Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2008ko abenduaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7173

IRAGARKIA, Izarrako Izarra LHIn gimnasioa eraikitzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Administrazio eta dirubideen zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: CO/38/09.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Izarrako Izarra LHIn gimnasioa eraikitzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Izarra - Urkabustaiz.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 12 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidea.

b) Prozedura.

c) Esleipen era: irizpide bakarra.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 588.202,37 euro (BEZa barne).

5.- Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da behar.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurraldeburutza-Unitate Teknikoa-.

b) Helbidea: San Prudentzio kalea, 18 behea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01005.

d) Telefonoa: 945 01 72 37.

e) Faxa: 945 01 72 01.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 27a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, d kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 31. puntuan adierazitakoak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko otsailaren 4ko 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz (Lakua II, 3. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 15 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua II, hirugarren solairua (bilera aretoa).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2009ko otsailaren 9a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Bestelako argibideak.

11.- Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion/info.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 5a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala