Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2009ko otsailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
741

LEHIAKETA. Iragarkia, «Hondarribiko (Gipuzkoa) Talaia BHI handitzeko eraikin berria altxatzea» xede duen lanen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C01/019/2008 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/019/2008.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Hondarribiko (Gipuzkoa) Talaia BHI handitzeko eraikin berria altxatzea.

b) Loteak eta kopurua: kontratuaren xedea ez dago lotetan banatuta.

c) Gauzatzeko lekua: Hondarribia (Gipuzkoa).

d) Gauzatzeko epea: zuinketa-egiaztapenaren akta izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera, 20 hilabete.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpide.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: hiru milioi bederatziehun eta hirurogeita sei mila laurehun eta laurogeita hamazazpi euro eta hogeita hamasei zentimo (3.966.497,36).

5.- Behin-behineko fidantza: hirurogeita hemeretzi mila hirurehun eta hogeita bederatzi euro eta laurogeita hamalau zentimo (79.329,94).

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Planitec kopia-denda.

b) Helbidea: Urdaneta kalea 4, behea.

c) Herria eta posta-kodea: Donostia-San Sebastián 20006.

d) Telefonoa: 943 46 46 45.

e) Faxa: 943 47 02 51.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko martxoaren 11.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldeak eta kategoria):

Taldea: C) Azpitaldea: 2 Kategoria: e)

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Sailkapen hori ez badute, Europako Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek honela egiaztatuko dute kaudimen ekonomikoa:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru (3) urteetan izaniko 3.000.000 euroko urteko negozio-bolumena. Azken hiru urteei dagokien guztizko negozioen zenbatekoari buruzko deklarazioaren bidez egiaztatuko da.

Gaitasun teknikoa eta profesionala: azken hiru (3) urteetan kontratu honen xedearen antzekoa duen lan bat burutu izana, bai ezaugarriei dagokienean bai aurrekontuari dagokionean. Azken hiru (3) urteetan burututako lanen zerrendaren bidez egiaztatuko da, eta horien zenbatekoak, datak eta onuradun publikoak edo pribatuak zein izan diren adieraziko da.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko martxoaren 11ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2009ko apirilaren 8a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Bestelako argibideak.

Hauek dira eskaintzak baloratzeko irizpideak:

- Prezioa: 60 puntu.

- Lan planaren koherentzia: 30 puntu.

- Berme-epea zabaltzea: 10 puntu.

11.- Iragarkien gastuak: ez.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 23a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala