Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1432

543/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Fisioterapeuta kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze-probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Diplomadun Sanitarioen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4264/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Fisioterapeuta kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-proben oinarri orokorrak. Aipatu kategoria Diplomadun Sanitarioen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako ebazpena 2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zenbakian, argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa-proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Hautaketa-proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena.- Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.

Hirugarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.- Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpeneko 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

FISIOTERAPEUTEN KATEGORIAREN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA.

TRIBUNAL CALIFICADOR DE LA CATEGORÍA DE FISIOTERAPEUTA.

Presidentea/Presidente:

- Titularra/Titular: Igartua Azcune, Regina.

- Ordezkoa/Suplente: Gallo Estrada, Luis Ángel.

Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:

- Titularra/Titular: Zabala Olea, Miren Arantza.

- Ordezkoa/Suplente: García Villate, Susana.

Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:

- Titularra/Titular: Lasarte Santamaría, M.ª Ángeles.

- Ordezkoa/Suplente: Gochi Sanchoyerto, Sonia.

Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:

- Titularra/Titular: Ubierna Ferreras, M.ª Belén.

- Ordezkoa/Suplente: Landa Eguilaz, Rosa María.

Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:

- Titularra/Titular: Herrero Erquiñigo, Juan Luis.

- Ordezkoa/Suplente: Arrizabalaga Elejalde, Iñigo.

Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:

- Titularra/Titular: Altuna Larrañaga, Iñigo Carlos.

- Ordezkoa/Suplente: Monje Llorente, Juan José.

Idazkaria/Secretario:

- Titularra/Titular: Santolaya Quinteros, Mirna Carolina.

- Ordezkoa/Suplente: Gelbenzu Echevarria, Beatriz.


Azterketa dokumentala