Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
286

IRAGARKIA, Juan M.ª Intxausti Granderi Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak 2008ko urriaren 7an hartutako ebazpena jakinarazteko dena. G/37/2008/CO zenbakiko espedientean hartutakoa da ebazpen hori.

Juan M.ª Intxausti Granderi ebazpen-proposamen hori ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren azken helbidean (Gantxegiko bidea 4, -2. ezk., Donostia-San Sebastián). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Hautsitako araua:

- Kontsumitzaile eta bezeroen estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.b artikulua.

Arau-haustearen deskripzioa:

- Kontsumo ondasunen bermeari eta konponketari dagokienez, kontsumitzaile eta erabiltzaileei eskainitako baldintzak edo indarreko arautegia ez betetzea.

Zehapena:

- Hiru mila (3.000) euro.

Legezko ohartarazpenak:

- Interesatuak hamabost eguneko epea du bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Gipuzkoako Lurralde-bulegoan (Donostia, Easo kalea 10, 4. solairua).

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Donostia-San Sebastian, 2008ko azaroaren 25a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala