Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2009ko otsailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
740

EDIKTUA, desahuziorako 188/2008 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, María Pilar Rueda López andreak eskatuta 188/08 desahuzioari buruzko hitzezko judizioa bideratu da, Solaho 2003 Servicios Generales SLen aurka, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzio bat dela-eta. Judizio horren prozeduraren gainean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

846/08 EPAIA

Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta zortziko abenduaren hamazazpia.

Begoña Merinok, Barakaldoko eta horko barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua denak, ikusi ditu epaitegi honetan bideratutako 188/08 deahuzioari buruzko hitzezko judizioko auto hauek. Eta judizio horretan honakoak izan dira parteak: demandatzaile gisa María Pilar Rueda López, letratutzat Quintana jauna duela eta prokuradoretzat Martínez jauna; eta demandatu gisa Solaho 2003 Servicios Generales SL; eta auzigaia: hiri-finka baten desahuzioa eta errentak erreklamatzea.

EPAITZA

Onartu egiten dut erabat Martínez prokuradore jaunak, María Pilar Rueda López jaunaren izenean eta ordez, Solaho 2003 Servicios Generales SLen aurka aurkeztutako demanda. Ondorioz, amaitutzat deklaratzen dut auzilariek Sestaoko Arturo Kanpion kaleko 1eko lokala errentatzeko 2004ko azaroaren 29an izenpetutako kontratua, kondenatu egiten dut demandatua legeek ezarritako epean lokala utzi eta bertatik alde egiteko eta jakinarazi egiten diot, halaber, horrela egiten ez badu, bertatik kaleratua izango dela. Epaiaren aurka errekurtsorik aurkezten ez bada eta auzi-jartzaileak hala eskatzen badu, jaurtiketa 2008ko otsailaren 26an izango da, 9:15ean.

Halaber, kondenatu egiten dut demandatua epemugatutako errentak eta kontsumoak direla-eta auzi-jartzaileari 6.728,44 euroko diru-kopurua gehi kaleratzea egin arte sortzen direnak (errentak eta kontsumoak) ordaintzera. Prozesuan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Eta Solaho 2003 Servicios Generales SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko urtarrilaren hemeretzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala