Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2008ko abenduaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7169

LEHIAKETA. Iragarkia, «EAEko Poliziaren Ikastegiko instalazioetarako segurtasun-zerbitzua» zerbitzu-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C02/061/2008 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/061/2008.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: EAEko Poliziaren Ikastegiko instalazioetarako segurtasun-zerbitzua.

b) Loteak eta kopurua: administrazio-kontratuak ez du loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den egunetik 2010eko abenduaren 31ra arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, hainbat irizpide kontuan hartuta.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: milioi bat zazpiehun eta berrogeita bederatzi mila eta hirurehun euro (1.749.300).

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 12a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldeak eta kategoria):

Taldea: M Azpitaldea: 2 Kategoria: D

Taldea: M Azpitaldea: 3 Kategoria: B

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 12a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ogasun eta Herri Administrazio Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010 (Araba).

d) Eguna: 2009ko otsailaren 6a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.- Bestelako argibideak.

• Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz.

- Ponderazioaren eskaintza ekonomikoa: % 60 puntu.

- Prozedura:

Gastuen kalkulurik txikiena x Puntuaziorik handiena

Baloratzen den enpresaren gastuaren kalkulua (60 puntu)

Irizpide hori baloratzeko, enpresa lizitatzaleek kontratuak dirauen bitartean eta urteko bakoitzean izango duten gastuaren kalkulutik abiatu beharko da: 2009. eta 2010. urteak, oinarri teknikoetan jasotako ohiko zerbitzuari dagozkion orduak eta denbora-tarte bakoitzean beharrezkoak izan litezkeen orduen kalkulua kontuan harturik.

Ohiko zerbitzuaren orduetarako, oinarri teknikoetan honako hau esaten da:

«4 segurtasun-zaindarik osatzen dute segurtasun-dispositiboa.

Ohiko ordutegia etengabea izango da, urteko 365 egunetan, bai lan-egunetan, bai jai-egunetan, eguneko 24 orduetan.»

Beraz, kontratu-hilabete bakoitzerako, honako hauek kontuan harturik kalkulatuko da gastua: hilabeteko ordu-kopurua x zaindari-kopurua x enpresa bakoitzak eskainitako ordu-prezioa. Beraz, esleipen-proposamena prestatzeko egunaren arabera kalkulatu ahal izango da kontratu-eguna, eta kontuan hartuko dira enpresa esleipendunak zerbitzua emango lukeen hilabeteak.

Ezohiko orduetarako, gutxi gorabehera ezohiko 600 ordu kalkulatzen dira urtebeterako. Hori dela eta, kontratuaren iraupenerako, urteko bakoitzean dagozkien aparteko orduak proportzionalki kalkulatuko dira, kontraturako kalkulatu den dataren arabera.

Gastuaren kalkulu osorako balioak lortu ondoren, gehienezko puntuazioa proposatuko zaio (60 puntu) gastuaren kalkulu txikiena lortzen duen enpresari, eta gainerakoei, ordea, proportzionalki, lortutako balio txikienarekiko, atal honetarako proposatutako formularen arabera.

• Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

- Lan-metodologia: % 25.

Enpresa lizitatzaileek aurkeztutako memoriak aurkezten dira, eta zerbitzuaren eta ikuskapenaren antolaketa eta jardun-plana baloratzen dira: uhinak eta bere software-a kontrolatzeko sistemak, bisitak kontrolatzeko sistemak, ibilgailuen beheak ikuskatzeko ekipamenduak, esku-argiak, irratitransmisoreak, eskuko telefonoak, metal-detektagailuak, ibilgailua eta armazaina, segurtasun-neurriak dituena.

- Hobekuntzak: % 15.

Aztertuko da enpresa lizitatzaileek eskaintzen dituzten hobekuntzak, oinarri teknikoen pleguan ezarritako gutxienekoekikoak. Haietako bakoitzaren puntuazioa kontraturako izan lezakeen garrantziaren araberakoa izango da. Kontuan hartuko da, gainera, enpresa batek baino gehiagok aurkezten badu ildo bereko hobekuntzaren bat, haien arteko alderaketa bat egingo litzatekeela.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez. 23. mailadun zerbitzua.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info (kontratatzailearen profila).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 9a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala