Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2009ko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
50

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolei 2008-2009 ikasturterako laguntzetarako deialdia egiten dien Aginduko zenbatekoa handitzen da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko uztailaren 29ko Aginduaren bitartez, 2008-2009 ikasturterako laguntzetarako deialdia egin zitzaien zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolei.

Agindu horretako 1. artikuluaren arabera, helburu horretara zuzendutako zenbatekoa eguneratu egin ahal da. Horretarako kontuan hartu behar dira indarrean dagoen legerian aurreikusitako aurrekontu-kredituen loturak. Bestalde, eskabideak aztertuta, 1. artikuluan jasotako diru-zuzkidura ez da nahikoa eskaera guztiak diruz laguntzeko. Hori dela eta, zenbatekoa handitu behar da.

Ondorioz eta Ikastetxeen zuzendariak proposatuta, hau

EBATZI DUT:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko uztailaren 29ko Aginduaren 1. artikuluan jasotako zenbatekoa aldatzea, eta horren ordez 1.042.447 euro jasotzea. Diru-kopuru horretatik, 312.732 euro 2008. ekitaldiari egotziko zaizkio eta 729.713, berriz, 2009koari.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 3a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala