Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1107

EDIKTUA, Familia zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa.

María Montserrat Rejado Corcuerak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia zuzendariak, honako ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ez dugu izan L-2008-20-3447-I zenbakiko espedientean emandako ebazpena Pedro Turullols Cardenal jaunari jakinarazterik, ez baitugu izan jakinarazpena bere helbidean egiterik, nahiz eta bi aldiz saiatu garen. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak beteaz; eta, era berean, interesdunari 2008ko abenduaren 17ko ebazpena eman dela jakinarazten diogu; honela dio:

Ebazpen honen bidez ukatzen da Pedro Turullols Cardenalek lehenengo alaba jaiotzeagatik eskatutako diru-laguntza, hori guztia abenduaren 19ko 255/2006 dekretua ikusita.

Espedientea: L-2008-20-3447-I.

Adierazitako espedientea ikusi da, Pedro Turullols Cardenal jaunak hala eskatuta izapideturikoa, 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena, aintzat hartuta.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2008-10-14an Pedro Turullols Cardenal jaunak laguntza-eskabidea aurkeztu zuen 2008ko apirilaren 10ean jaiotako lehenengo alabaren jaiotzeagatik (Maria Turullols Jimenez), 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena, aintzat hartuta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Espediente hau horretarako legeztaturiko pertsonak sustatu du eta funtsezkotzat hartzen diren dokumentu eta datu guztiak ekarri dituzte espedientea ebazteko.

Bigarrena.- Aipatutako dekretuaren 10.1.a) artikuluak xedatzen duenez diru-laguntza eskaerak hiru hilabeteko epean aurkeztuko dira, jaiotzaren egunetik, adopzioa edo adopzio aurreko familia-harrera gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren egunetik, edo eskatzaileari jakinarazi zaion egunetik zenbatzen hasita.

Bestalde, 4. artikuluko 3. paragrafoan xedatzen denez, diru-laguntzen onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi behar du, eta bertako Erroldan egon, gutxienez eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik.

Eskaera aurkezterakoan Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta dagoen orok laguntza horiek eskatu eta jaso ditzake, aurreko hamabi hilabeteetan bertan etengabe bizi ez izanagatik eta erroldatuta ez egonagatik ere, baldin eta egiaztatzen badu azken hamar urteetan bost urte segidan eman dituela Euskal Autonomia Erkidegoa bizitzen eta erroldatuta.

Hirugarrena.- Eskabidea eta erantsitako agiriak azterturik, diru-laguntzarako eskabidearen oinarri den dekretuak xedatzen dituen betekizunak betetzen ez direla egiaztatu da, zeren eta, alde batetik, eskaera epez kanpo aurkeztu baita, eta bestetik, eskatzailea ez baita Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik edo bost urte segidan hamar urteetan.

Laugarrena.- Abenduaren 19ko 255/2006 Dekretu horren 25. artikuluko 2. idatz-zatian arautzen denez, aurreikusitako laguntzak eman edo ukatzeko berariazko banakako ebazpena emango du Eusko Jaurlaritzako Familia zuzendariak.

Ondokoak ikusirik: abenduaren 19ko 255/2006 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena; eta oro har eta batera aplikatu beharreko gainerako lege-arauak.

Ondorioz, eta eman zaizkidan ahalmenez baliaturik, ondokoa

EBATZI DUT:

33448389-H NAN duen Pedro Turullols Cardenal jaunari lehenengo alaba jaiotzeagatik eskatutako diru-laguntza ukatzea, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren 10.1.a) eta 4.3 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Interesdunak jakin behar du ebazpenak ez duela administrazio-bidea agortzen. Beraz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dio Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze eta Familia sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 17a.

Eta Pedro Turullols Cardenal jaunarentzat legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ediktu hau egin eta sinatzen dut.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 16a.

Familia zuzendaria,

MARÍA MONTSERRAT REJADO CORCUERA.


Azterketa dokumentala