Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2008ko abenduaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7170

IRAGARKIA, Lezoko Lezo BHIn gimnasioa eta ataripea eraikitzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Administrazio eta dirubideen zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: CO/28/09.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Lezoko Lezo BHIn gimnasioa eta ataripea eraikitzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Lezo.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 5 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta; kontratua aurretik sinatuko da.

3.- Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: irizpide bakarra.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 807.860,86 euro (BEZ barne).

5.- Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da behar.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurraldeburutza -Unitate Teknikoa-.

b) Helbidea: Andia kalea, 13.

c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián, 20004.

d) Telefonoa: 943 02 28 97.

e) Faxa: 943 02 28 51.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 26a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, e kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 31. puntuan adierazitakoak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko otsailaren 2a, 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1. Vitoria-Gasteiz - Lakua II, 3. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 15 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, hirugarren solairua -bilera aretoa-.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2009ko otsailaren 11.

e) Ordua: 12:00.

10.- Bestelako argibideak: ez.

11.- Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion/info.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 2a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala