Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2009ko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
54

EDIKTUA, desahuziorako 81/2008 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa. (L2 81/08).

Demandatzailea: Maria Jose Arregui Irazu.

Abokatua: Miren Arantzazu Izaguirre Zabala.

Prokuradorea: Fernando Castro Mocoroa.

Demandatua: Reinhold Robert Muller.

Gaia: prekarioko deshauzioa dela-eta hitezko judiziorako demanda.

Judizio horretan, 2008ko uztailaren 25ean epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Prokuradore Castro Mocoroak —Maria Jose Arregui Irazuren ordez eta izenean—, eta Izaguirre Zabala letratuaren zuzendaritzapean, Reinhold Robert Mulleren aurka (auzi ihesian)aurkeztutako demanda oso-osorik baietsita, etxebizitzaren (Kale nagusia, 13-2G, 20271 Irura) prekarioko deshauzioa agintzen dut, eta ondorioz, demandatu hori kondenatzen dut bertatik irten eta libre, hutsik eta auzi-jartzailearen esku uztera, ohartaraziz ezen, hori egin ezean, bota egingo dela bertatik. Kostuak ere demandatuak ordainduko ditu.

Epai hau ez da irmoa eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki batez, ebazpen hau jakinarazten denetik harako bost eguneko epearen barruan, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, betiere Prozedura Zibilaren Legeko 457. artikuluarekin bat etorriaz. Gipuzkoako Probintzia Auzitegia arduratuko da aipatu errekurtsoaz

Ebazpen honen ziurtagiria egin eta ondoren jarduerei erantsi beharko zaie. Epaitegi honetako Epai Zibilen Liburuan sartu beharko da.

Hala erabaki, agindu eta sinatu dut.

Reinhold Robert Muller demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Tolosa (Gipuzkoa), 2008ko abenduaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala