Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
1063

EDIKTUA, judizio arrunt bati buruzko 523/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

Judizioa: 523/2008 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Amaia Gozategui Urbieta.

Abokatua: Basurto Carballo José Angel.

Prokuradorea: Miranda.

Demandatua: Oma SL.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baietsi dut Miranda prokuradoreak Amaia Gozategi Urbieta andrearen ordez aurkeztu duen demanda, Oma SL sozietatearen aurkakoa. Beraz, demandatzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 6.000 euro eta ebazpen honen egunetik aurrera zenbateko horrek sortzen dituen legezko interesak, bi puntuz gehituta. Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Oma SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Donostia-San Sebastián, 2009ko otsailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala