Rodríguez Carballeira, Susana.


Azterketa dokumentala