Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1431

541/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialistaren kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4244/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialistaren kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2008ko abenduaren 3ko EHAAn -232. zenbakikoan- argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena.- Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.

Hirugarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena.- Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAREN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA

TRIBUNAL CALIFICADOR DE LA CATEGORÍA TÉCNICO ESPECIALISTA RADIODIAGNÓSTICO

Presidentea/Presidente:

- Titularra/Titular: Salinas Saez, Ana María.

- Ordezkoa/Suplente: Sánchez González M, Juan Luis.

Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:

- Titularra/Titular: Carral Territu, Iñaki.

- Ordezkoa/Suplente: Bello Larrarte, Enrique.

Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:

- Titularra/Titular: Larramendi Burges, Santos María.

- Ordezkoa/Suplente: Cia Lecumberri, María Ángeles.

Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:

- Titularra/Titular: Rincón Pérez, María del Valle.

- Ordezkoa/Suplente: Sabugal Malillos, Ana Jesús.

Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:

- Titularra/Titular: Cabedo Llorens, Ismael Ernesto.

- Ordezkoa/Suplente: Garzarón Gorriz, Yolanda.

Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:

- Titularra/Titular: De Pablo Uriguen, Ibon.

- Ordezkoa/Suplente: Mur Orive, Itziar.

Idazkaria/Secretario:

- Titularra/Titular: Nogueira Gómez, Elizabeth.

- Ordezkoa/Suplente: Olabarri Espiga, M.ª Iciar.


Azterketa dokumentala