Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2009ko otsailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
742

IRAGARKIA, irizpide-aniztasuna erabiliz, «mekanizazio-zentro bat erostea» helburu duen hornikuntzako kontratu administratiboaren esleipena argitara ematen duena (SU/03/09 espedientea).

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza).

c) Espediente-zenbakia: SU/03/09.

2.- Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena: mekanizazio-zentro bat erostea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteen eta zenbakiaren araberako banaketa: ez.

d) Egiteko lekua: Eibarko Armeria Eskola GLHBI.

e) Egiteko epea: 2 hilabete, kontratua sinatu eta biharamunetik.

3.- Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: irizpide-aniztasuna.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko osoa: hirurogeita bost mila ehun eta hirurogei euro eta laurogeita hamar zentimo (65.160,90).

5.- Behin-behineko bermea: ez.

6.- Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Kontratazio Mahaia.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1 (Lakua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Telefonoa: 945 01 65 42.

e) Faxa: 945 01 83 35.

f) Dokumentuak eta informazioa lortzeko azken eguna: 2009-02-27.

7.- Dokumentuak eta informazioa lortzeko azken eguna: kaudimen ekonomiko-finantzarioa eta gaitasun tekniko-profesionala.

- Enpresaren urteko negozio-zifra globala, gutxienez, ehun eta berrogei mila eurokoa (140.000) izatea, azken bi ekitaldietan. Baldintza hau, enpresaren ahalmendunak sinaturiko erantzunkizunpeko deklarazio baten bidez egiaztatuko da, bertan azken bi ekitaldietako enpresaren urteroko negozio-zifra globala azaldu beharko delarik.

- Azken bi urteetan, kontratuaren xedearen antzeko bi horniketa egin izana. Baldintza hau, enpresaren ahalmendunak sinaturiko erantzunkizunpeko deklarazio baten bidez egiaztatuko da, aipaturiko bi horniketak azalduz, xedea, zenbatekoak eta datak zehaztuz, eta dagozkien ziurtagiriak gehituz (kontratuen kopiak, fakturak, eskaerak, &).

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskariak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009-03-02, 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren agirian zehazten dena.

c) Aurkezteko tokia:

1) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko Kontratazio Mahaia (Saileko Erregistro Nagusia).

2) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1 (Lakua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Lizitatzailea bere eskaintzari eustera behartuta dagoen epea: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaeren onarpena: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: bilera-gela Administrazioa eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1 (Lakua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Data: 2009ko martxoaren 9a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Bestelako informazioa.

11.- Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hemezortzi euro eta berrogeita hamabi zentimo (398,52).

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna (hala badagokio): ez.

13.- Hala badagokio, deialdiei buruzko datuak ageri diren edo agiriak lor daitezkeen atari informatikoa edo web orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 20a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala