Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
502

IRAGARKIA, 708/08 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei honakoa jakinarazten zaie: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, Patxi Riezu Bravok, prozedura laburtuaren bidez, 708/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren irailaren 30eko 3220/2008 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 28ko 365/2008 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa beren beregi ezesten da. 365/2008 Ebazpenak oposizioaldia txanda ireki bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzen du, amaierako puntuazioa aintzat hartuta. Zerrenda horretan jasotzen dira, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten teknikari espezialista profesionalen lanbide-talde profesionalean Teknikari Espezialista kategorian lotura estatutarioa lortu dutenak.

Ondorioz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 30a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala