Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2009ko otsailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
748

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hausteak direla-eta irekitako eta beherago zehaztutako zehapen-espedienteen instruzio-egileak, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendariak emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.- 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, organo instrukzio-egilean, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzari, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.- Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza(Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia).

Izen-abizenak

Apellidos y nombre Esp.zk.

N.º exp.- Lege-hauste eguna

Fecha infracc. Proposamen eguna

Fecha propuesta Proposatu den zigorra

Sancion prop. Hautsitako araua

Art. Infringido

Mateos Esteban, David 405x0802211-1 21-02-2008 27-11-2008 Kentzea

Retirada 25.1

Goyenechea Iragorri, Xavier 405x0801479-1 14-02-2008 24-11-2008 Artxiboa

Archivo 23.c)

Barrera Diaz, Christian 405x0801992-1 10-01-2008 24-11-2008 350 euro

350 euros 25.1

Jiménez Gabarri, Rafael 405x0801848-8 05-11-2007 24-11-2008 301 euro

301 euros 25.1

Erandio, 2008ko abenduaren 26a.

Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala