Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2009ko otsailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
732

14/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hutsik geratu diren destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen duena Administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldeko administrari laguntzaileen kategorian. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ditu destino.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1094/2006 Ebazpenaren bidez, Administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldeko administrari laguntzaileen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze-probetarako deialdia egin zen. Horien destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ziren eta 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 6ko 868/2008 Ebazpenaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia txanda ireki bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten Administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldeko administrari laguntzaileen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak gainditu dituztenena da.

Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.9.7 atalean aurrez ikusitakoa betez, txanda bakoitzari dagozkion destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez esleituko dira eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldeko administrari laguntzaileen kategorian txanda ireki bidez hutsik geratu diren destinoak esleitzea ebazpen honekin batera agertzen den eranskinaren bidez. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ditu destino.

Bigarrena.- Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

- NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua edo dokumentu baliokidearena Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste estaturen bateko nazionalentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera edo Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean edo eskubide hori lege arau baten bidez emanda, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko eskubidea aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat. Dagokionean, 3. paragrafoko 6.2.a) oinarrian agertzen den dokumentazioaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.

- Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

- Zinpeko aitorpena edo agindua, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta adierazteko, ezta eginkizun publikoetarako gaitasungabetuta ere.

- Destinoa normal betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emandako errekonozimendu medikoa.

- Izangai ezinduen azterketa medikoak egiaztatu beharko du baduela esleitutako destinoari dagozkion eginkizunak betetzeko beharrezko gaitasuna eta, orobat, behar izanez gero, destinoan egin beharreko egokitzapenen berri ere emango du.

Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada 6.2 oinarrian jasotako betebeharren bat ez dutela betetzen, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geldituko dira beren jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie, epe barruan edo, hala dagokionean epe luzatuan, destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Hirugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. atalean zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordeari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 12a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

ERANSKINA/ANEXO

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala