Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1430

538/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Emagina kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze-probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Diplomadun Sanitarioen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4263/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Emagina kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautatze-proben deialdia. Aipatu kategoria Diplomadun Sanitarioen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako ebazpena 2008ko abenduaren 3ko EHAAn (232. zk.) argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 19. oinarrian aurreikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautatze-proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Hautatze-proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena.- Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.

Hirugarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena.- Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

EMAGINA KATEGORIAREN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA

TRIBUNAL CALIFICADOR DE LA CATEGORÍA MATRONA

Presidentea/Presidente:

- Titularra/Titular: Causo Mouriz, Carmen.

- Ordezkoa/Suplente: San Martín Ballestero, M. Pilar.

Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:

- Titularra/Titular: López-Aberastu Ibañez-Gar, Ayala.

- Ordezkoa/Suplente: Masach Urrestilla, Rosa.

Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:

- Titularra/Titular: Correyero Tadeo, M. Florentina.

- Ordezkoa/Suplente: Arenaza Lamo, Edurne.

Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:

- Titularra/Titular: Lartitegui Espilla, Teresa.

- Ordezkoa/Suplente: Mugica Berrondo, María Luisa.

Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:

- Titularra/Titular: Martínez Huerta, M Soledad.

- Ordezkoa/Suplente: Macia Gonzalez, María Teresa.

Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:

- Titularra/Titular: García Valverde, Rebeca.

- Ordezkoa/Suplente: Almaraz Alonso, Virtudes.

Idazkaria/Secretario:

- Titularra/Titular: Martin Martín, Jose Angel.

- Ordezkoa/Suplente: Martinez Rodriguez, José Angel.


Azterketa dokumentala