![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
30. zk., 2009ko otsailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
736
19/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena.
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.
Lanpostuen zerrendak administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko txostena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko otsailaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Lehenengo artikulua.- Zentro organiko batzuetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Aldaketa horiek dekretu honen I. eranskinean agertzen dira eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.
Bigarren artikulua.- Zenbait zentro organikotan lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek Dekretu honen II. eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 3an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
1. ERANSKINA. ALDAKETEN ZERRENDA
ANEXO 1. RELACIÓN DE MODIFICACIONES
(Véase el .PDF)
1.ERANSKINA. LANPOSTU - ZERRENDA
ANEXO 1. RELACIÓN DE PUESTOS DE TRABAJO
(Véase el .PDF)
2. ERANSKINA. ALDAKETEN ZERRENDA
ANEXO II. RELACIÓN DE MODIFICACIONES
(Véase el .PDF)