Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2009ko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
42

238/2008 DEKRETUA, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna Euskal Herriko Unibertsitateko errektore goren izendatzen duena.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektore gorenak 2008ko abenduaren 15ean Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiaren egiaztagiria igorri zuen. Bertan adierazten denez, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna izendatu da Unibertsitateko errektore goren, Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuetako 249. artikuluan eta errektorea hautatzeko araudian ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna Euskal Herriko Unibertsitateko errektore goren izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 30ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala