Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2009ko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
48

AGINDUA, 2008ko uztailaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuarena, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako egitarauetarako 2008ko ekitaldiko dirulaguntza-deialdiaren aurrekontu-hornidurari dagozkion 5.305.405,20 euro, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako proiektuetarako diru-laguntzetara transferitzen direla jakinarazteko dena.

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetarako diru-laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak, honela dio bere 75. artikuluan: «Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak laguntza-deialdia egingo du, deialdiarekin zerikusia duten honako hauen berri emanez: laguntzen zenbatekoa, eskaerak aurkezteko modua, tokia eta epea, baremazio-irizpideak, formularioa eta Eusko Jaurlaritzaren eta Erakunde eskatzailearen arteko hitzarmen-eredua.»

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko otsailaren 27ko Aginduaren indarrez, diru-laguntzetarako deialdia egin zen Garapena eta Lankidetza sustatzeko fondoaren kargura. Deialdi horretarako izendatutako aurrekontu-dotazioa, lehenengo artikuluan adierazitakoaren arabera, 8.727.651,20 eurokoa izan zen.

Eskabide guztiak aztertu ostean eta apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 75.etik 80.era bitarteko artikuluetan ezarritako balorazio- eta instrukzio-fasea gainditu ostean zehaztu zenez, aurkeztutako eskabideetatik hiruk baino ez zuten lortu diru-laguntzak arautzen dituen Dekretuaren 79. artikuluan eskatutako gutxieneko puntuazioa —eskatutako gainerako baldintzak betetzeaz gain— eta, horren ondorioz, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoren Kudeaketa Batzordeak, 2008ko ekainaren 24an egindako bilkuran, hainbat programetarako diru-laguntzak ematea ebatzi zuen, guztira 3.422.246,00 euro.

Era horretan, deialdirako baimendutako diru-kopuruari (8.727.651,20 euro) azkenean emango dena (3.422.246,00 euro) kendu ostean, 5.305.405,20 euroko soberakina geratzen da.

Apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak honela ezartzen du bere 4.2 artikuluan: «Programa kopuru jakin batek eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen ez badu, edo eskatutako betebeharrak betetzen ez baditu, edo eskuragarri dagoen aurrekontu-hornidurarako eskaera nahikorik jaso ez bada, programei esleitu ezin zaien zenbatekoa garapen-lankidetzarako proiektuen laguntzetara bideratzeko aukera izango da, aurrekontu-ekitaldi bereko Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura».

Aurrekoaren ondorioz, 5.305.405,20 euro transferituko dira egitarauetarako diru-laguntzen deialdirako izendatutako aurrekontu-horniduratik proiektuetarako diru-laguntzetarako 2008ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez egindako deialdiko diru-hornidurara.

Diru-kopuru hori hiru aurrekontu-ekitalditan banatuko da, honako era honean:

Ekitaldia Diru-kopurua (euroak) Diru-kopuru osoaren gaineko portzentajea

2008 2.122.162,08 40%

2009 2.122.162,08 40%

2010 1.061.081,04 20%

Guztira: 5.305.405,20 100%

Aurrekoaren ondorioz,

EBATZI DUT:

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako programetarako 2008ko ekitaldiko diru-laguntzak arautzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko otsailaren 27ko Aginduaren bidez egindako deialdirako aurrekontu-horniduratik 5.305.405,20 euro transferitzea Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako proiektuetarako 2008ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez egindako diru-hornidurara.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 15a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala