Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
877

AGINDUA, 2008ko abenduaren 16koa, Kultura sailburuarena, arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2008ko edizioko «Gure Artea» Sariak direla eta, epaimahaiak hartutako erabakia jakinarazten duena.

2008ko maiatzaren 14an argitaratu zen EHAAn 2008ko apirilaren 23ko Agindua, Kultura sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko «Gure Artea» Sarietarako 2008ko deia egiten duena.

Halaber 2003ko ekitaldian 332/2003 Dekretua, abenduaren 23koa, eman zen arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko «Gure Artea» sariak arautzen duena.

Aipatu abenduaren 23ko Dekretuaren 8. artikuluak jasotzen du epaimahaiaren erabakia argitaratuko dela eta jakinda Kultura sailburuak 2008ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez berariaz izendatutako epaimahaiak sariei buruz hartutako erabakia, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- 2008ko edizioari dagokionez, «Gure Artea» Sarien epaimahaiaren erabakia jakinaraztea, sariak ondoko hiru pertsona hauei egokitu zaizkielarik:

Asier Mendizábal San Pedro.

Xabier Salaberria Sansinenea.

Iratxe Jaio Gomez de Segura eta Klaas van Gorkum.

Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 16a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala