Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2008ko abenduaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Garraio eta Herri Lan Saila
7176

EDIKTUA, Bittor Mentxakatorre Agirre jaunari, desahuzioari buruzko Garraio eta Herri Lan sailburuordearen 2008ko urriaren 27ko Ebazpena jakinarazteko dena.

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuorde Jon Iñaki Betolaza San Miguelen

EDIKTUA

Bittor Mentxakatorre Agirre jaunari desahuzioari buruzko Garraio eta Herri Lan sailburuordearen 2008ko urriaren 27ko Ebazpena azkena daukagun helbidean (Areatza kalea, 42-2., Plentzia) jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa gertatu denez, eta jakinarazpena itzuli egin dutenez, ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluari jarraituz.

Desahuzio espedienteari buruzko ebazpena

GERTAKARIAK

Lehenengoa.- Bittor Mentxakatorre Agirre jauna bidegabe eta inongo titulu juridikorik gabe ari da okupatzen Plentziako portuko 99. zenbakiko amarralekua, «Itsaski» izena eta 7.ª-AT-3-122-93 matrikula zenbakia duen ontziarekin.

Bigarrena.- 2008ko irailaren 23an Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak amarralekua uzteko agindeia bidali zion, eta agindeia jasotzen zuenetik aurrera 10 eguneko epea eman zion, bidegabe eta inolako titulu juridikorik gabe okupatzen ari zen amarralekua utz zezan. Era berean, agindei horrekin batera aditzera eman zitzaion, 10 eguneko epea zuela egoki iruditzen zitzaizkion alegazioak aurkezteko.

Hirugarrena.- Interesdunak ez du inolako alegaziorik aurkeztu.

Laugarrena.- Interesdunak arestian aipatutako amarralekua okupatzen jarraitzen du.

Bosgarrena.- Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak 2008ko urriaren 22an honakoa proposatu du: Bittor Mentxakatorre Agirre jaunaren desahuzio-espedientea ebaztea, eta desahuzioa agintzen duen ebazpenaren jakinarazpenetik aurrera 5 eguneko epean goian aipatutako amarralekua utz dezala agintzea, eta agindei horri modu aktibo edo pasiboan jarkitzen bazaio, beharrezko ikusiz gero, indar publikoaren laguntzarekin irtenaraztea okupatzailea.

Era berean, proposatzen du, ohartaraztea ezen, ontzia bere borondatez eramaten ez badu, erabakia nahitaez betearazteko baliabideak erabiliz hartu eta Bermeoko portuko Erroxapeko kaira eramango duela Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak, han lagatzeko. Horrek eragindako gastuak espedientepekoaren kontura izango dira, eta diru hori eskuratzeko posible izango da premiamenduzko bidera jotzea Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 93. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz. Ontziaren titularrak noiznahi jaso ahal izango du ontzia Bermeoko portutik, baina ontziak edozer dela ere jasaten dituen kalteen gainean Garraio eta Herri Lan Sailak ez du inolako erantzukizunik izango.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Ebazpen honen gertakarien atalean adierazi legez, Mentxakatorre jauna bidegabe eta inolako titulu juridikorik gabe ari da okupatzen Plentziako portuko 99. amarralekua, «Itsaski» izena eta 7.ª-AT-3-122-93 matrikula zenbakia duen ontziarekin.

Ebazpen-proposamenari jarraituz (xedapen-zatia bosgarren gertakarian dator jasota), bidezko da Mentxakatorre jaunaren desahuzioa agintzea, horrek dituen ondorio guztiekin, hau da, ebazpen-proposamenean datozen ondorioekin.

Bigarrena.- Interes orokorreko portuetako zerbitzuen ekonomia eta prestazioen araubidearen azaroaren 26ko 48/2003 Legearen 128. artikuluak dioenez, portuko jabari publikoko ondasunen bat bidegabe eta inolako titulu juridikorik gabe okupatzen dutenen administrazio-utzarazpena erabakiko da, okupatzaileari ondasuna okupatzeari uzteko agindeia egin, eta alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea eman ondoren, eta baldin eta modu aktiboan edo pasiboan jarkitzen bazaio agindeiari; eta gainera, gastuak okupatzaileen kontura izango direla ezartzen du.

Aipatutako gertakariak ikusirik eta arlo honetako arauak (Interes orokorreko portuetako zerbitzuen ekonomia eta prestazioen araubidearen azaroaren 26ko 48/2003 Legea; Estatuko Portuen eta Nabigazio Zibilaren azaroaren 24ko 27/1992 Legea, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen bidez aldatua; Kosten uztailaren 28ko 22/1988 Legea eta hori garatu eta betearazteko 1989ko abenduaren 1eko Erregelamendu Orokorra, eta Portu Jardueren Erregelamendua) eta oro har eta derrigor aplikatu beharreko gainontzekoak kontuan izanik, Garraio eta Herri Lan sailburuordeak, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzeko urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuak ematen dizkion eskumena baliatuz,

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Bittor Mentxakatorre Agirre jaunaren desahuzioa agintzea, Plentziako portuan «Itsaski» izena eta 7.ª-AT-3-122-9 matrikula duen ontziarekin 99. zenbakiko pantalan-amarralekua okupatzen baitu, eta desahuzioa agintzen duen ebazpenaren jakinarazpenetik 5 eguneko epean amarralekua libre uzteko agindeia egitea, eta agindei horri modu aktibo edo pasiboan jarkitzen bazaio, beharrezko ikusiz gero, indar publikoaren laguntzarekin irtenaraztea okupatzailea.

Era berean, ohartaraztea ezen, ontzia bere borondatez eramaten ez badu, erabakia nahitaez betearazteko baliabideak erabiliz, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak eramango duela eta Bermeoko portuko Erroxapeko kaian utziko. Horrek eragindako gastuak espedientepekoaren kontura izango dira, eta diru hori eskuratzeko posible izango da premiamenduzko bidera jotzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 93. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz. Ontziaren titularrak noiznahi jaso ahal izango du ontzia Bermeoko portutik. Garraio eta Herri Lan Sailak ez du inolako erantzukizunik izango, bien bitartean, ontziak edozer dela ere jasaten dituen kalteen gainean.

Bigarrena.- Espedientepekoak ezarri zaion betebeharra betetzen ez badu, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak irtenaraz dezala agintzea.

Hirugarrena.- Nahitaezko betearazpen prozeduraren ondorioetarako, agindu honek irtenarazteko exekuzio-tituluaren balioa izango du.

Laugarrena.- Agindu hau Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuari jakinaraztea.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio eta Herri Lan sailburuari, jakinarazpen hau jaso eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 27a.

Garraio eta Herri lan sailburuordea,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala