Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
873

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 22koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, iragarki hau zuzentzen duena: 2008ko urriaren 27koa, Martasalo izeneko transformazio-zentrorainoko 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoa eta 100 kVA-ko transformazio-zentroa onura publikokoak direla deklaratzen duena Izarrako herrian, Urkabustaizko udal-mugapean.

ERREF: 17483-PRD-mmb.

ESP: 01-AT-D-2008-00012.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2.b) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak antzeman dira honako testu honetan: 2008ko urriaren 27ko Ebazpena, Energia eta Meategien zuzendariarena, Martasalo izeneko transformazio-zentrorainoko 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoa eta 100 kVA-ko transformazio-zentroa onura publikokoak direla deklaratzen duena Izarrako herrian, Urkabustaizko udal-mugapean (2008ko abenduaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 235. zk.). Hori dela eta, zuzendu egiten da.

Xedapen-zatian dioenean:

«EBATZI DU:

Iberdrola Distribucion Electrica, S.A. enpresari Olarizu TEA-Antoñana (Atauri Transformazio Zentrorako desbideratzea) 13,2 kV-ko Aireko Linea Elektrikoa instalatzeko baimena ematea, Atauriko herrian, Arraia-Maeztuko (Araba) udal-mugapean, eta Egikaritze Proiektua Onartzea. Industria-ingeniari Emilio Nanclares Ocio jaunak (1607 elkargokide-zenbakia) sinatu du egikaritze-proiektu hori eta Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsi zuen 2007ko maiatzaren 3an, 070462. zenbakiarekin, eta proiektuak honako ezaugarri nagusi hauek ditu:

Aireko Linea Elektrikoa, 13,2 kV-koa, Olarizu Tea-Antoñana, Atauri Transformazio Zentrorako Desbideratzea.

- Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

- Eroaleak: AL-ACko 3, LA-54 motakoak (54,6 mm2).

- Euskarriak: metalikoak.

- Luzera: 282 m.

- Jatorria: Olarizu TEA- Antoñana lineako 1160. euskarria (oraindik jarri gabe).

- Amaiera: Linea bereko 1418. euskarria (egungoa).

Baimendu den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea. Aipatutako azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, deklarazio honek eraginpeko ondasunen okupazioa eta eskubideak eskuratzea dakar berekin, eta, hori ez ezik, horiek lehenbailehen okupatzea ere eskatzen du, baita 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak Premiazko Okupazioa deklaratzeko ezartzen dituen ondorioak zehaztea ere, Lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioetarako.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauekin bat etorriz eman da:

Onartutako proiektuari jarraiki egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Instalazioen titularrak obren amaiera jakinarazi beharko dio Arabako Lurralde Bulegoari, behin betiko onarpena eman eta abiaraztearen akta egin dezan.

Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau; izan ere, eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Halaber, hirugarrenen eskubideak aparte utzi gabe ematen da eta jabetza-eskubidea salbu utziz.»

Esan behar du:

«EBATZI DUT:

Erreferentziazko instalazioa onura publikoko deklaratzea, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoari jarraiki, deklarazio horrek eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra dakar, eta okupazio urgentea eragiten du; 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak okupazio urgenteko deklaraziorako xedatzen dituen ondorioak ezarriko dira, lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioekin.»

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 22a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala