Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
259

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 19koa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionario plazak betetzeko lehiaketarako deia egiteko dena.

Errektorego honek, emanda dauzkan ahalmenez baliatuta, ebazpen honetako I. eranskinean aipatzen diren unibertsitateko irakasleen kidegoetako plaza hutsak betetzeko lehiaketarako deia egitea erabaki du indarreko arautegiari jarraituz.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.- Arau orokorrak.

1.1.- Ondoren aipatzen den legeria izango da aplikagarri lehiaketa hauetan: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak zati batean aldatua); urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituena; Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak (abenduaren 23ko 322/2003 Dekretuaren bidez onartuak); deialdi honetako oinarriak; otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazia); aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak.

1.2.- Jakintza arlo/adar berekoak diren eta ezaugarri berberak dauzkaten plazen prozedurak banan-banan eraman ahalko dira aurrera plaza horietan sartzeko lehiaketetan.

2.- Lehiaketan parte hartzeko baldintzak.

2.1.- Honako baldintzak bete beharko dira lehiaketa hauetan onartua izateko:

Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko kide diren beste herrietako herritarra; edo, Europar Batasunak hitzartu eta Espainiak sinatu dituen nazioarteko hitzarmenen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarria den herrietako herritarra. Langileen zirkulazio aske hori Europako Erkidegoa Eratzeko Itunean dago definituta.

Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea duen pertsonen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute (zuzenbidez banaturik ez badaude), bai eta euren ondorengoek eta ezkontidearenek ere, baldin eta adingabeak badira edo adin nagusikoak izan arren euren menpe bizi badira. Eskubide bera izango dute Europar Batasunaren nazioarteko itunetan xedatutako estatuetako nazionalitatea duten pertsonen familiakoek ere, baldin eta itun horiek Espainiak berretsitakoak badira.

Europako Batasuneko estatuetakoak ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta euren estatuak espainiarrei aitortzen badie unibertsitateko irakaslanetan aritzeko gaitasun legala Espainiako unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioen baldintza berberetan. Gaitasun legala aitortuta duten ala ez jakiteko, Kanpo Arazoetako eta Administrazio Publikoetako ministerioen txostena eskatuko du Unibertsitateen Kontseiluak.

b) Hamasei urte baino gehiago izatea, eta erretiroko adinera heltzeke egotea, hau da, 70 urtera.

c) Kasuan kasuko irakasleen kidegoko lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik eta eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Diziplina espedientearen bidez estatuko administrazio orokorreko zerbitzutik edo autonomia, erakunde eta herrietako administrazioetatik aldendua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko gaitua izatea. Espainiar nazionalitatea ez dutenek ez dute izan beharko kasuan kasuko estatuko funtzio publikoan jardutea eragozten dien diziplina zehapenik edo kondena penalik.

e) Doktore titulua izatea. Akreditazioa lortuta izanez gero, doktore titulu homologatuaren ondorio berberak izango ditu.

f) Ondoren adierazten den zenbatekoa ordaintzea plaza bakoitzerako: 19,17 euro.

Eskubideak ordaintzeko diru sarrera edo transferentzia egin beharko da ondoko kontu korronteetan (bertan lehiakidearen izen-abizenak eta plazaren ordena zenbakia zehaztu beharko dira):

Bizkaian:

Bilbao Bizkaia Kutxa.

UPV/EHU Irakasleen Errektoreordetza Irakasleen lehiaketen tasak.

Kontu-zenbakia: 2095 0292 94 3239002233.

Gipuzkoan:

Gipuzkoako Kutxa.

UPV/EHU. Irakasleen Errektoreordetza Irakasleen lehiaketen tasak.

Kontu-zenbakia: 2101 0381 01 0010125631.

Araban:

Vital kutxa.

UPV/EHU Irakasleen Errektoreordetza Irakasleen lehiaketen tasak.

Kontu-zenbakia: 2097 0178 17 0010966911.

Ordainketa posta edo telegrafia igorpenaren bidez burutzen duten lehiakideek Lehiaketen Atalera bidali behar dute (1397 posta kutxa, 48080 Bilbao).

Lehiaketatik kanpo geratuko dira eskariak aurkezteko epean zenbateko horiek ordaindu ez dituzten lehiakide guztiak, eta ez da beste eperik zabalduko tasok ordaintzeko edo osatzeko.

Dena dela, azterketa eskubideak ordaindu arren, lehiaketan parte hartzeko eskaria aurkeztu beharko zaio errektoreari, behar bezala beteta eta epearen barruan.

2.2.- Baldintza bereziak:

a) Akreditazioa lortua izana 1312/2007 Errege Dekretuak, urriaren 5ekoak, unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko akreditazio prozedura arautzen duenak, 12. eta 13. artikuluetan eta xedapen gehigarrietatik lehenengoan, bigarrenean, hirugarrenean eta laugarrenean zehaztutakoari jarraituz.

b) Era berean, lehiaketan parte hartu ahal izango dute gaindituta daukatenek gaitasun proba uztailaren 26ko 774/2002 Erre Dekretuak, unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko gaitasun sistema eta kasuan kasuko lehiaketak garatzeko modua arautzen duenak, zehaztutakoari jarraituz. Bestalde, ulertuko da katedradun izateko gaitasun proba daukatenek unibertsitateko irakasle titular izateko ere badutela.

c) Plaza elebidunetarako, euskaraz irakasteko gaitasun agiria dutela egiaztatu beharko dute, Euskarako errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean emandako erabakiari jarraituz (uztailaren 11ko EHAA).

2.3.- Kasuan kasuko plaza betetzeko lehiaketarako deia egin duen unibertsitatean edo beste unibertsitate batean diharduten kategoria eta jakintza arlo bereko irakasleek ezingo dute hartu parte lehiaketa horretan, baldin eta betetzen ari diren plaza horretako lehiaketak uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuko 14. artikuluak araututakoari jarraiki egin baziren, eta ez badituzte eman gutxienez bi urte benetan lanean bertan, aipatutako errege dekretuko 17.7. artikuluari jarraituz.

2.4.- UPV/EHUn lanean diharduten karrerako funtzionarioak ezingo dira aurkeztu lehiaketara, baldin eta eurek betetzen ari diren plazaren ezaugarri berberak badauzka (kategoria, jakintza arloa, saila, ikastegia eta hizkuntz eskakizuna).

2.5.- Langileen zirkulazio librea aplikatzen den beste estatuetako herritarren kasuan, gaztelaniaren jakite maila egiaztatzeko beren-beregiko probak egin beharko dituzte lehiakideek.

2.6.- Artikulu honetan adierazitako baldintzak eskariak aurkezteko epea amaitzen denerako eduki beharko dira beteta, eta betetzen jarraitu kargua hartzerakoan.

3.- Eskariak.

3.1.- Hautatze probetan parte hartzeko eskaria deialdi honetako III. eranskineko eredua izango da.

3.2.- Lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskaria bidaliko diote Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreari, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, ezarritako edozein jardunbide erabiliz eta deialdi hau Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko den hamabost egun balioduneko epearen barruan. Eskaria egiteko III. eranskinean jasotako eskari orria erabiliko da eta behar bezala beteta aurkeztuko da. Eskariarekin batera lehiaketan parte hartzeko beharrezkoak diren baldintzak bete egiten direla egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira. Baldintzok lehiaketan parte hartzea eskatzeko epea amaitzen denerako izan behar dira beteta.

Eskariak, bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateko erregistro orokorretan aurkeztu beharko dira edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4. artikuluan ezarritako edozein bide erabilita (azaroaren 27ko Estatuko Buletin Ofiziala).

Honako hauek dira UPV/EHUko erregistro orokorrak: Leioako Campuseko Errektoregokoa, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzakoa (Ignacio Barriola eraikina, Elhuyar plaza, 1 - Donostia-San Sebastián), eta Arabako Campuseko Errektoreordetzakoa (Izardui komandantea, 2 - Vitoria-Gasteiz). Bulego horien eta erregistroa daukaten UPV/EHUko beste ikastegien zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian daude jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako campusetako erregistro orokorren ordutegia da astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara goizez, eta 15:00etatik 16:30era arratsaldez. Ostiraletan eta udako lanaldi jarraituan eta Aste Santuko eta Eguberrietako txandetan, 09:00etatik 13:00etara egongo dira irekita.

Erregistro orokorraren bulegoak itxita egongo dira kasuan kasuko jaiegunetan, «Administrazio eta Zerbitzuetako langileen lanaldia, ordutegi, oporraldi eta baimenei buruzko zirkularrak» dioenarekin bat etorrita.

Erregistro orokorraren bulegoek, aipaturiko zirkularrak dioena ikusita, ohar bat jarriko dute, toki agerian, jakinarazteko zeintzuk izango diren jaiegunak eta goizeko ordutegia izango dutenak.

Eskaera posta bulegoetan aurkeztuz gero, abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuko 31. artikuluak xedatutako moduan aurkeztu behar da. 1829/1999 Errege Dekretuak posta zerbitzuak arautzen ditu, eta honako hau xedatzen du:

Herritarrek edo erakundeek posta zerbitzu orokorra erabiltzen dutenean administrazio publikoei eskariak, idatziak eta jakinarazpenak bidaltzeko, gutunazala irekita aurkeztu beharko dute posta bulegoan, bidali nahi duten dokumentuaren lehen orriko goiburuan posta zerbitzukoek argi eta garbi adieraz dezaten bulegoaren izena eta bidalketaren lekua, eguna, ordua eta minutua. Era berean, igorleak igorpenaren baldintzak agertzeko eska dezake, igorri nahi den dokumentu nagusiaren kopiaren, fotokopiaren edo erreprodukzioaren lehenengo orria jatorrizko agiriarekin parekatu eta berdinak direla ziurtatuz gero aldez aurretik; dokumentu nagusia ziurtagiri gisa eman behar da, kasuan kasuko administrazio organo eskudunaren aurrean aurkeztu dela egiaztatzeko.

Aipaturiko diligentziak egin ostean, igorleak berak itxiko du gutun-azala, eta enplegatuak onarpena formalizatu eta onarpenaren frogagiria emango; jatorrizkoa, berriz, bulegoan artxibatu behar du.

Posta zerbitzu orokorraren bidez artikulu honetan zehaztutako moduan egiten diren bidalketak behar bezala bidalitakotzat joko dira, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38. artikuluaren arabera (jatorrizkoa gaztelaniaz).

3.3.- Eskariarekin batera dokumentu hauek aurkeztuko dira:

a) Nortasun agiriaren fotokopia (Espainiako nazionalitatea daukatenek).

Espainiako nazionalitatea izan ez arren lehiaketan parte hartzeko eskubidea daukaten lehiakideek euren nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia aurkeztu behar dute, bai eta, beharrezkoa denean, ahaidetasuna egiaztatzen duten dokumentuak ere. Era berean, ahaidetasuna gorago aipatu den estatu bateko herritar batekin izanik herritar horren kargura daudenek edo horren menpe bizi direnek ere egoera hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu behar dute. Bestalde, lehiaketan parte hartzeko eskubidea daukatenek ezkontideak direlako, aipatutako dokumentuez gain, zuzenbidez banaturik ez daudela dioen zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute.

b) Baldintza akademiko espezifikoak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuen fotokopia erkatua.

c) Azterketa eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen dokumentua.

3.4.- Plaza elebiduna bada eta lehiakideak euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzera zuzendutako probetan parte hartu nahi badu, eskaeran beren-beregi adierazi beharko du hori.

4.- Lehiakide onartuak eta kanporatuak.

4.1.- Eskariak aurkezteko epea behin amaituta, Irakasleen errektoreordeak agindua emango du lehiaketan onartutakoen eta baztertuen zerrendak argitaratzeko Lehiaketa Ataleko eta campusetako hiru errektoreordetzetako iragarki-oholetan eta UPV/EHUko web orrian. Aginduan jasota ageri behar da zein izan den lehiakidea baztertzeko arrazoia, bai eta 10 egun balioduneko epe luzaezina izango duela ere akatsak zuzentzeko. Hala ere, akatsak zuzentzeko epe horretan lehiakideek ezin izango dute aurkeztu eskariak aurkezteko epea bukatu ondoren lortutako egiaztagiririk.

4.2.- Plaza elebiduna bada, lehiakideek euskararen jakite maila egiaztatu beharko dute Euskarako errektoreordeak 2002ko ekainaren 5eko Ebazpenean zehaztutako moduan (uztailaren 11ko EHAA). Horrela egin ezean, kanporatu egingo dira.

Beraz, lehiakideren batek eskatzen badu euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzera zuzendutako probak egitea, lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehenago egingo dira proba horiek.

4.3.- Langileen zirkulazio librea aplikatzen den beste estatuetako herritarren kasuan, gaztelaniaren jakite maila egiaztatzeko beren-beregiko probak egin beharko dituzte lehiakideek; proba horiek lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehenago egingo dira.

4.4.- Eskariekin batera aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, errektoreak erabakia emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartzeko, eta Lehiaketa Ataleko eta hiru campusetako errektoreordetzetako iragarki-oholetan argitaratuko dira, bai eta UPV/EHUren web orrian ere.

Erabaki hori izapide egintza kualifikatua da eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke UPV/EHUko errektoreari, erabakia EHAAn argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 107. artikuluan eta hurrengoetan jasotako moduan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen aipatutako legea); edo, bestela, zuzenean aurka egin daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan (errekurtso egilea aurretik funtzionarioa bada), edo Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan (errekurtso egilea aurretik funtzionarioa ez bada).

Onartuen eta kanporatuen behin betiko zerrendak onartzeko erabakian, jasota ageriko da merituak aurkezteko probarako deia Errektoregoko Lehiaketa Ataleko iragarki-oholean eta campusetako hiru errektoreordetzetakoetan argitaratuko dela, bai eta UPV/EHUko web orrian ere.

4.5.- Ezin izango da jarri lehiakide onartuen eta kanporatuen behin betiko zerrendaren aurkako errekurtsorik lehenago ez bada aurkeztu behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamaziorik, egintza irmo eta onetsia baita.

5.- Unibertsitatean sartzeko lehiaketetako epaimahaiak.

5.1.- Erabaki honetako II. eranskinean agertzen diren kideek osatuko dituzte unibertsitatean sartzeko lehiaketetako epaimahaiak. Kide horiek errektoreak izendatuko ditu.

Urriaren 5eko 1313/2007 EDko 6.4 artikuluan zehaztutakoari jarraituz, epaimahaiko kideen curriculumak unibertsitatearen web orrian daude argitaratuta. Era berean, Deialdi eta Lehiaketa Atalean eskura daude.

5.2.- Epaimahaiko kideek ezingo diote esan ezetz izendapenari, bertan aritzea eragozten dien arrazoi justifikaturik ez badaukate behintzat. Errektoregoak, halakoetan, adierazitako arrazoia aztertuko du eta erabakia hartuko bost egun balioduneko epean, izendapenari ezetz esaten dion idatzia jasotzen denetik kontatzen hasita.

5.3.- Lehiakideek, bestalde, errefusatu egin ahal izango dituzte epaimahaiko kideak; edo, epaimahaikideek ez dute hartuko parte prozeduran azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. eta 29. artikuluetan aipatutako egoeraren batean daudenean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Epaimahai titularreko kideei bertan aritzea eragozten dien arrazoiren bat gertatzen denean (prozeduran parte ez hartzeko egoeran daudelako, errefusatuak izan direlako, edo besteren bat), ordezko kideak arituko dira euren ordez.

Ordezko kideak ere ezin badu jardun epaimahaian, prozeduran parte ez hartzeko edo errefusatua izateko egoeraren batean dagoelako, kategoria eta antzinatasun handieneko ordezkoa arituko da haren ordez. Ordezko guztiek ezinezkoa izango badute epaimahaian aritzea eta ezinezkoa bada epaimahaia ondorengo artikuluan azaldutako moduan eratzea, beste epaimahai bat izendatuko da.

Unibertsitatean sartzeko lehiaketetako epaimahaikideak errefusatzeko epea hilabetekoa izango da, Estatuko Buletin Ofizialean argitaratuko denetik hasita (lehiaketako deialdian bertan), baldin eta errefusatze arrazoia bat-batean jakin duela alegatzen ez badu interesatuak, edo bat-batean gertatutako arrazoia ez bada. Halakoetan interesatuak errefusatze arrazoiaren berri izaten duenean hasiko da epea.

5.4.- Epaimahaia hiru hilabeteko epean eratu beharko da, unibertsitatean sartzeko lehiaketaren deialdia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Atal honetan ezarritako epea igaro (hiru hilabete) eta ez bada epaimahaia eratu, epaimahaiburu titularra kendu eta ordezkoak beteko ditu haren eginkizunak ondorio guztietarako. Horrek ez du esan nahi, baina, diziplina erantzukizunik eskatuko ez denik.

5.5.- Epaimahaia eratzeko deia epaimahaiaren buruak egingo du eta epaimahaiko titular eta ordezko guztiei jakinaraziko die bilera eguna baino gutxienez 15 egun lehenago. Bilerako deian eguna, ordua eta tokia zehaztuko dira eta Deialdi eta Lehiaketa Ataleko iragarki-oholean eta probak egingo diren lekuko iragarki-oholetan argitaratuko da. Epaimahaia eratzerakoan kide titular guztiak bertan egonez gero, ordezkoek ez dute zertan joan.

5.6.- Epaimahaia balioz eratzeko, gutxien dela bost kide egon beharko dira.

Epaimahai titularreko kideren batek eszedentzia hartuko balu, funtzioak eten egingo balitzaizkio edo funtzionario izateari utziko balio, ordezkoen artetik kategoria handien eta antzinatasun handien daukanak hartuko du haren lekua. Egoera horiek eraginda ez bada posible epaimahaia eratzea, beste epaimahai bat izendatuko da.

Hala ere, behin eratuta, erabakiak hartzeko nahikoa izango da epaimahaiaren burua eta idazkaria, edo beren ordezkoak, eta epaimahaikideetako bat bertan izatea.

Bertan ez daudenak behin betiko geratuko dira epaimahaiaren jardueratik kanpo.

5.7.- Epaimahaiaren lehen bileran honako erabakiak hartu beharko dira, besteak beste:

1) Probatako emaitzak non argitaratuko diren, Deialdi eta Lehiaketa Atalaz eta probak egingo diren lekuaz gain.

2) Lehiakideek zein hurrenkeratan hartuko duten parte probetan.

3) Balioespenerako irizpide zehatzak.

5.8.- Aipatutako erabaki guztiak gutxien dela probak egingo diren lekuko iragarki-oholean eta Deialdi eta Lehiaketa Ataleko iragarki-oholean argitaratuko dira.

5.9.- Epaimahaiaren jardun administratiboa eta gestio ekonomikoa idazkariak egingo du, unibertsitateko administrazioko langileen laguntzarekin.

6.- Probaren nondik norakoak.

6.1.- Epaimahaiak lehiakide guztiek aukera berberak dituztela bermatuko du, eta merezimendu eta gaitasuna errespetatuko.

6.2.- Arautegi honetan zehaztuta ez dauden gaietarako, epaimahaiak azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, kide anitzeko organoei buruz zehaztutakoari jarraitu beharko dio.

6.3.- Proba egiten hasi aurretik, epaimahaiak eguna eta ordua zehaztuko du lehiakideek lehenengo proban erabiliko dituzten merituak aurkez ditzaten. Ekitaldi horretan, lehiakideek probari dagozkion dokumentuak aurkeztuko dituzte. Bertan azalduko zaie, zehatz-mehatz, proba zer izango den eta probaren nondik norakoei buruzko azalpen guztiak ere emango zaizkie. Era berean, lehiakideek jarduteko ordena ere orduan erabakiko da, zozketa bidez erabaki ere.

Aurkezpena egiteko ekitaldia epaimahaia eratu eta hurrengo egun baliodunean izango da. Hala ere, lehiakideek uko egin ahal izango diote epe horri.

6.4.- Lehenengo proba lehiakideek agiriak eta merezimenduak aurkeztu eta hurrengo egun baliodunean egingo da. Hala ere, lehiakideek uko egin ahal izango diote epe horri.

6.5.- Epaimahaiburuak aurkezpen ekitaldian jakinaraziko du, halaber, lehiakideek zein epe izango duten gainerako lehiakideek proba baino lehenago aurkeztu dituzten dokumentuak aztertzeko.

6.6.- Lehiakideek honako dokumentu hauek emango dizkiote epaimahaiko buruari aurkezpen ekitaldian:

a) Curriculum vitae (bost ale), IV. eranskineko ereduari jarraiki; eta curriculumean aipatutakoa egiaztatzen duten argitalpenen eta dokumentuen ale bana.

b) Lehiakideak plaza eskuratzen badu aurrera eramango duen irakaskuntzako proiektua (bost ale). Unibertsitateak deialdian zehaztutako espezifikazioetara egokituko da proiektu hori.

c) Plaza eskuratuz gero lehiakideak aurrera eramango duen ikerketa proiektua (bost ale).

6.7.- Unibertsitatean sartzeko lehiaketetan proba bakarra egingo da, jendaurrean. Lehiakideek honako hauek azalduko dizkiote epaimahaiari proba horretan: euren historialean aipatutako merezimenduak (lan arlokoak, akademikoak, irakaskuntzakoak eta ikerketakoak); bete nahi duten plazarako daukaten kualifikazioa prestakuntzaren aldetik; eta irakaskuntzako eta ikerketako proiektua. Lehiakideek behar beste denbora izango dute ahozko azalpen horretarako, baina 60 minututik pasatzeke.

Epaimahaiak, jarraian, eztabaida izango du lehiakide bakoitzarekin, gehienez ere bi ordukoa, honako hauen gainean: aipatutako merezimenduak, irakaskuntzako proiektua eta ikerketakoa.

Epaimahaiak adituen iritzia eskatu ahal izango du, lehiakideen merezimenduei buruzkoa. Dena dela, iritzi horiek ez dira izango lotesleak eta lehiaketako aktari erantsiko zaizkio.

6.8.- Unibertsitatean sartzeko lehiaketetan baremo orokor hau aplikatuko da:

a) Historiala (lan arlokoa, akademikoa, irakaskuntzakoa eta ikerketakoa): % 70.

Atal honetan ondoko hauek balioetsiko dira (zerrenda itxia ez den arren): titulu akademikoak; irakaskuntzan betetako lanpostuak; ikerketaren alorrean egindako jarduera; ikerketan egindako jarduera; argitalpenak (liburuak, artikuluak, eta bestelakoak); beste ikerlan batzuk; diru laguntzaz egindako ikerketa proiektuak; kongresuetan aurkeztutako komunikazioak eta txostenak; patenteak; emandako eta hartutako ikastaroak eta mintegiak; izandako bekak, laguntzak eta sariak; enpresetan egindako jarduera eta izandako lanbide liberalak; betetako kargu akademikoak eta erakunde mailakoak; irakaskuntzako edo ikerketako beste merezimendu batzuk eta bestelakoak.

Plaza elebakarretan (gaztelania) merezimendutzat hartuko da euskara jakitea, eta baremo osoaren % 10 baloratuko da, V. eranskinean argitaratutako baremoa aplikatzearen ondorio izango den puntuazio konkretuari jarraiki.

b) Irakaskuntzako eta ikerketako proiektua: % 30.

Epaimahaiak lehiakide guztiek aukera berberak dituztela bermatuko du, eta merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuko. Epaimahaiak, erabakia hartzeko, kontuan hartuko ditu lehiakideen jarduera irakaskuntza eta ikerketan eta, oro har, curriculum akademiko eta profesionala, eta plazaren ezaugarrietara egokitzen diren ala ez aztertuko du.

6.9.- Lehiakide bakarra aurkezten bada probara, lehiakide horrek ahozko azalpena eta eztabaida egin behar ez dituela erabaki ahal izango du epaimahaiak. Erabakia aho batez hartu beharko du eta, halakoetan, zuzenean egingo da lehiakidea izendatzeko proposamena.

6.10.- Proba bukatuta, epaimahaia bildu eta kide bakoitzak botoa emango du, lehiakide bakoitzaren balioespen kuantifikatua jasoko duen txosten arrazoituarekin batera. Balioespen hori baremo orokorrari eta epaimahaiak onartutako irizpide espezifikoei jarraiki egingo da. Epaimahaiko kide guztiak iritzi berekoak badira, epaimahaiko kideen txostenen ordez txosten bakarra egin ahal izango du epaimahaiak, kuantifikatua eta arrazoitua.

7.- Plaza betetzeko proposamena.

7.1.- Plazak beteko proposamena kasuan kasuko epaimahaiak egindako txostenari eta kuantifikazioari jarraiki egingo da, eta gehienez ere hogeita hamar egun balioduneko epean egingo da, probaren datatik kontatzen hasita. Proposamena proba egin den tokian emango da argitara, bai eta Deialdi eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholean ere.

7.2.- Proposamenean lehiakide bakoitzaren balorazioa jasoko da, arrazoitua eta balioetsi den atal bakoitza zenbakiz puntuatua.

7.3.- Unibertsitatean sartzeko lehiaketako epaimahaiak lehiakideen zerrenda ordenatua proposatuko dio errektoreari izendapenak egin ditzan. Proposatutako kide kopurua ezin izango da izan eskainitako plaza kopurua baino handiagoa, eta proposamena loteslea izango da.

7.4.- Epaimahaiko kideak ezingo dira abstenitu botazioetan.

7.5.- Ezingo da proposatu deialdian azaldutako plazak baino izendapen gehiago.

7.6.- Epaimahaiak plaza eman gabe uzteko proposamena egin dezake, betiere, proposamen hori behar bezala arrazoituta. Erabaki horren kontra erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio Erreklamazio Batzordeari 10 eguneko epean.

7.7.- Plaza betetzeko izendatu ez diren lehiakideek ez dute izango inolako eskubiderik beste plaza huts batzuk betetzeko, berdin delarik plaza horiek zein unibertsitatetakoak diren.

7.8.- Epaimahaiko idazkariak bost egun izango ditu, epaimahaiaren jarduna bukatuko denetik, lehiaketako espediente administratiboa aurkezteko unibertsitateko Idazkaritza Nagusian. Espedientean honako dokumentuok bildu beharko dira:

a) Epaimahaia eratzeko bilerako akta eta horren ondoren egindako bilera guztietako aktak. Akta horietan jarduera nagusiak jasoko dira.

b) Aurkezpen ekitaldian lehiakideek epaimahaiburuari emandako dokumentu guztiak.

c) Proba ebaluatzeko aplikatu diren irizpide espezifikoen berri ematen duen dokumentua.

d) Txostenak eta balioespena zenbakitan emana.

e) Plazak betetzeko izendapen proposamena (lehiakideen zerrenda plaza betetzeko ordenari jarraiki egingo da).

7.9.- Artikulu honetako 1.b) atalean aipatutako dokumentuak bi hilabetean izango dituzte gordeta Deialdi eta Lehiaketen Atalean, epaimahaiak proposamena egiten duen egunetik hasita. Baina proposamen horren kontrako errekurtsorik aurkezten bada dokumentuak gordeta izan beharko dira ebazpena irmoa izan arte.

Urtebete igaroz gero interesatuek dokumentuak hartzera joateke, unibertsitateak dokumentuok txikitu ahal izango ditu.

7.10.- Lehiakideek balorazio arrazoituaren ziurtagiria eskatu ahal izango diote Idazkaritza Nagusiari (behar bezala kuantifikatua), hau da, lehiakide bakoitzaren merezimenduen inguruan epaimahaiko kide bakoitzak emandako txostena edo, horrela egin bazen, epaimahaiaren txosten bakarra.

7.11.- Lehiakideek epaimahaiaren proposamenaren aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote errektoreari, proba egin zen lekuan proposamena argitara eman eta hamar egun balioduneko epearen barruan. Erreklamazioa tramitatzea onartzen bada, izendapenak eten egingo dira behin betiko erabakia eman arte.

7.12.- Erreklamazio Batzordeak aztertuko du erreklamazioa. Hots, lehiaketako espedientea berrikusiko du, lehiakideen berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bermatu egin zirela egiaztatzeko; beharrezkotzat hartuko dituen ekintzak eramango ditu aurrera; eta erreklamazioa onartzen den ala ez erabakiko du, erreklamazio hori hartu eta hiru hilabeteko epearen barruan. Epe hori igaroz gero beren-beregiko erabakirik emateke, erreklamazioa onartu ez delako izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

7.13.- Erreklamazio Batzordeak hartutako erabakiak lotesleak izango dira errektorearentzat eta, errektorearen erabakiek amaiera ematen diotenez administrazio bideari, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan egin behar da zuzenean aurka, uztailaren 13ko 29/1998 legeari jarraituz.

7.14.- Erreklamazio Batzordeak erreklamazioa onartzea erabakiz gero, errektoreak erabakia emango du argitara eta jarduera akatsa gertatu zen unera eramango da berriz prozedura; unibertsitatean sartzeko lehiaketetako epaimahaiak, beharrezkoa izanez gero, beste izendapen proposamen bat egingo du.

8.- Dokumentuak aurkeztea, izendapenak eta kargu hartzeak.

8.1.- Epaimahaiak proposatutako izendapenak errektoreak egingo ditu, egiaztatu ondoren lehiakideek betetzen dituztela 1313/2007 Errege Dekretuko 4. artikuluan aipatutako baldintzak. Horrela, bada, lehiakideek Deialdi eta Lehiaketa Atalean aurkeztu beharko dituzte baldintzok betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentuak, eta aurkeztu ere, hogei eguneko epean aurkeztuko dituzte epaimahaiaren jarduna bukatuko denetik kontatzen hasita. Hori dela-eta, epaimahaiaren idazkariak epaimahaiaren jarduna bukatzen den egunean bertan emango du argitara izendapen proposamena proba egin zen tokian, eta proposamen horretan gogorarazi egingo da atal honetan aipatutako dokumentuak aurkeztu behar direla.

8.2.- Aurretik esandakoez gain, lehiakide proposatuak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu, aipatutako epearen barruan:

a) Medikuaren ziurtagiri ofiziala, unibertsitateko irakaslearen lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik eta eragozpen fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.

b) Zinpeko aitorpena adieraziz ez dela aldenduta egon diziplina espedientearen bidez estatuko administrazio orokorreko zerbitzutik edo autonomi, erakunde eta herrietako administrazioetatik, eta eginkizun publikoak betetzeko gaitua dagoela. Espainiar nazionalitatea ez dutenek ez dute izan beharko kasuan kasuko estatuko funtzio publikoan jardutea eragozten dien diziplina zehapenik edo kondena penalik.

Karrerako funtzionario publikoek ez dituzte aurkeztu eta egiaztatu beharko atal honetan aipatutako dokumentu eta betekizunak. Horien ordez lanean ari diren administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, funtzionario direla egiaztatu eta zerbitzu orrian azaltzen diren gorabehera guztiak adieraziko dituena.

8.3.- Plaza betetzeko proposatuko den lehiakideak ez baditu aurkezten eskatutako dokumentuak, galdu egingo ditu bere eskubideak eta ez dute izendatuko karrerako funtzionario, ez bada aurkezten dituela dokumentuok ez aurkezteko ezinbesteko kasua izan duela egiaztatzen duten agiriak. Unibertsitateko errektoreak zerrendako hurrengo lehiakidea izendatuko du, 1313/2007 Errege Dekretuko 4. artikuluan aipatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren. Hogei eguneko epea izango du horretarako, gertaera jakinaraziko denetik kontatzen hasita.

8.4.- Izendapena Estatuko Buletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta Unibertsitateen Koordinazio Kontseiluko Idazkaritza Nagusia jakinaren gainean jarriko. Izendapenean honako hauek zehaztu beharko dira: plazaren izena, kidegoa, jakintza arloa, saila, ikastegia, arduraldia, hizkuntz eskakizuna eta lanpostuen zerrendako kodea.

8.5.- Izendapena Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta hogei eguneko epean, lehiakidea plazaren jabe egin beharko da. Une horretatik aurrera izango da unibertsitateko irakasle funtzionarioa kasuan kasuko kidegoan.

8.6.- Lehiakideak beste jardueraren bat badauka arlo publiko edo pribatuan, bateragarritasunerako baimena eskatu beharko du plazaren jabe egin aurretik, horretarako egongo den epeko lehenengo hamar egunetan. Eskariari buruzko erabakia eman bitartean luzatu egingo da plazaren jabe egiteko epea.

8.7.- Plaza betetzeko proposatuko den lehiakidea ez bada egiten plazaren jabe aipatutako epean, eta ez bada aurkeztu egiaztagiririk ezinbesteko kasua izan dela egiaztatzeko edo plazaren jabe egiteko epea luzatu ez bada, UPV/EHUko errektoreak zerrendako hurrengo lehiakidea izendatuko du, lehiakide horrek 1313/2007 Errege Dekretuko 4. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko dokumentu guztiak aurkeztu ondoren. Dokumentuok izendapena bere alde egingo dela jakinarazi eta hurrengo hogei egunetan aurkeztu beharko ditu.

Aurretik esandakoez gain, lehiakide proposatuak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu, aipatutako epearen barruan:

a) Medikuaren ziurtagiri ofiziala, unibertsitateko irakaslearen lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik eta eragozpen fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.

b) Zinpeko aitorpena adieraziz ez dela aldenduta egon diziplina espedientearen bidez estatuko administrazio orokorreko zerbitzutik edo autonomi, erakunde eta herrietako administrazioetatik, eta eginkizun publikoak betetzeko gaitua dagoela. Espainiar nazionalitatea ez dutenek ez dute izan beharko kasuan kasuko estatuko funtzio publikoan jardutea eragozten dien diziplina zehapenik edo kondena penalik.

8.8.- Behin plaza lortuta, plaza horretan gutxien dela bi urtez jardun beharko da beste unibertsitate batean beste plaza bat lortzeko lehiaketaren batean parte hartu ahal izateko.

9.- Azken araua.

9.1.- 1313/2007 Dekretuak, unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituenak, zehaztutako epeetarako, bai eta deialdi honetan zehaztutako epeetarako ere, ez da kontuan hartuko abuztua eta hilabete horretan ez da aipatutako ezelango jardunik egingo.

9.2.- Epaimahaiek ebatziko dituzte lehiaketak egitean deialdiaren aplikazioaren inguruan sor daitezkeen zalantzak, bai eta deialdian aurreikusi ez diren egoeretan egin beharrekoa ere. Dena dela, epaimahaiaren jarduna bat etorri beharko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, zehaztutakoarekin (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

9.3.- Erabaki honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako aretoan, bi hilabeteren epean, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunean hasita (azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 2.2 artikuluarekin lotuta (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioarenak, 8.2 eta 13. artikuluetan zehaztutakoaren babesean).

