Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
475

EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 14koa, Industria Garatzeko zuzendariarena; honen bidez, ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programaren arautegian aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda -2008ko ekitaldiko onuradunena- argitara ematen da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela-eta, industria-enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programa garatzen duten Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 30eko Aginduak xedatzen duenez laguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazi behar zaizkie interesdunei; eta hori horrela eginda ere, esleipendunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hau finantzatzen; horrenbestez, Europako Erkidegoko araudian informazioari eta publizitateari buruz xedatzen diren betekizunak bete beharko dira.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- 2008ko ekitaldian industria-enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko laguntzak emateko Adefin programan araututako laguntzak jaso dituztenen zerrenda argitaratzea, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria Garatzeko zuzendariak, dituen eskumenak erabiliz, hartu dituen ebazpenen arabera eta ebazpen honen eranskinean adierazitakoaren arabera.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du programa hau finantzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 14a.

Industria Garatzeko zuzendaria,

ALEJANDRO LÓPEZ CÁRCAMO.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Industria-enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko Adefin programa garatzen duen aginduan aurreikusitako laguntzen onduradunak.

Beneficiarios de las ayudas previstas en la orden que desarrolla el Programa Adefin, de ayudas para la adecuación de la estructura financiera de las Pymes industriales, en 2008.

Onuraduna / Beneficiario Diru-laguntza (euro)

Subvención (euros)

B48308415 Talleres Sercame, S.L. 49.002,47

A01012921 Cartotécnica Alavesa, S.A 5.382,10

A01029073 Iesal, S.A.L. 31.234,78

A48152003 Grafman, S.A. 81.670,79

A48016505 Suministros Ariño, S.A 49.401,18

A48092944 Lember, S.A. 81.670,79

B48768147 Excainox, S.L. 15.802,20

A95160974 Seba Componentes y Mecanizados, S.A. 19.204,62


Azterketa dokumentala