Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
483

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, nazioarteko arte-azoketan standak alokatzeko diru-laguntzen berri ematen duena. Diru-laguntzok Kultura sailburuaren 2008ko apirilaren 23ko Aginduaren babesean ematen dira.

AURREKARIAK

1.- 2008ko ekainaren 14an argitaratu zen EHAAn Kultura sailburuaren 2008ko apirilaren 23ko Agindua, nazioarteko arte-azoketan standak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duena.

2.- Aipatu aginduaren 11.3 artikuluaren arabera, aginduan arautzen diren diru-laguntzen onuradun gertatzen direnetariko bakoitzari egingo zaion ebazpenaren berri emateaz gain, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Hori dela eta,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Argitaratzea, I. eranskinean azaltzen den moduan, Kultura sailburuaren 2008ko apirilaren 23ko Aginduaren babesean, nazioarteko arte-azoketan parte hartzeko emandako diru-laguntzen eta diru-laguntzen onuradunen zerrenda.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, interesa dutenak jakinaren gainean jartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 16a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Diru-laguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda / Relación de solicitantes a los que se les concede subvención:

Eskatzailea

Solicitante Jarduera

Actividad Emandako diru-laguntza (eurotan)

Subvención concedida (euros)

Altxerri, S.L Art Cologne 9.000

Altxerri, S.L. Art Chicago 11.500

Carreras Mugica, S.L. ARCO, Madrid 6.500

Carreras Mugica, S.L. Rome the road to Contemporary Art 5.000

Carreras Mugica, S.L. Art Brussels´08 9.000

Carreras Mugica, S.L. Art Forum´08 9.000

Cristina de la Fuente Ortiz de Zarate Art Lisboa 5.580

Juan M. Arriaga Irure Contemporary Istanbul 08 4.424

Morgama, S. L. Art Madrid 5.000

Morgama, S. L. Fiart-Valencia 5.000

Senda&Vanguardia, S.L. ARCO, Madrid 6.500

Trayecto Aplicaciones Culturales, S.L. ARCO, Madrid 6.500

Windsor Kulturgintza 2000, S.L. ARCO, Madrid 6.500


Azterketa dokumentala