Bestela, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreari hilabetearen epean, erabakia argitaratu eta biharamunean hasita. Hala egiten bada, ezin izango da jarri aurreko paragrafoan aipatutako administrazioarekiko auzi errekurtsoa harik eta berraztertzeko errekurtsoa beren-beregi ebatzi arte edo presuntziozko ezespena gertatu arte.

9.4.- Era berean, deialdi honetatik eta epaimahaiaren jardunetik eratorritako administrazio egintza guztien aurka egin ahal izango da, azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako kasuetan eta bertan adierazitako moduan.

Leioa, 2008ko abenduaren 19a.

Errektorea, jardunean.

Eginkizunak eskuordetuta (2006-07-20ko Ebazpena, 2006-08-21eko EHAA eta 2006-08-15eko BOE).

Irakasleen errektoreordea, jardunean,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.

I. ERANSKINA

Plazaren zenbakia: 1. Kodea: CUC8/1-D00160-13. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza arloa: Zuzenbide Penala. Saila: Zuzenbide Publikoa. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea (Bizkaiko Irakasgunea). Hizkuntz eskakizuna: elebakarra (gaztelania); Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Zuzenbide Penala.

Plazaren zenbakia: 2. Kodea: CUC8/1-D00160-14. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza arloa: Zuzenbide Prozesala. Saila: Zuzenbide Publikoa. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea (Donostia). Hizkuntz eskakizuna: elebiduna (euskara-gaztelania); Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Zuzenbide Prozesala.

Plazaren zenbakia: 3. Kodea: CUC8/1-D00101-4. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza arloa: Farmazia eta Farmazia Teknologia. Saila: Farmazia eta Elikagaien Zientzia. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra (gaztelania); Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Farmazia Teknologia I eta II.

Plazaren zenbakia: 4. Kodea: CUC8/1-D00044-5. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza arloa: Ekonomia Analisiaren Oinarriak. Saila: Ekonomia Analisiaren Oinarriak II. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra (gaztelania); Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Teoria Makroekonomikoa. Teoria Mikroekonomikoa I.

Plazaren zenbakia: 5. Kodea: CUC8/1-D00109-11. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza arloa: Portaera Zientzien Metodologia. Saila: Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia. Ikastegia: Psikologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna (euskara-gaztelania). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Ikerketa Diseinuak Psikologian.

Plazaren zenbakia: 6. Kodea: CUC8/1-D00087-2. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza arloa: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia. Saila: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia. Ikastegia: Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra (gaztelania). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Hezkuntza eta Garapena.

Plazaren zenbakia: 7. Kodea: TUC8/1-D00123-10. Kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra. Jakintza arloa: Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea. Saila: Enpresa Zuzenbidea. Ikastegia: Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola (Gasteiz). Hizkuntz eskakizuna: elebiduna (euskara-gaztelania). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Enpresa Zuzenbidea (IV). Lan Arriskua.

Plazaren zenbakia: 8. Kodea: TUC8/1-D00123-9. Kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra. Jakintza arloa: Merkataritza Zuzenbidea. Saila: Enpresa Zuzenbidea. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna (euskara-gaztelania). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Merkataritza Zuzenbidea. Merkataritza Zuzenbidea I.

Plazaren zenbakia: 9. Kodea: TUC8/1-D00112-34. Kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (Bilbao). Hizkuntz eskakizuna: elebiduna (euskara-gaztelania). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Erreaktore Kimikoak. Teknologia Kimikoa.

Plazaren zenbakia: 10. Kodea: TUC8/1-D00002-13. Kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra. Jakintza arloa: Soziologia. Saila: Soziologia II. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra (gaztelania). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Garaiko Ikuspegi Teorikoak. Soziologi Teoria III.

II. ERANSKINA

Plazak betetzeko lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza arloa: Zuzenbide Penala. Kodea: CUC8/1-D00160-13

Epaimahai titularra:

Epaimahaiaren burua: Miguel Bajo Fernández. Unibertsitateko katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.

Idazkaria: Juan María Terradillos Basoco. Unibertsitateko katedraduna. Cadizeko Unibertsitatea.

1. kidea: José Luis de la Cuesta Arzamendi. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. kidea: Carlos Romeo Casabona. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

3. kidea: María Luisa Corcoy Bidasolo. Unibertsitateko katedraduna. Bartzelonako Unibertsitatea.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiaren burua: José Miguel Zugaldia Espinar. Unibertsitateko katedraduna. Granadako Unibertsitatea.

Idazkaria: Juan Carlos Carbonell Mateu. Unibertsitateko katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.

1. kidea: José Manuel Paredes Castañón. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. kidea: José Luis Diez Ripolles. Unibertsitateko katedraduna. Malagako Unibertsitatea.

3. kidea: Carlos Martínez-Bujan Pérez. Unibertsitateko katedraduna. Coruñako Unibertsitatea.

Plazak betetzeko lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza arloa: Zuzenbide Prozesala. Kodea: CUC8/1-D00160-14

Epaimahai titularra:

Epaimahaiaren burua: Juan Montero Aroca. Unibertsitateko katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.

Idazkaria: José Luis de la Cuesta Arzamendi. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. kidea: Víctor Moreno Catena. Unibertsitateko katedraduna. Carlos III Unibertsitatea (Madril).

2. kidea: Juan Luis Gómez Colomer. Unibertsitateko katedraduna. Jaume I Unibertsitatea (Castello).

3. kidea: Silvia Barona Vilar. Unibertsitateko katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiaren burua: Andrés de la Oliva Santos. Unibertsitateko katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

Idazkaria: María Pía Calderón Cuadrado. Unibertsitateko katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.

1. kidea: Faustino Cordón Moreno. Unibertsitateko katedraduna. Alcalako Unibertsitatea.

2. kidea: Julio Muerza Esparza. Unibertsitateko katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.

3. kidea: Nicolás González Cuellas. Unibertsitateko katedraduna. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.

Plazak betetzeko lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza arloa: Farmazia eta Farmazia Teknologia. Kodea: CUC8/1-D00101-4

Epaimahai titularra:

Epaimahaiaren burua: José Luis Pedraz Muñoz. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkaria: Antonio M. Rabasco Alvarez. Unibertsitateko katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.

1. kidea: Carmen Evora García. Unibertsitateko katedraduna. La Lagunako Unibertsitatea.

2. kidea: Eduardo Mariño Hernández. Unibertsitateko katedraduna. Bartzelonako Unibertsitatea.

3. kidea: María José García Sánchez. Unibertsitateko katedraduna. Salamancako Unibertsitatea.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiaren burua: Alfonso Domínguez-Gil Hurle. Unibertsitateko katedraduna. Salamancako Unibertsitatea.

Idazkaria: Ramón Martínez Pacheco. Unibertsitateko katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.

1. kidea: Rosa Jiménez-Castellanos Ballesteros. Unibertsitateko katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.

2. kidea: Angel Concheiro Nine. Unibertsitateko katedraduna. Santanderreko Unibertsitatea.

3. kidea: Cecilia Fernández Lastra. Unibertsitateko katedraduna. Bartzelonako Unibertsitatea.

Plazak betetzeko lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza arloa: Ekonomia Analisiaren Oinarriak. Kodea: CUC8/1-D00044-5

Epaimahai titularra:

Epaimahaiaren burua: José María Usategui Diaz de Otalora. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea

Idazkaria: Francisco Javier Gardeazabal Matias. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. kidea: Xavier Martínez Giralt. Unibertsitateko katedraduna. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

2. kidea: María Paz Espinosa Alejos. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

3. kidea: María de los Desamparados Urbano Salvador. Unibertsitateko katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiaren burua: Xavier Calsamiglia Blancafort. Unibertsitateko katedraduna. Pompeu Fabra Unibertsitatea.

Idazkaria: Santiago Carbo Valverde. Unibertsitateko katedraduna. Granadako Unibertsitatea.

1. kidea: David Pérez Castrillo. Unibertsitateko katedraduna. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

2. kidea: Jesús Gonzalo Muñoz. Unibertsitateko katedraduna. Carlos III Unibertsitatea.

3. kidea: Antonio Cabrales Goitia. Unibertsitateko katedraduna. Carlos III Unibertsitatea.

Plazak betetzeko lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza arloa: Portaera Zientzien Metodologia: CUC8/1-D00109-11

Epaimahai titularra:

Epaimahaiaren burua: Jaume Arnau Gras. Unibertsitateko katedraduna. Bartzelonako Unibertsitatea.

Idazkaria: María Dolores Hidalgo Montesinos. Unibertsitateko katedraduna. Murtziako Unibertsitatea.

1. kidea: Juana Gómez Benito. Unibertsitateko katedraduna. Bartzelonako Unibertsitatea.

2. kidea: Constantino Arce Fernández. Unibertsitateko katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.

3. kidea: Julio Sánchez Meca. Unibertsitateko katedraduna. Murtziako Unibertsitatea.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiaren burua: María Teresa Anguera Argilaga. Unibertsitateko katedraduna. Bartzelonako Unibertsitatea.

Idazkaria: Jesús Fermín Rosel Remirez. Unibertsitateko katedraduna. Jaume I Unibertsitatea (Castello).

1. kidea: José Muñiz Fernández. Unibertsitateko katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.

2. kidea: Guillermo Vallejo Seco. Unibertsitateko katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.

3. kidea: Manuel Ato Garcia. Unibertsitateko katedraduna. Murtziako Unibertsitatea.

Plazak betetzeko lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza arloa: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia. Kodea: CUC8/1-D00087-2

Epaimahai titularra:

Epaimahaiaren burua: Alfredo Goñi Grandmontagne. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea

Idazkaria: Miren Jasone Cenoz Iragi. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. kidea: José María Román Sánchez. Unibertsitateko katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.

2. kidea: María José Díaz-Aguado Jalón. Unibertsitateko katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

3. kidea: Angel Huguet Canalis. Unibertsitateko katedraduna. Lleidako Unibertsitatea.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiaren burua: Antonio Valle Arias. Unibertsitateko katedraduna. Coruñako Unibertsitatea.

Idazkaria: Félix Echeverria Balerdi. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. kidea: José Ignacio Navarro Guzmán. Unibertsitateko katedraduna. Cadizeko Unibertsitatea.

2. kidea: José Luis Linaza Iglesias. Unibertsitateko katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.

3. kidea: Ramona Rubio Herrera. Unibertsitateko katedraduna. Granadako Unibertsitatea.

Plazak betetzeko lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularrak. Jakintza arloa: Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea. Kodea: TUC8/1-D00123-10

Epaimahai titularra:

Epaimahaiaren burua: Juan Pablo Landa Zapirain. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkaria: Jaime Segales Fidalgo. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. kidea: María Rosario Gallardo Moya. Unibertsitateko irakasle titularra. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.

2. kidea: Consuelo Chacartegui Javea. Unibertsitateko irakasle titularra. Pompeu Fabra Unibertsitatea.

3. kidea: Carlos Luis Alfonso Mellado. Unibertsitateko irakasle titularra. Valentziako Unibertsitatea.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiaren burua: José Luis Goñi Sein. Unibertsitateko katedraduna. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Idazkaria: Edurne Terradillos Ormaetxea. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. kidea: Carmen Piqueras Piqueras. Unibertsitateko irakasle titularra. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.

2. kidea: Francisco Andrés Valle Muñoz. Unibertsitateko irakasle titularra. Pompeu Fabra Unibertsitatea.

3. kidea: María Amparo García Rubio. Unibertsitateko irakasle titularra. Valentziako Unibertsitatea.

Plazak betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularrak. Jakintza arloa: Merkataritza Zuzenbidea. Kodea: TUC8/1-D00123-9.

Epaimahai titularra:

Epaimahaiaren burua: José Miguel Embid Irujo. Unibertsitateko katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.

Idazkaria: Alberto Emparanza Sobejano. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. kidea: Fernando Martínez Sanz. Unibertsitateko katedraduna. Jaume I Unibertsitatea (Castello).

2. kidea: M.ª Lourdes Ferrando Villalba. Unibertsitateko irakasle titularra. Valentziako Unibertsitatea.

3. kidea: Rosalía Alfonso Sánchez. Unibertsitateko irakasle titularra. Murtziako Unibertsitatea.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiaren burua: Andrés Recalde Castells. Unibertsitateko katedraduna. Jaume I Unibertsitatea.

Idazkaria: Pablo Girgado Perandones. Unibertsitateko irakasle titularra. Jaume I Unibertsitatea.

1. kidea: Francisco José León Sanz. Unibertsitateko katedraduna. Huelvako Unibertsitatea.

2. kidea: María Jesús Guerrero Lebrón. Unibertsitateko irakasle titularra. Pablo de Olavide Unibertsitatea.

3. kidea: Nuria La Torre Chiner. Unibertsitateko irakasle titularra. Valentziako Unibertsitatea.

Plazak betetzeko lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularrak. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Kodea: TUC8/1-D00112-34

Epaimahai titularra:

Epaimahaiaren burua: Juan Andrés Legarreta Fernández. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkaria: María Belén Güemez Bilbao. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. kidea: Pedro Luis Arias Ergueta. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. kidea: José Francisco Cambra Ibañez. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

3. kidea: María Blanca Caballero Iglesias. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiaren burua: Isabel de Marco Rodríguez. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkaria: Ana Josefina Elias Saenz. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. kidea: Cristina Gutierrez-Cañas Mateo. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. kidea: María Jesús Chomón Villanueva. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

3. kidea: Amelia Lucia Torres Barañano. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Plazak betetzeko lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularrak. Jakintza arloa: Soziologia. Kodea: TUC8/1-D00002-13

Epaimahai titularra:

Epaimahaiaren burua: Alfonso Pérez Agote. Unibertsitateko katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

Idazkaria: Benjamín Tejerina Montaña. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. kidea: Ander Gurrutxaga Abad. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. kidea: Ramón Ramos Torre. Unibertsitateko katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

3. kidea: Luis Enrique Alonso Benito. Unibertsitateko katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiaren burua: Fernando García Selgas. Unibertsitateko irakasle titularra. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

Idazkaria: José Antonio Santiago García. Unibertsitateko irakasle titularra. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

1. kidea: José Miguel Beriain Razquin. Unibertsitateko irakasle titularra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

2. kidea: Margarita Barañano Cid. Unibertsitateko irakasle titularra. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

3. kidea: Ignacio Sánchez de la Yncera. Unibertsitateko irakasle titularra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

III. ERANSKINA

Errektorea:

Euskal Herriko Unibertsitateak lehiaketa baterako deia egin duenez, unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioen plazak betetzeko, lehiaketa horretan parte hartzeko onar nazazula eskatzen dizut honen bidez.

I.- Plazaren datuak:

Plazaren kodea Irakasleen kidegoa Jakintza arloa

Saila Ikastegia

Arduraldia Hizkuntz eskakizuna

Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak

Deialdiari buruzko erabakia EBOko data

II.- Interesatuaren datuak:

Lehenengo abizena Bigarren abizena Izena

Jaiotze eguna Jaiotze tokia Probintzia IFZ

Helbidea (jakinarazpenetarako) Telefonoa

Herria Posta kodea Probintzia

KARRERAKO FUNTZIONARIOEK BETE BEHARREKO DATUAK

Kidegoa eta administrazioa Sarrera data Langileen erregistroko zenbakia

Administrazio egoera

Jardunean Eszedentzian Zerbitzu berezietan Beste batzuk

III.- Datu akademikoak:

Tituluak Tituluaren eskuratze data

Irakaskuntzan betetako lanpostuak

Eranskin honekin batera aurkezten diren dokumentuak

IV.- Plaza elebidunak:

Euskaraz irakasteko gaitasuna agiria eskuratzera zuzendutako probak egin nahi ahal dituzu?

Bai

Ez

Ez baduzu markatzen aukeretako bat ere ez, ezingo duzu hartu parte euskaraz irakasteko gaitasuna agiria eskuratzera zuzendutako probetan.

Behean sinatzen duenak,

jaunak/andreak, honakoa eskatzen du: ..................................... kodea daukan plaza betetzeko lehiaketan parte hartzeko onartua izatea (jakintza arloa: )

Eta ondokoa adierazten du: eskaera honetan aipatutako datu guztiak benetakoak direla eta gorago aipatu den deialdian parte hartu ahal izateko baldintza guztiak betetzen dituela, bai eta funtzio publikoan sartzeko eskatzen diren baldintza orokorrak ere.

.............................................................. ...,, ........... (e)ko ............................................ (a)ren ..............a

Interesatuaren sinadura

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO ERREKTOREA

IV. ERANSKINA

CURRICULUM VITAE

INTERESATUAREN DATUAK:

Abizenak eta izena:

Nortasun agiriaren zenbakia:

Nortasun agiriaren emate tokia eta data:

Jaiotze eguna, tokia eta probintzia:

Helbidea (kalea, herria eta probintzia) eta telefonoa:

Irakasle kategoria (gaur egungoa):

Gaitasun probei buruzko erabakiaren data, eta BOEn argitaratu zen data:

DATU AKADEMIKOAK:

1.- Titulu akademikoak (mota, titulua eman duen erakundea eta ikastegia edo gunea, emate data, eta, egonez gero, kalifikazioa).

2.- Irakaskuntzan betetako lanpostuak (kategoria, erakundea edo ikastegia, arduraldia, izendapenaren edo kontratuaren hasiera eguna eta bukaera eguna).

3.- Ikerketaren alorrean egindako jarduera.

4.- Liburuen eta monografien argitalpenak (egilea edo egilekideak, izena, argitaratzaileak, argitaletxea eta urtea). Oraindik argitaratu ez bada, argitalpen kontseiluaren oniritzia aurkeztu beharko da.

5.- Espainiako zein atzerriko aldizkarietan argitaratutako lan zientifikoak (egilea edo egilekideak, izena, aldizkaria, alea, orria, eta argitalpenaren urtea). Oraindik argitaratu ez bada, argitalpen kontseiluaren oniritzia aurkeztu beharko da.

6.- Bestelako argitalpenak.

7.- Beste ikerlan batzuk.

8.- Diru laguntzaz egindako ikerketa proiektuak.

9.- Kongresuetan aurkeztutako komunikazioak eta txostenak.

10.- Patenteak.

11.- Emandako ikastaroak eta mintegiak (adierazi ikastegia, erakundea, gaia, egindako jarduera eta data).

12.- Hartutako ikastaroak eta mintegiak (adierazi ikastegia, erakundea, gaia, egindako jarduera eta data).

13.- Izandako bekak, laguntzak eta sariak (lizentziatura bukatu ondoren).

14.- Enpresetan egindako jarduera eta izandako lanbide liberalak.

15.- Betetako kargu akademikoak eta erakunde mailakoak.

16.- Irakaskuntzako edo ikerketako beste merezimendu batzuk.

17.- Bestelako merezimenduak.

18.- Euskararen jakite maila (elebidunak ez diren plazetan).

V. ERANSKINA

EUSKARAREN JAKITE MAILA: gehienez 10 puntu.

Atal hau ez da aplikatuko plaza elebidunetan.

Euskararen balorazioa irakasle ez-elebidunen kontratazioan.

(Euskara Batzordeak onartua 1996ko otsailaren 14an).

EHUren «euskara agiria», Euskal Filologia: 10 puntu.

Administrazioko 4. hizkuntza eskakizuna: 10 puntu.

EIT; euskara teknikoa + ikasketak euskaraz; Irakasleen unibertsitate eskoletako euskara: 10 puntu.

EGA; D titulua; Hizkuntz Eskolako titulua; administrazioko 3. hizkuntza eskakizuna; hezkuntzako 2. hizkuntz eskakizuna: 10 puntu.

HABEko 12. urratsa, ikasketak euskaraz (gutxienez % 50): 7,5 puntu.

HABEko 11. urratsa; euskara teknikoa: 7 puntu.

HABEko 10. urratsa: 6 puntu.

Administrazioko 2. hizkuntza eskakizuna: 5,5 puntu.

HABEko 8. urratsa: 4,5 puntu.

HABEko 7. urratsa: 4 puntu.

Administrazioko 1. hizkuntza eskakizuna: 3,5 puntu.

HABEko 6. urratsa: 3 puntu.

HABEko 5. urratsa: 2,5 puntu.

HABEko 4. urratsa: 2 puntu.

HABEko 3. urratsa: 1,5 puntu.

HABEko 2. urratsa: puntu 1.

HABEko 1. urratsa: 0,5 puntu.

Aurreko puntuei zuzenketa faktorea aplikatu ahal izango zaie (0,8) eta, hala eginez gero, euskararekin zerikusia daukaten beste merezimendu batzuei emango zaizkie gainerako puntuak.


Azterketa dokumentala