40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1069
IRAGARKIA, Bilboko Hiri-Trenbideko Santurtzi-Kabiezes zatiko obra zibilaren eraikitzeko obra-kontratu administratiboa esleitu dela jakinarazteko dena (KBN C01/011/2008 espedientea).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Garraio eta Herri Lan Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: C01/011/2008.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: obrak.
b) Helburua: Bilboko Hiri-Trenbideko Santurtzi-Kabiezes zatiko obra zibila eraikitzea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2008ko irailaren 30ekoa, 186. zk. eta Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2008ko irailaren 27koa, 234. zk.; Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2008ko irailaren 26an bidali zen.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: 37.463.580,25 euro + BEZa (5.994.172,84 euro); hortaz: 43.457.753,09 euro guztira.
5.- Esleipena.
a) Eguna: 2009ko otsailaren 12a.
b) Kontratista: AEE, Construcciones y Promociones Balzola SA - Bycam, Servicios, Edificios e Infraestructuras SA - Geotunel SA.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 32.213.084,11 euro gehi 5.154.093,46 euro (BEZ); hortaz, 37.367.177,57 euro guztira BEZa barne.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 12a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.