Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2008ko abenduaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
7166

AGINDUA, 2008ko abenduaren 24koa, Kultura sailburuarena, 2009an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura diru-laguntzak ematea arautzen duena.

Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren 14. artikuluak Kultura Sailari, besteak beste, honako hauen inguruko egitekoak izendatu zizkion: hizkuntza politika eta euskararen sustapena (EHAA, ekainaren 28koa, 122. zk.).

Geroztik, 25/2006 Dekretuak, otsailaren 14koak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak, honako zeregin hau ezarri zion Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari bere 14.2.e artikuluan (EHAA, martxoaren 1ekoa, 42. zk.): Euskararen Erabilpena Arautzen duen 10/1982 Oinarrizko Legea eta gainerako xedapen osagarriak modu egokian gara eta bete daitezen begiratzea, betiere beste administrazio-organo batzuek bereziki esleituta dituzten egitekoak urratu gabe. Aurrekoaren haritik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2009 legealdirako egitasmoaren lanketari ekin zion.

Jarriak dauzkan zereginak betetze aldera, Kulturak Sailak urtero-urtero deitu eta ebatzi izan ditu arloz arloko laguntza-deialdiak. Era berean, bidera ditzakeen gainerako ekintzei kalterik egin gabe, zera erabaki du: 2009ko deialdia egitea, horretarako aldez aurretiko prozedura erabiliz.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

EBATZI DUT:

I. KAPITULUA

ARAU OROKORRAK

1. artikulua.- Xedea.

Agindu honen xedea 2009an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura emango diren diru-laguntzak arautu eta laguntza-mota bakoitzeko berariazko araubidea onartzea da.

2. artikulua.- Laguntza-motak eta diru-baliabideak.

1.- Agindu honek honako diru-laguntza hauek begiesten ditu:

a) Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak (Euskalgintza deialdia).

b) Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak (Hedabideak deialdia).

c) Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak (IKT deialdia).

d) Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatu edota entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko diru-laguntzak (EBPN deialdia).

e) Entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak egin edota 2009an garatzeko diru-laguntzak (LHT deialdia).

2.- Orotariko kopurua 13.100.000 € da eta gehitu ahal izango da xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera. Orotariko kopuru hori honela banatuko da Agindu honek begiz jotako laguntza-moten artean:

a) Euskalgintza deialdia: 1.339.000 €.

b) Hedabideak deialdia: 5.725.000 €.

c) IKT deialdia: 1.626.000 €.

d) EBPN deialdia: 1.700.000 €.

e) LHT deialdia: 2.710.000 €.

3.- Laguntza-motaren batean esleitu beharreko diru-laguntza esleitu ondoren diru-hondarrik bada, ez da gainontzeko laguntza-moten artean birbanatuko.

3. artikulua.- Entitate onuradunak.

1.- Beharrezko lege-nortasunez horniturik egon eta, aldi berean, dagokion erroldan izena emanik, laguntza-mota bakoitzeko berariazko araubidean adierazitako entitateei zuzendurik dago laguntza-deialdi hau.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.

3.- Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu honako pertsona fisiko edo juridikoak: zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortua izan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

4. artikulua.- Diru-laguntzen organo kudeatzailea.

Honako deialdi honen kudeaketa Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zuzendaritzei dagokie, era honetara:

a) Euskara Sustatzeko Zuzendaritza: Euskalgintza deialdia, Hedabideak deialdia eta IKT deialdia.

b) Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza: EBPN deialdia.

c) Koordinaziorako Zuzendaritza: LHT deialdia.

5. artikulua.- Denbora-barrutia eta eskabideak aurkezteko epea.

1.- Laguntza-deialdi honek 2009an burutuko diren egitasmoak baino ez ditu kontuan hartuko. Hori dela-eta, deialdi honetara jotzen duten egitasmoak gauzatzearen ondorioz eskaini, eman edota gizarteratu beharreko jarduerak, zerbitzuak eta produktuak 2009ko abenduaren 31 baino lehen eskaini, eman edota gizarteratuko dira.

2.- Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen orok nahi dituen beste eskabide-orri aurkezteko epea izango du 2009ko otsailaren 16ra arte, VI. Kapituluko 61.1 artikuluaren babesera bilduko diren eskabideak izan ezik. Hauek, 2009ko irailaren 24ra arte eta aurreikusita dagoen kreditua agortu bitartean, aurkeztu ahal izango dira.

6. artikulua.- Eskabide-orriaren aurkezpena.

1.- Eskabide-orria, entitate eskatzailearen legezko ordezkariak sinatuta egon beharko duena, laguntza-mota bakoitzean eskatutako agiriekin batera aurkeztu beharko da. Era berean, aurretiaz Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzaren bat hartu ez duen entitate eskatzaileak Agindu honen I.A. eranskina bete eta aurkeztuko beharko du. Aurretiaz Eusko Jaurlaritzari egoitza sozialari edo banketxe-datuei buruz jakinarazitako daturen bat aldatu nahi izanez gero, entitate eskatzaileak Agindu honen I.B. eranskina bete eta aurkeztu behar du.

2.- Eskabide-orria eta agiriak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkionak, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4. artikuluan aurre ikusitako tokietakoren batean aurkeztuko da.

a) Eskuz esku egin nahi izatekotan, honako toki hauetakoren batean aurkeztuko dira:

- Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

- Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea, Gran Vía 85, 48011 Bilbo.

- Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea, Andia kalea 13, 20008 Donostia-San Sebastián.

- 72/2008 Dekretuak, apirilaren 29koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoak, zehaztutako edozeinetan (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa, 102 zk.).

b) Postaz egin nahi izanez gero, honako helbide honetara bidali beharko dira eskabide-orria eta agiriak: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Bide horri ekitekotan, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da posta-bulegoan, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orrian bertan.

3.- Konpultsak tokian tokiko Kulturako Lurralde Unitatean edo Kultura Sailaren egoitza nagusian egingo dira.

7. artikulua.- Aurkeztutako eskabidean eginiko akatsen zuzenketa.

Entitate eskatzaileak aurkeztutako eskabide-orrian zein agirietan hutsik edo akatsik antzemango balitz, organo kudeatzaileak hamar (10) egun emango dio entitate eskatzaileari hutsa zuzendu edota gabezia osa dezan. Epe hori igaro eta egin beharrekoak egin eta aurkeztu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Hori dela-eta, dagokion ebazpena hartuko da.

8. artikulua.- Diru-laguntzak esleitzeko prozedura.

Agindu honen babesean emango diren diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira, beti ere, ezarritako mugak errespetatuz eta finkatutako irizpideak erabiliz.

9. artikulua.- Balorazio-batzordea.

1.- Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, laguntza-mota bakoitzerako balorazio- batzorde bat eratuko da, beti ere laguntza-mota bakoitzean zehazten den eran.

2.- Batzorde horiek, laguntza-mota bakoitzean ezarritako irizpideak eta mugak kontuan hartuta, nork bere ebazpen-proposamena egingo dio Hizkuntza Politikarako sailburuordeari.

3.- Balorazio-batzordeak osatzeko orduan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, bere 3.7. artikuluan dioena beteko da.

4.- Balorazio-batzordeen osaeraren berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

10. artikulua.- Ebazpena.

1.- Balorazio-batzordearen proposamena ikusita, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak esleitzeko ebazpena emango du. Ebazpen hori, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean emango du, gehienez, eta aldi berean, interesdunei jakinaraziko die.

2.- Aurrekoari kalterik egin gabe, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da herritar orok jakin dezan.

3.- Ebazteko epea amaitu eta interesdunak inolako jakinarazpenik jaso ez badu, eskabidea gaitzetsitzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

4.- Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Kultura sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.

11. artikulua.- Diru-laguntzaren onarpena.

1.- Diru-laguntzaren entitate onuradunak esleitutako diru-laguntza onartu egin behar du. Ondorioz, diru-laguntza esleitu zaiola adieraziz dagokion Zuzendaritzak bidalitako jakinarazpena jaso eta hamabost (15) eguneko epean diru-laguntza onartu egin duela adieraziko dio idatziz dagokion Zuzendaritzari. Horretarako laguntza-motari dagokion onarpen-orria bete beharko da. Onarpen-agiria esandako epean aurkeztu ez izana diru-laguntzaren onuradunak laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

2.- Nolanahi ere, aurreko puntuan aipaturiko betebeharretik salbuetsita egongo da V. eta VI. kapituluetan araututako laguntza-motetako entitate onuraduna. Honen kasuan, diru-laguntza esleitzeko ebazpena jakinarazten den egunean hasi eta ondorengo hamar (10) eguneko epean diru-laguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, diru-laguntza onartutzat emango da.

12. artikulua.- Diru-laguntzaren ordainketa.

1.- Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzaren ordainketa bi (2) zatitan egingo da:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko berrogeita hamarra (% 50) ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako berrogeita hamarra (% 50) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

2.- Hala ere, III kapituluan araututako laguntza-motari (Hedabideak deialdia) dagokion ordainketa era honetan egingo da:

a) Lehenengo ordainketan esleitutako diru-laguntzaren ehuneko hirurogeita hamabosta (% 75) ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako hogeita bosta (% 25) ordainduko da, esleitutako diru-laguntza justifikatze aldera entitate onuradunak bidalitako agiriak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

13. artikulua.- Diru-laguntzaren justifikazioa.

Entitate onuradunek diru-laguntzaren justifikazioari ekin behar izango diote ezinbestean, laguntza-mota bakoitzean adierazitako epeetan eta eran.

14. artikulua.- Ebazpenaren aldaketa eta kitapen-ebazpena.

1.- Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren inguruabarretako bat aldatzen bada, diru-laguntzaren helburua betetzat jotzen dela, diru-laguntza eman duen ebazpena ere aldatu ahal izango da. Hori dela eta, dagokion Zuzendaritzak bidezko likidazio-ebazpena emango du, eta, ebazpen horretan, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berregokituko da.

2.- Honako Agindu honen pentzutan emandako diru-laguntzaren onuradunak eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat emanez gero: diru-laguntza horretarako eskatu eta eman zeneko zertarakoetarako ez erabiltzea, diru-laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea, horietarako eskatu zeneko helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea edo, oro har, maiatzaren 90eko 1/1991 Legeko 91.4 artikuluan edo honako Agindu honetan ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea. Aurreko hori 698/1991 Dekretuan, abenduaren 17koan, esandakoaren arabera egingo da.

15. artikulua.- Entitate onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek 1/1997 Legegintza Dekretuan finkaturiko betebeharrez gain, honako betebehar hauek ere izango dituzte:

a) Diru-laguntza eskabide-orrian zehaztutako helburu zehatzerako erabili beharko dute.

b) Eskabide-orrian aurreikusitako egitasmoa bere osotasunean gauzatu beharko dute.

c) Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia eman beharko dute.

d) Euskararen erabilerari dagokionez, zuzentasunari eta egokitasunari erreparatu beharko diote. Hori dela-eta, Euskaltzaindiak emandako arau eta gomendioak aintzakotzat hartu eta beteko dituzte eta, aldi berean, behar besteko eskarmentua duen pertsona bat izendatuko dute betebehar horren ardura har dezan.

e) Indarrean dauden lege eskakizunak bete beharko dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari, eta abarri dagokienez.

f) Laguntzagai diren egitasmoek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte. Ondorioz, egitasmo horiek ezin izango dute herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementurik jaso; halaber, beren duintasunari kalte egiten dieten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikur edo elementurik.

g) Adierazpen- eta informazio-askatasunari begirunea erakustea. Horretarako, nork bere deontologiako arauak beteko ditu eta, aldi berean, politika-aniztasuna eta politika-, gizarte- eta kultura-taldeei zor zaien aukera-berdintasuna bermatuko duen informazio, egiazkoa eta objektiboa sustatuko du.

h) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoari jarraituz, hizkera sexistarik ez erabiltzea, eta gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez egitea.

i) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adieraztea, beti ere 16. artikuluan esandakoaren arabera.

j) Agindu honetako laguntza-mota bakoitzean zehazten diren bestelako betebeharrak.

16. artikulua.- Babesaren aipamena.

Laguntza-mota bakoitzerako finkatutakoaren arabera, diru-laguntza jasotako egitasmoek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adierazten duen aipamena jaso beharko dute ezinbestean. Aipamen hori diruz lagundutako egitasmoari lotutako zabalkunde-jarduera guztietara zabalduko da.

17. artikulua.- Ez-betetzeak.

1.- Betebeharrak bete gabetzat joko dira honako kasu hauetan:

a) Jasotako diru-laguntza, osorik zein zatika, agindu honetan zehaztutakoez beste jardueretarako erabiltzea.

b) Honako Agindu honen 15. artikuluan zehaztutako betebeharrak ez betetzea.

c) Hala badagokio, kitapen-ebazpenak zehaztutako kopurua ez itzultzea horretarako emandako epean.

d) Beste xedapen batean, orokorrean, nahitaezkotzat jotzen diren gainerako egitekoak ez betetzea.

2.- Ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako dirua eta horren legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitakoa betez eta horretarako ezartzen den prozedurari jarraituz.

II. KAPITULUA

GIZARTE-BIZITZAN EUSKARA SUSTATZEKO, GARATZEKO EDOTA NORMALIZATZEKO DIRU-LAGUNTZAK (EUSKALGINTZA DEIALDIA)

18. artikulua.- Entitate onuradunak.

1.- Beharrezko lege-nortasunez horniturik egon eta, aldi berean, dagokion erroldan izena emanda egonik, 19. artikuluan aipaturiko egitasmoak burutu edo burutuko dituzten pertsona juridiko pribatuei zuzendurik dago laguntza-mota hau. Hala ere, kanpoan geldituko dira beren kapitalean herri-administrazio batek edo gehiagok partaidetza gehiena duten pertsona juridiko pribatuak baita egoitza soziala zein fiskala Iparraldean duten entitateak ere.

2.- Pertsona juridiko pribatu batek baino gehiagok elkarlanean gauzatzekoa den egitasmoaren kasuan, eskabidea pertsona juridiko pribatu horietako batek egingo du guztien izenean. Nolanahi ere, eskabidea egiterakoan argi eta garbi zehaztu beharko dira pertsona juridiko horietako bakoitzaren nortasuna, ardura eta egitekoa egitasmoaren baitan, baita horietako bakoitzak aurrekontuko diru-sarreren atalean egiten duen ekarpena ere.

19. artikulura.- Diruz lagun daitezkeen egitasmoak.

1.- Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen egitasmoak:

a) Aisialdi-taldeen jardunean euskararen erabilera areagotu eta sendotzeko egitasmoak: aisialdirako begiraleei zuzendutako prestakuntza eta material-prestakuntza; eskola-ordutegitik kanpo dauden jardunen garapena.

b) Ezagupenetik erabilerarako jauzia egite aldera, harreman-sareetan euskararen erabilera sustatu eta indartzeko egitasmoak, bai ahozkoan bai irakurri-idatzian, zenbait gizarte-talderi zuzendutakoak lehenetsiz: haur eta gazteak, euskaldun berriak.

c) Euskara ez dakiten euskal herritarrak (erdal mundua) euskarara hurbiltzea eta beroriei euskaraz sortu eta burututako jardunaren berri ematea helburu duten egitasmoak.

d) Euskararen ondareari buruzko informazioa jaso, gorde edota digitalizatu eta hedatzea helburu duten egitasmoak.

e) Euskarari zuzenean lotutako alderdi desberdinak aztertzea helburu duten jardunaldiak.

f) Euskalgintzan ibilbide oparoa izateagatik nabarmendutako pertsonak edo elkarteak omentzeko egitasmoak.

g) Euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak.

h) Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak: irakurketa- eta idazketa-trebetasunak garatze aldera buruturiko jardunak, sariak, lehiaketak, idazleen eta irakurleen arteko topaketak eta literatura-gidak.

i) Emakumeen euskarazko sormen kulturala bultzatzea helburu duten egitasmoak: hitzaldiak, erakusketak eta tailerrak.

j) Etorkinak euskara eta euskal kulturaren munduan integratzea helburu duten egitasmoak.

k) Eskuarki erdara darabilten zabalkunde handiko biltzar, jardunaldi edo ospakizun berezietan euskararen erabilera, ahozkoa zein idatzizkoa, ziurtatzea helburu duten egitasmoak.

l) Euskaraz landu eta plazaratutako kalitatezko ekarpenak bikaintasunaren irizpideen arabera bultza eta babesteko egitasmoak.

m) Euskarazko jostailu, joko eta denbora-pasak.

n) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiko lan-ildo estrategikoak bideratzeko lagungarri izanik, aurreko ataletan zein Agindu honen III., IV., V. eta VI. kapituluetan araututako laguntza-motetan laguntza gai ez diren bestelako egitasmoak.

2.- Nolanahi ere, honako egitasmo hauek ez dute laguntza-mota honetan sarbiderik izango eta, ondorioz, kanpoan utziko dira:

a) IKT laguntza-motan lekua daukaten jostailuak, jokoak eta denbora-pasak.

b) Aisialdian eta harreman sareetan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoen kasuan, helburuarekin lotura zuzena ez duten ekintzak (hala nola, musika-emanaldiak, kantaldiak eta dantzaldiak).

c) Irakur zaletasuna bultzatzeko egitasmoen kasuan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gainontzeko deialdietan leku propioa duten aldizkari, prentsa gehigarri eta egitasmoak.

d) Liburu-azoketan parte hartzearekin eta estrategiekin zuzeneko loturarik daukaten egitasmoak.

e) Enpresa eta elkarteen ohiko jardunaren berri ematen duten argitalpenak eta zuzenean euskararen erabileratik ez datozen gastuak.

f) Hedabideen sustapenerako egitasmoak.

g) Laguntza-mota honetan sarbiderik izan arren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2009an beste laguntza-mota batzuetatik diruz lagundutako egitasmoak.

h) Araubide orokorretan zein berezikoetan erabiltzekoak izanik, ikasketa-plan edo curriculumarekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten ikasmaterial inprimatu, ikus-entzunezko edo elektronikoak gauzatzeko asmoz aurreikusitako egitasmoak.

20. artikulua.- Diru-laguntzaren nondik norakoa, zertarakoa eta zenbatekoa.

1.- Laguntza-mota hau egitasmoen gauzatze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuei partzialki aurre egitera dator. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

2.- Egitasmo orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du, ezinbestean. Ondorioz, aurrekontu orekaturik ez duen egitasmoa kanpo utziko da.

3.- Egitasmo orok gutxieneko finantzaketa-maila propioa izan behar du, ezinbestean. Ondorioz, finantzaketa-maila horretara iristen ez den egitasmoa kanpo utziko da. Finantzaketa-maila hori honako hauetakoren bat izango da:

a) Merkaturatu eta salduko diren produktuak burutzea helburu duten egitasmoen kasuan, gastu-aurrekontuaren % 45 gutxienez.

b) Gainontzekoetan, gastu-aurrekontuaren % 35 gutxienez.

4.- Aurreko puntuan aipaturiko finantzaketa propioa honako diru-sarrera hauez osatuta egongo da:

a) Entitate eskatzailearen diru-ekarpenak.

b) Zerbitzu-salmentatik eskuratutakoak.

c) Produktu-salmentatik eskuratutakoak.

d) Publizitatetik eskuratutakoak.

e) Entitate pribatuetatik jasotakoak.

5.- Defizitarioak diren egitasmoei bakarrik eman ahal izango zaie diru-laguntza, hots, aurreikusitako gastuak, entitate eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin berdindu ezin dituzten egitasmoei. Ondorioz, defizitarioak ez diren egitasmoak kanpo utziko dira.

6.- Egitasmo bakoitzari esleitutako diru-laguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da. Edozein kasutan ere, gehienez ere, hogeita hamar mila (30.000) € izango da eta, gutxienez, bostehun (500) €. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den egitasmoa ez da diruz lagunduko. Nolanahi ere, Agindu honen 24.1 artikulukoc) atalean zehaztutako irizpidean hogeita hamahiru (33) puntu lortzen ez duen egitasmoak ez du, inondik inora, hogei mila (20.000) €-tik gorako diru-laguntzarik jaso ahal izango.

7.- Diru-laguntza bateragarria da edozein erakunde publiko zein pribatuk xede berberaz eman ditzaketenekin, betiere, gain finantzaketarik ez bada. Agindu honen epe-barrutia amaitu eta 13. eta 25. artikuluetan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gain finantzaketarik gertatu dela ikusten bada, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere 14. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gain finantzaketaren bestekoa izango da.

21. artikulua.- Eskabide-orriaren eta gainerako agirien aurkezpena.

1.- Laguntza-mota honetara jo nahi duen entitate eskatzaileak Agindu honen II.A eranskinean jasotako eskabide-orria behar bezala bete behar du eta, entitate eskatzailearen legezko ordezkariak adostasuna izenpetu ondoren, finkatutako epean eta moduan aurkeztu.

2.- Eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu, ezinbestean, entitate-eskatzaileak:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Erregistroan dauden fundazioak edo elkarteak badira, Erregistroko ziurtagiri eguneratua, gehienez ere, eskabidea aurkezten den baino hiru (3) hilabete lehenagokoa delarik. Gainerako kasuetan, eratze-eskrituraren, entitateko estatutuen eta dagokion Erregistro Publikoan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia konpultsatua.

b) Entitate eskatzailearen legezko ordezkariaren NANaren fotokopia konpultsatua eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua.

c) IFZaren fotokopia konpultsatua.

d) Zerga-betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

e) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

f) Burutu nahi den egitasmoa burutu ahal izateko jabego intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideak beharrezkoak direnean, eskubide horien jabe dela ziurtatuz entitatearen izenean ari den legezko ordezkariak sinatutako zinpeko aitorpena.

3.- Aurreko puntuan zehaztutakoa),b) etac) ataletako agirietakoren bat edo gehiago Administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada, eta ordutik bost (5) urte igaro ez badira, entitate eskatzaileak ez du nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako agiri hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari adieraztea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluan agindutakoari jarraituz. Zeregin horri ekin behar izatekotan, honako Agindu honi lotutako II.B eranskina bete eta aurkeztu egin behar da.

4.- Entitate eskatzaileak eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, erantsi beharreko dokumentazioa, 2. puntukof) ataletako agiriak izan ezik, bakarra izan daiteke eskabide-orri guztientzat.

5.- Egitasmoa elkarlanean burutzekoa denean, elkarlanean arituko diren pertsona juridiko pribatu bakoitzari dagozkion agiriak aurkeztu beharko dira. Halaber, horien arteko lankidetza horren terminoak jasoko dituen agiria aurkeztu behar izango da. Agiri horrek elkartutako pertsona juridiko pribatu bakoitzeko legezko ordezkariak izenpetua egon beharko du eta, bertan, elkartutako pertsona juridiko pribatuen ordezkari bakar bat izendatuko da eta diru-laguntzaren inguruko betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa emango zaio.

22. artikulua.- Balorazio-batzordea.

1.- Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, berariazko balorazio-batzorde bat osatuko da.

2.- Balorazio-batzordea honako kide hauek osatuko dute:

a) Euskara Sustatzeko zuzendaria edo bere ordezkoa, batzordearen buru izango dena.

b) Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria edo bere ordezkoa.

c) Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kiroletako zuzendari nagusia edo bere ordezkoa.

d) Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara sustatzeko zuzendari nagusia edo bere ordezkoa.

e) Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusia edo bere ordezkoa.

f) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna edo bere ordezkoa.

g) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutakoa. Horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

3.- Balorazio-batzordeak, laguntza-mota honetan finkaturiko irizpideak eta mugak kontuan izanik, ebazpen-proposamena landuko du eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeari aurkeztuko dio, honek, zuzen eta bidezkoa joz gero, behin betiko ebazpena har dezan. Aipaturiko proposamenak, honako atal hauek izango ditu gutxienez:

a) Deialdian finkaturiko baldintzak bete ez izanagatik baztertuak izan daitezkeen eskabideen zerrenda eta horietako bakoitza baztertzeko izandako zioa.

b) Diruz lagundutako egitasmoak; onartutako gastu-aurrekontua, baldin eta adierazitako gastu-aurrekontua aldatu bada; lortutako puntuak, osotara eta atalkakoa; eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

c) Gutxieneko puntuak lortu ez izanagatik diru-laguntzarik gabe utzitako egitasmoak eta horiek lortutako puntuak, osotara eta atalkakoa.

23. artikulua.- Esleipen-prozedura.

1.- Zeregin horretarako berariaz eratutako balorazio-batzordeak eskabideei buruzko ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatze aldera, honako urrats hauek emango ditu, hurrenez hurren:

1.1.- Adierazitako aurrekontuari eta eskatutako diru-laguntzari dagokienean,

a) Eskabide-orrian adierazitako gastu-aurrekontua eta eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa hartuko ditu abiapuntutzat.

b) 20. artikuluan finkatutakoaren haritik, honako hau ikusiko da: laguntza-deialdira aurkeztutako egitasmoaren gauzatzeari zuzenean eta bakarrik egozgarri zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan. Ez dira gastutzat hartuko laguntza-deialdira aurkeztutako egitasmoaren gauzatzeari egozgarri ez zaizkion entitate eskatzailearen jardun orokorreko gastuak (langileria, gastu arrunta, e.a.)

c) Aurreko atalean aipaturiko kontraste-lanaren ondorioz eskatzaileak adierazitako gastu-aurrekontuari aldaketaren bat egin behar izatekotan, beste horrenbesteko aldaketa egingo zaie adierazitako sarrera-aurrekontuari eta eskatutako diru-laguntzari, beti ere gastu-aurrekontua aldatu den proportzio berean. Horrelakoetan, diru-laguntza kalkulatzeko orduan, onartutako gastu-aurrekontua eta laguntza-eskabidea hartuko dira erreferentzia-oinarritzat baita eskabide-orrian zehaztutako finantzaketa-maila propioa ere.

1.2.- Puntuei dagokienean,

a) Esleipen-prozedurari ekin aurretik, balorazio-fasera pasatako egitasmoak baloratuko dira, Agindu honen 24. artikuluan finkatutako irizpideen arabera.

b) Egitasmoek, aurrera egitekotan, jaso litezkeen puntuetatik hirurogeita hamar (70) puntu edo hortik gora lortu beharko dituzte. Ondorioz, esandako gutxieneko puntuazio horretatik beherako puntuazioa lortzen duten egitasmoek ez dute diru-laguntzaren banaketan sartzerik izango eta, ondorioz, ez dute diru-laguntzarik hartuko.

c) Puntu horiek onartutako gastu-aurrekontuaren estalpen-indizea zehaztuko dute. Estalpen-indize hori balorazio-batzordeak zehaztuko du, beti ere puntu-tarteak finkatu eta gero.

2.- Egitasmo bakoitzari esleitu beharreko laguntza-kopurua zehazteko orduan, 20.6 artikuluan finkatutako mugak gordeko dira.

3.- Aurreko puntuetan esandako moduan kalkulatutako diru-laguntzen baturak diru-baliabideen muga gainditzen badu, kasuan kasu esleitu beharreko diru-kopurua banaketa-sistema proportzionalaren arabera finkatuko da.

4.- Agindu honen 11.1 artikuluan finkatutakoaren haritik, diru-laguntzaren onuradunak esleitutako diru-laguntza onartu behar du. Onarpena bideratze aldera, Agindu honen II.C eranskinean jasotako onarpen-orria bete eta aipaturiko artikuluan esandako epean bidali beharko du.

24. artikulua.- Balorazio-irizpideak.

1.- Laguntza-eskabideei buruzko ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatzeko orduan, zeregin horretarako berariaz eratutako balorazio-batzordeak honako irizpide eta balio hauek izango ditu kontuan:

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienik ere, hogei (20) puntu.

b) Eragin-eremua (jasotzaile mota, jasotzaile-kopurua, zabalkundea...): gehienik ere, hogeita hamar (30) puntu.

c) «Hizkuntza politika aurrera begira. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2005-2009 egitasmoa» izeneko argitalpenean jasotako lan-ildoei jarraituz (www.euskara.euskadi.net), euskararen sustapenean, garapenean eta normalizazioan izan dezakeen eragina. Kalitatea, interes soziokulturala, originaltasuna edo berritasun maila, balio erantsia, erakargarritasuna, bideragarritasuna eta efektu biderkatzailea: gehienik ere, berrogeita hamar (50) puntu.

2.- Aurreko puntuan finkatutako irizpideetako bakoitzari dagokion puntuazioaren zehaztapena, balorazio-batzordeak berariaz prestatutako ponderazio-taula batean jasoko da. Taula hori balorazio-batzordeak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari egin beharreko ebazpen-proposamenari erantsiko zaio.

25. artikulua.- Diru-laguntzaren justifikazioa.

1.- Agindu honen 13. artikuluan finkatutakoaren arabera, esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, diru-laguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du, ezinbestean, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrean. Justifikazioari ekiteko, diru-laguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da.

2.- Justifikazioa aurkezteko epea, 2010eko urtarrilaren 31n bukatuko da.

3.- Aipaturiko justifikazioak, zinpeko aitorpenaren izaera izango duenak, honako informazio hau jasoko du:

a) Burututako jardunari eta lortutako emaitzei buruzko txostena. Era berean, 15., 16. eta 26. artikuluek ezarritako betebeharren betetzeari buruzko txostena.

b) Hala dagokionean, sortutako materialaren ale bat.

c) Diruz lagundutako egitasmoari dagozkion gastuen zerrenda sailkatua. Zerrenda hori II.D eranskina eranskinaren argitan egingo da.

d) Goian aipaturiko zerrenda gastuen frogagarri diren agiri eta fakturen kopia konpultsatuak, eta, behar denean, ordainketaren egiaztagiriak.

e) Diruz lagundutako egitasmoari dagokion behin betiko aurrekontu orekatua (II.E eranskina).

f) Euskararen zuzentasunari, jatortasunari eta egokitasunari erreparatu dien arduradunaren ziurtagiria, lan horri artez eta moldez ekin diola esanaz (II.F eranskina).

g) Zerga-betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere, hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

h) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere, hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

26. artikulua.- Kultura Sailaren aipamena.

1.- Agindu honen 15. eta 16. artikuluetan finkatutako betebeharraren arabera, laguntza-mota honen bidez diruz lagundutako egitasmo orok Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adierazi beharko du egitasmoaren argitan kaleratutako euskarri guztietan. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua eta «Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutakoa» esaldia agerrarazi behar dituzte. Nolanahi ere, diru-laguntza esleituz eman beharreko ebazpena eman aurretik gauzatutako egitasmoak betebehar hori betetzetik kanpo egongo dira.

2.- Lehen puntuan finkatutakoari kalterik egin gabe, entitate onuradunek Ukan-en irudia eta «Pixka bat es mucho» lema erabiltzeko aukera izango dute diruz lagundutako egitasmoen zabalkundea eta gizarteratzea egiteko orduan. Aukera horretaz baliatu ahal izateko, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren baimena beharko da. Bere erabilera zeregin horretarako onartutako korporazio-bidearen argitan gauzatuko da.

III. KAPITULUA

EUSKARAZKO HEDABIDEAK SENDOTU, GARATU ETA NORMALIZATZEKO DIRU-LAGUNTZAK (HEDABIDEAK DEIALDIA)

27. artikulua.- Entitate onuradunak.

Beharrezko lege-nortasunez horniturik egon eta, aldi berean, dagokion erroldan izena emanda egonik, 28. artikuluan aipaturiko hedabide-mota horietakoren baten jabe diren pertsona juridiko pribatuei zuzendurik dago laguntza-mota hau. Hala ere, kanpoan geldituko dira bere egoitza soziala zein fiskala Iparraldean duten entitateak.

28. artikulua.- Diruz lagun daitezkeen hedabideak.

1.- Honako hauek dira, multzoka emanda, diruz lagun daitezkeen hedabideak:

1.1.- A multzoa: euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua.

a) Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren egunkariak.

b) Udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen diren egunkariak.

1.2.- B multzoa: euskara hutsezko aldizkari inprimatuak.

a) B1 azpi-multzoa: Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak (pentsamendua, zientzia, musika, natura, haur eta gazteei zuzendutakoak...).

b) B2 azpi-multzoa: udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak.

1.3.- C multzoa: nagusiki gaztelania darabilten egunkariak.

a) C1 azpi-multzoa: nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak. Honako kasu honetan, Entitate eskatzailea eta onuraduna gehigarria zabaltzen duen egunkariaren edizio-enpresa izango da.

b) C2 azpi-multzoa: nagusiki gaztelania darabilten egunkarietako euskarazko erreferentzia-orrialdeak.

1.4.- D multzoa: emititu ahal izateko beharrezkoak diren baimenen jabe izanik, zati batean edo osorik, euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak.

1.5.- E multzoa: zati batean edo osorik, euskaraz emititzen duten telebistak.

1.6.- F multzoa: Internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak:

- Euskara hutsezko egunkari eta aldizkariak.

- Zati batean edo osorik, euskaraz ari diren irratiak.

- Notiziak euskaraz ematen dituzten berri-agentziak.

2.- Nolanahi ere, 30. artikuluan jarritako baldintzak betetzen ez dituzten hedabideak edo honako ezaugarri hauetakoren bat duten hedabideak ez dira diruz lagunduko:

a) Beren kapitalean herri-administrazio batek edo gehiagok partaidetzaren gehiengoa duten hedabideak.

b) Euskadiko Administrazio Orokorra osatzen duten entitateen hedabideak.

c) Alderdi politikoen, hauteskundeetarako koalizioen eta sindikatuen hedabideak.

d) Elkarteek, fundazioek zein antzeko erakundeek beren bazkideentzat soil-soilik eginiko hedabideak.

e) Glotodidaktika- eta psikopedagogia-aldizkariak bai eta bere edukiak hezkuntza arloari zuzendutakoak dituzten aldizkariak.

f) Eskola-aldizkari, -irrati eta -telebistak.

g) Kultur berripaperak, ikuskizun-gidak, denbora pasakoak eta antzekoak.

h) Mota guztietako konfidentzialak, harpidetza bitartez nahiz kioskoan saldutakoak edo formatu elektronikoan zabaldutakoak.

i) Informazio orokorrekoak edota gai anitzeko informaziokoak ez diren tokiko aldizkariak.

j) Diruz lagungarriak diren arren, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2009an xede berberarekin diruz lagundutako hedabideak.

29. artikulua.- Diru-baliabideak.

Guztizko kopurua, Agindu honen 2.2.b) artikuluan zehaztutakoa, modu honetan banatuko da:

a) A multzoa (euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua): 2.003.480 €.

b) B multzoa (euskara hutsezko aldizkari inprimatuak): 1.901.120 €. Diru-kopuru hori honela banatuko da:

b.1) B1 azpi-multzoa (Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak): 1.151.000 €.

b.2) B2 azpi-multzoa (udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak): 750.120 €.

c) C multzoa (nagusiki gaztelania darabilten egunkariak): 718.600 €.

d) D multzoa (emititu ahal izateko beharrezkoak diren baimenen jabe izanik, zati batean edo osorik, euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak): 329.000 €.

e) E multzoa (zati batean edo osorik, euskaraz emititzen duten telebistak): 575.000 €.

f) F multzoa (Internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak): 197.800 €.

30. artikulua.- Laguntza-mota honetan parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.- Laguntza-mota honetara jotzen duen hedabideak 2009ko otsailaren 16 baino lehen kalean izan behar du ezinbestean, ohiko maiztasunarekin edo jardunarekin. Salbuespen bakarra C2 azpi-multzoan egingo da. Azpi-multzoko horretako edukien argitaratze hasiera, beranduenik ere, 2009ko uztailaren 1 izango da.

2.- Era berean, honako baldintza berezi hauek bete behar ditu:

2.1.- A multzoari (euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua) dagozkion baldintza bereziak:

a) Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta izatea.

b) Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea.

c) Salneurriaren berri ematea eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren hedabideen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.

d) Gutxieneko maiztasuna izatea: astean lau (4) zenbaki.

e) Formatua eta orrialde-kopurua:

- Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen den euskara hutsezko eguneroko prentsa: tabloide formatuko hogeita zortzi (28) orrialde edo gehiago. Kasu bakoitzean zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

- Udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen den euskara hutsezko eguneroko prentsa: tabloide formatuko lau (4) orrialde edo gehiago sortu berria den prentsarentzat edo 2008an argitaratutako orrialde-kopurua beste aipaturiko ekitaldian diruz lagundutako hedabideen kasuan. Kasu bakoitzean zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du

f) Jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea.

g) Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita izatea.

h) Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan laguntza gai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik ez da onartuko.

2.2.- B multzoari (euskara hutsezko aldizkari inprimatuak) dagozkion baldintza bereziak:

2.2.1.- B1 azpi-multzoari (euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak) dagozkion baldintza bereziak:

a) Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta izatea.

b) Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea.

c) Salneurriaren berri ematea eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren hedabideen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.

d) Gutxieneko maiztasuna izatea: urtean berrogeita lau (44) zenbaki.

e) Formatua eta orrialde-kopurua: DIN-A4 formatuko hogei (20) orrialde edo gehiago. Zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

f) Jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea.

g) Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita izatea.

h) Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan laguntza gai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik ez da onartuko.

2.2.2.- B1 azpi-multzoari (euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren aldizkari espezializatuak) dagozkion baldintza bereziak:

a) Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta izatea.

b) Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea.

c) Salneurriaren berri ematea eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren hedabideen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.

d) Gutxieneko maiztasuna izatea: urtean lau (4) zenbaki.

e) Formatua eta orrialde-kopurua: DIN-A4 formatuko hogeita hamabi (32) orrialde edo gehiago. Zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

f) Jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea.

g) Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita izatea.

h) Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan laguntza gai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik ez da onartuko.

2.2.3.- B2 azpi-multzoari (Udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak) dagozkion baldintza bereziak:

a) Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta izatea.

b) Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea.

c) Salneurriaren berri ematea eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren hedabideen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.

d) Gutxieneko maiztasuna izatea: urtean hamaika (11) zenbaki.

e) Formatua eta orrialde-kopurua: DIN-A4 formatuko hamasei (16) orrialde edo gehiago. Zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

f) Jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea.

g) Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita izatea.

h) Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan laguntza gai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik ez da onartuko.

2.3.- C multzoari (nagusiki gaztelania darabilten egunkariak) dagozkion baldintza bereziak:

2.3.1.- C1 azpi-multzoaren (nagusiki gaztelania darabilten egunkariek, bakarrik edo lankidetzan, prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak) kasuan,

a) Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta izatea.

b) Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea.

c) Gutxieneko maiztasuna izatea: urtean berrogeita lau (44) zenbaki.

d) Formatua eta orrialde-kopurua: tabloide formatuko hamasei (16) orrialde edo gehiago. Zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

e) Zabalkundea: gutxienez ere euskararen esparru geografikoko lurralde historiko batean banatuko dira.

f) Jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea.

g) Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita izatea.

h) Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan laguntza gai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik ez da onartuko.

i) Karaktere-kopurua: gutxienik ere, bi mila eta bostehun (2.500) karaktere izango du bataz bestean orrialdeko.

2.3.2.- C2 azpi-multzoaren (nagusiki gaztelania darabilten egunkarietako euskarazko erreferentzia-orrialdeak) kasuan,

a) Entitate eskatzaileek astean-astean, gutxienez, euskaraz idatzitako hamabi (12) orrialde standard argitaratu beharko dute honako atal hauetan: gizartea, politika, mundua, ekonomia, kirolak eta kultura. Euskarazko informazio horrek, informazioaren izaeraren ikuspegitik garrantzitsua izan behar duenak, nagusiki kronikekin, erreportajeekin, elkarrizketekin eta analisia/iruzkinak eskaintzen dituzten leihoekin zerikusia izango du; gainera, hedabidearen aldetik berezko balio erantsia ekarri beharko du informazioak. Eskatutako gutxieneko horrek ez ditu tokiko berriak kontuan hartuko. Nolanahi ere, entitate eskatzaileak tokiko berriei dagokienean euskararen presentzia ziurtatuko du. Era berean, euskarak azalean eta kontrazalean izango duen presentzia, bai kuantitatiboa bai kualitatiboa, baloratuko da. Estatu mailan zabaltzen diren egunkarien lurralde-edizioen kasuan, astean asteko euskarazko edukiek lau (4) orrialdeko luze-zabalera hartuko dute.

b) Edizio digitala duten egunkariek goian aipatutako euskarazko edukiak oso-osorik azaldu beharko dituzte.

2.4.- D multzoari dagozkion baldintza bereziak (emititu ahal izateko beharrezkoak diren baimenen jabe izanik, zati batean edo osorik, euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak):

a) Urte osoan zehar emititu behar dituzte euskarazko telebista-programak.

b) Emisio-orduak: astean gutxienez,hogeita bost (25) ordu euskaraz. Aurrerago aipaturiko emisio-orduen zenbaketa egiterako orduan ez da aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere. Era berean, ez dira inoren programa edo informazio-tartearen aldi bereko zein diferitutako emanaldiei dagozkien orduak kontuan hartuko.

2.5.- E multzoari dagozkion baldintza bereziak (zati batean edo osorik, euskaraz emititzen duten telebistak):

a) Urte osoan zehar emititu behar dituzte euskarazko telebista-programak.

b) Emisio-orduak: astean, gutxienez, hamar (10) ordu euskaraz. Aurrerago aipaturiko emisio-orduen zenbaketa egiterako orduan ez da norberak aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere.

2.6.- F multzoari dagozkion baldintza bereziak (Internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak):

2.6.1.- Euskara hutsezko egunkari eta aldizkariei dagokienez,

a) Gutxieneko kalitate-estandarrak bete behar dira.

b) Maiztasuna: gutxienez ere astebeteko maiztasuna izan behar du.

c) Agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, entitate eskatzaileak izandako bisita-kopurua ikusi ahal izateko beharrezkoa den aukera teknikoa emango dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

2.6.2.- Zati batean edo osorik euskaraz ari diren irratiei dagokienez,

a) Emisioa zuzenekoa izango da.

b) Emisio-orduak: astero-astero, gutxienez ere hogeita bost (25) orduz euskaraz emititzea. Aipaturiko orduon zenbaketa egiterako orduan ez da aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere. Era berean, ez dira inoren programa edo informazio-tartearen aldi bereko zein diferitutako emanaldiei dagozkien orduak kontuan hartuko.

c) Agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, entitate eskatzaileak izandako bisita-kopurua ikusi ahal izateko beharrezkoa den aukera teknikoa emango dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

2.6.3.- Notiziak euskaraz ematen dituzten berri-agentzien kasuan, egunero gutxienez ere hamabi (12) berri zabaldu beharko dituzte, jarduera hori urtean zehar gauzatuz.

31. artikulua.- Diru-laguntzaren nondik norakoa, zertarakoa eta zenbatekoa.

1.- Laguntza-deialdiak honako gastu hauek baino ez ditu gogoan hartuko:

1.1.- A, B eta C multzoei dagokienez,

a) Horiei dagozkien prestakuntza-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

b) Nolanahi ere, erdal aldizkarien erabateko edo zatikako itzulpena edota moldaketa diren hedabideen kasuan, edukiak itzuli eta hedabidea argitaratu eta zabaldu ahal izateko egin beharreko gastuak baino ez dira kontuan hartuko.

1.2.- D multzoari dagokionez (emititu ahal izateko beharrezkoak diren baimenen jabe izanik, zati batean edo osorik, euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak):

a) Euskara hutsez ari diren irratien kasuan, programazioari dagozkion prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

b) Euskaraz eta gaztelaniaz ari diren irratien kasuan, euskarazko programazioari dagozkion prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuak. Nolanahi ere, euskara ez den beste hizkuntza bati dagokion programazioak ekarritako gastuak eta patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira

1.3.- E multzoari dagokionez (zati batean edo osorik, euskaraz emititzen duten telebistak):

a) Euskara hutsez ari diren telebisten kasuan, euskarazko programazioari dagozkion prestatze-, gauzatze- eta zabaltzee-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

b) Euskaraz eta gaztelaniaz ari diren telebisten kasuan, euskarazko programazioari dagozkion prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuak. Nolanahi ere, euskara ez den beste hizkuntza bati dagokion programazioak ekarritako gastuak eta patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

1.4.- F multzoari dagokionez:

a) Internet bidezko euskara hutsezko egunkari eta aldizkarien kasuan, horiei dagozkien prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzi eta agiri bidez frogatu beharreko gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

b) Internet bidez euskara hutsez ari diren irratien kasuan, euskarazko programazioari dagozkion prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzi eta agiri bidez frogatu beharreko gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

c) Internet bidez zati batean euskaraz ari diren irratien kasuan, euskarazko programazioari dagozkion prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen zuzenean egotzi eta agiri bidez frogatu beharreko gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

d) Berri-agentzien kasuan, euskarazko berriei dagozkien prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzi eta agiri bidez frogatu beharreko gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

2.- Hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du, ezinbestean. Ondorioz, aurrekontu orekaturik ez duen hedabidea kanpo utziko da.

3.- Hedabide orok gutxieneko finantzaketa-maila propioa izan behar du, ezinbestean. Ondorioz, finantzaketa-maila horretara iristen ez den hedabidea kanpo utziko da Honako finantzaketa-maila hori honako hauetakoren bat izango da:

a) Agindu honen babeseko laguntza-deialdira eskaerak aurkezteko azken egunean urtebeteko bizitza baino gutxiago duten hedabideen kasuan, gutxienez ere, gastu-aurrekontuaren ehuneko hogeita hamabost ( % 35) izango da.

b) Lehenagotik ari diren hedabideen kasuan, gutxienez ere, gastu-aurrekontuaren ehuneko berrogei (% 40) izango da.

4.- Aurreko puntuan aipaturiko finantzaketa propioa honako diru-sarrera hauez osatuta egongo da:

a) Entitate eskatzailearen diru-ekarpenak.

b) Zerbitzuen salmentatik eskuratutakoak.

c) Produktuen salmentatik eskuratutakoak.

d) Publizitatetik eskuratutakoak.

e) Entitate pribatuetatik jasotakoak.

5.- Defizitarioak diren hedabideei bakarrik eman ahal izango zaie diru-laguntza. Hots, aurreikusitako gastuak, entitate eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin berdindu ezin dituzten hedabideei. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen ez den hedabidea kanpo utziko da.

6.- Hedabide bakoitzari esleitutako diru-laguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da, eta, gutxienez, bostehun (500) €. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den hedabidea ez da diruz lagunduko. Nolanahi ere, C2 azpi-multzoko hedabideen kasuan, honako hau izango da hedabide batek har dezakeen gehienezko diru-laguntza:

a) 50.000 aletik beherako ordainketa bidezko zabalkunde arrunta (harpidetza eta alekako salmenta) duten egunkariek, 65.000 €.

b) 50.000 eta 100.000 ale arteko ordainketa bidezko zabalkunde arrunta (harpidetza eta alekako salmenta) duten egunkariek, 100.000 €.

c) 100.000 aletik gorako ordainketa bidezko zabalkunde arrunta (harpidetza eta alekako salmenta) duten egunkariek, 125.000 €.

7.- Diru-laguntza bateragarria da edozein erakunde publiko zein pribatuk xede berberaz eman ditzaketenekin, betiere, gain finantzaketarik ez bada. Agindu honen epe-barrutia amaitu eta 37. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gain finantzaketarik gertatu dela ikusten bada, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere 14. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gain finantzaketaren bestekoa izango da.

32. artikulua.- Eskabide-orriaren eta gainontzeko agirien aurkezpena.

1.- Laguntza-mota honetara jo nahi duen entitate eskatzaileak Agindu honen III.A eranskinean jasotako eskabide-orria behar bezala bete behar du eta, entitate eskatzailearen legezko ordezkariak adostasuna izenpetu ondoren, finkatutako epean eta moduan aurkeztu.

2.- Eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu, ezinbestean, entitate-eskatzaileak:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Erregistroan dauden fundazioak edo elkarteak badira, Erregistroko ziurtagiri eguneratua, gehienez ere, eskabidea aurkezten den baino hiru (3) hilabete lehenagokoa delarik. Gainerako kasuetan, eratze-eskrituraren, entitateko estatutuen eta dagokion Erregistro Publikoan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia konpultsatua.

b) Entitate eskatzailearen legezko ordezkariaren NANaren fotokopia konpultsatua eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua.

c) IFZaren fotokopia konpultsatua.

d) Zerga-betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

e) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

f) Irrati-zabalkundeko zerbitzu publikorako baimenaren kopia konpultsatua, irratien kasuan.

g) A eta B multzoen eta C1 azpi-multzoaren kasuan, argitaratutako azken zenbakiaren ale bat. C2 azpi-multzoaren kasuan, 30. artikuluko 2.3.2 puntukoa) atalean zehaztutako orrialde-kopurua, baldin eta argitaratze hasiera eskabide-orria aurkezten den egunekoa baino lehenagokoa izan bada. Nolanahi ere, entitate eskatzaile orok eskatutako gutxienekoei buruzko ahal den eta aurreikuspen zehatzena (hasiera-data, edukiak, trataera, kokapena, lankide-sarea...) aurkeztu beharko du. Eta horrela izatekotan, gutxieneko horiek hobetze aldera egindako balizko proposamenak.

h) A, B eta C multzoetako hedabideen kasuan, hedabideak 2008an izandako zabalkundearen ziurtagiria, Zabalkundearen Justifikaziorako Bulego edo OJD erakundeak egindakoa. Agiri horrek honako hau ziurtatu beharko du: ordainketa bidezko argitalpenen kasuan, ordainketa bidezko zabalkunde arrunta; doaneko argitalpenenen kasuan, berriz, banatzekoak diren aleei dagokien zabalkundea. Ziurtagirik ezean, inprimaketa-gastuei dagozkien egiaztagirien originalak (fakturak eta ordainagiriak). Egiaztagiri horietan ele-kopurua zehaztu beharko da.

i) Egokitzat jotzen den beste edozein informazio osagarri.

3.- Aurreko puntuan zehaztutakoa),b) etac) ataletako agirietakoren bat edo gehiago Administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada, eta ordutik bost (5) urte igaro ez badira, entitate eskatzaileak ez du nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako agiri hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari adieraztea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluan agindutakoari jarraituz. Zeregin horri ekin behar izatekotan, honako Agindu honi lotutako III.B eranskina bete eta aurkeztu egin behar da.

4.- Entitate eskatzaileak eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, erantsi beharreko agiriak, 2. puntukof),g) etah) ataletan zehaztutakoak izan ezik, bakarrak izan daitezke eskabide-orri guztientzat.

33. artikulua.- Balorazio-batzordea.

1.- Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, berariazko balorazio-batzorde bat osatuko da.

2.- Balorazio-batzordea honako pertsona hauek osatuko dute:

a) Euskara Sustatzeko zuzendaria edo bere ordezkoa, batzordearen buru izango dena.

b) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinazioko zuzendaria edo bere ordezkoa.

c) Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria edo bere ordezkoa edo bere ordezkoa.

d) Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kiroletako zuzendaria edo bere ordezkoa.

e) Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia edo bere ordezkoa.

f) Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusia edo bere ordezkoa.

g) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna edo bere ordezkoa.

h) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutakoa. Horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

3.- Multzo ezberdinetako hedabideak baloratzeko, balorazio-batzordeak iritzia eskatu ahal izango die adituei.

4.- Balorazio-batzordeak, laguntza-mota honetan finkatutako irizpideak eta mugak kontuan izanik, ebazpen-proposamena landuko du eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeari aurkeztuko dio, honek, zuzen eta bidezkoa joz gero, behin betiko ebazpena har dezan. Aipaturiko proposamenak, honako atal hauek izango ditu gutxienez:

a) Deialdian finkaturiko baldintzak bete ez izanagatik baztertuak izan daitezkeen eskabideen zerrenda eta horietako bakoitza baztertzeko izandako zioa.

b) Diruz lagunduko hedabideak, onartutako gastu-aurrekontua, baldin eta adierazitako gastu-aurrekontua aldatu bada; lortutako puntuak, osotara eta atalkakoa; eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

34. artikulua.- Esleipen-prozedura.

1.- Eskabideei buruzko ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatu ahal izateko, zeregin horretarako berariaz eratutako balorazio-batzordeak honako urrats hauek emango ditu, hurrenez hurren:

1.1.- Adierazitako aurrekontuari eta eskatutako diru-laguntzari dagokienean,

a) Eskabide-orrian adierazitako gastu-aurrekontua eta eskatutako diru- laguntzaren zenbatekoa hartuko ditu abiapuntutzat.

b) 31. artikuluan finkatutakoaren haritik, honako hau ikusiko da: laguntza-deialdira aurkeztutako hedabidearen gauzatzeari zuzenean eta bakarrik egozgarri zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan. Zeregin horretarako, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak finkatutako kostu standardak erabiliko dira. Horiek entitate eskatzaileen eskueran egongo dira.

c) Aurreko atalean aipaturiko kontraste-lanaren ondorioz entitate eskatzaileak adierazitako gastu-aurrekontuari aldaketaren bat egin behar izatekotan, beste horrenbesteko aldaketa egingo zaie adierazitako sarrera-aurrekontuari eta eskatutako diru-laguntzari, beti ere gastu-aurrekontua aldatu den proportzio berean. Horrelakoetan, diru-laguntza kalkulatzeko orduan, onartutako gastu-aurrekontua, onartutako laguntza-eskabidea eta eskabide-orrian zehaztutako finantzaketa-maila propioa hartuko dira erreferentzia-oinarritzat

d) b atalean aipaturiko kontraste-lanaren ondorioz onartutako gastu-aurrekontua entitate eskatzaileak adierazitakoa baino handiagoa bada, adierazitako gastu-aurrekontua hartuko da, eskatutako diru-laguntzarekin eta eskabide-orrian zehaztutako finantzaketa-maila propioarekin batera, diru-laguntza kalkulatzeko erreferentzia-oinarritzat.

1.2.- Puntuei dagokienean,

a) Hedabide bakoitzari dagozkion puntuak 35. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpideen eta horietako bakoitzaren zehaztapenaren arabera finkatuko dira.

b) Puntu horiek onartutako gastu-aurrekontuaren estalpen-indizea zehaztuko dute. Estalpen-indize hori balorazio-batzordeak zehaztuko du, beti ere puntu-tarteak finkatu eta gero.

2.- Hedabide bakoitzari esleitu beharreko laguntza-kopurua zehazteko orduan, 31.6 artikuluan finkatutako mugak gordeko dira.

3.- Aurreko puntuetan esandako moduan kalkulatutako diru-laguntzen baturak diru-baliabideen muga gainditzen badu, kasuan kasu esleitu beharreko diru-kopurua banaketa-sistema proportzionalaren arabera finkatuko da.

4.- Agindu honen 11.1 artikuluan finkatutakoaren haritik, diru-laguntzaren onuradunak esleitutako diru-laguntza onartu behar du. Onarpena bideratze aldera, Agindu honen III.C eranskinean jasotako onarpen-orria bete eta aipaturiko artikuluan esandako epean bidali beharko du.

35. artikulua.- Balorazio-irizpideak.

1.- Laguntza-eskabideei buruzko ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatzeko orduan, zeregin horretarako berariaz eratutako balorazio-batzordeak honako irizpide eta balio hauek izango ditu kontuan:

1.1.- A multzoa (euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienik ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Zabalkundea (tirada, saldutako aleak, irakurleak): gehienik ere hogeita hamar (30) puntu.

c) Produktua (kalitatea, erakargarritasuna, originaltasuna, lankide-sarea...): gehienik ere hogeita hamabost (35) puntu.

1.2.- B multzoa (euskara hutsezko aldizkari inprimatuak):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienik ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Zabalkundea: gehienik ere hogeita hamar (30) puntu.

c) Produktua (kalitatea, erakargarritasuna, originaltasuna, lankide-sarea...): gehienik ere hogeita hamabost (35) puntu.

1.3.- C multzoa (nagusiki gaztelania darabilten egunkariak):

1.3.1.- C1 azpi-multzoa (nagusiki gaztelania darabilten egunkariek, bakarrik edo lankidetzan, prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienik ere hogeita bost (25) puntu.

b) Produktua (diseinua, kazetaritza-trataera eta lankide-sarea): gehienik ere hogeita bost (25) puntu.

c) Zabalkundea (ale-kopurua eta hedapen-eremu geografikoa): gehienik ere hogeita hamar (30) puntu.

d) Orrialde-kopurua: gehienik ere hamar (10) puntu.

e) Karaktere-kopurua: gehienik ere hamar (10) puntu.

1.3.2.- C2 azpi-multzoa (nagusiki gaztelania darabilten egunkarietako euskarazko erreferentzia-orrialdeak):

a) Produkzioa (kazetaritza-trataera, informazioaren balio erantsia, gaurkotasuna, lankide-sarea, kokapena, diseinua): gehienik ere berrogeita hamar (50) puntu.

b) Zabalkundea: gehienik ere hogeita hamar (30) puntu.

c) Orrialde-kopurua / karaktere-kopurua: gehienik ere hogei (20) puntu.

1.4.- D multzoa (emititu ahal izateko beharrezkoak diren baimenen jabe izanik, zati batean edo osorik, euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienik ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Zabalkundea: gehienik ere hogeita bost (25) puntu.

c) Emisio orduen kopurua eta ordutegia: gehienik ere hogei (20) puntu.

d) Programa-motak eta landutako edukiak: gehienik ere hogei (20) puntu.

1.5.- E multzoa (zati batean edo osorik, euskaraz emititzen duten telebistak):

a) Finantzaketa-maila propioa: hogeita hamabost (35) puntu.

b) Zabalkundea: gehienik ere hogeita bost (25) puntu.

c) Emisio-orduen kopurua eta ordutegia: gehienik ere hogei (20) puntu.

d) Programa-motak eta landutako edukiak: gehienik ere hogei (20) puntu.

1.6.- F multzoa (Internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak):

1.6.1.- Euskara hutsezko egunkari eta aldizkarien kasuan:

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienik ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Bisita-kopurua: hogeita hamar (30) puntu.

c) Kalitatea eta erabilgarritasuna, informazio-kopurua eta informazioaren eguneraketa: gehienik ere hogeita hamabost (35) puntu.

1.6.2.- Zati batean edo osorik, euskaraz ari diren irratien kasuan:

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienik ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Entzule-kopurua: gehienik ere hogeita hamar (30) puntu.

c) Kalitatea eta erabilgarritasuna, informazio-kopurua eta informazioaren eguneraketa: gehienik ere hogeita hamabost (35) puntu.

1.6.3.- Notiziak euskaraz ematen dituzten berri-agentzien kasuan:

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienik ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Bezero-kopurua: gehienik ere hogeita hamar (30) puntu.

c) Sorturiko eta zabalduriko albiste-kopurua eta gaien aniztasuna: gehienik ere hogeita hamabost (35) puntu.

2.- Aurreko puntuan aipaturiko irizpide berezietako bakoitzari dagokion puntuazioaren zehaztapena multzo bakoitzerako berariaz prestatutako ponderazio-taula batean jasoko da. Taula hori balorazio-batzordeak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari egin beharreko ebazpen-proposamenari erantsiko zaio.

36. artikulua.- Kultura Sailaren aipamena.

1.- Agindu honen 15. eta 16. artikuluetan finkatutako betebeharraren arabera, laguntza-mota honetara jotzen duen hedabide orok Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adierazi beharko du. Hori dela-eta,

1.1.- A, B, C eta F multzoen kasuan,

a) Diruz lagundutako hedabide orok honako elementu hauez osatutako publizitate-oharra jaso beharko dute ezinbestean: Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua eta «Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutakoa» esaldia.

b) Publizitate-ohar hori esleitutako diru-laguntza onartzen denen egunetik aurrera txertatuko da eta hamabi (12) hilabetez agerian egongo da.

c) Publizitate-ohar hori agerkariaren kreditu-ezaugarriak (argitaratzailea, zuzendaritza, erredakzioa, tirada, etab.) adierazten diren toki berean jarriko da eta, hori guztiz ezinezkoa bada, garrantzia eta ikusgarritasun bera duen tokian.

d) Oro har, publizitate-ohar horrek, gutxienik ere, 45 cm2-ko azalera izango du: (9 x 5 cm- edo antzerakoa).

1.2.- D multzoaren kasuan,

a) Diruz lagundutako irrati orok honako publizitate-oharra jaso beharko dute ezinbestean: «Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutakoa» esaldia.

b) Publizitate-ohar hori esleitutako diru-laguntza onartzen denen egunetik aurrera txertatuko da eta hamabi (12) hilabetez agerian egongo da.

1.3.- E multzoaren kasuan,

a) Diruz lagundutako telebista orok honako elementu hauez osatutako publizitate-oharra jaso beharko dute ezinbestean: Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua eta «Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutakoa» esaldia.

b) Publizitate-ohar hori esleitutako diru-laguntza onartzen denen egunetik aurrera txertatuko da eta hamabi (12) hilabetez agerian egongo da.

2.- Aurreko puntuan aipaturiko zehaztasun horiek artez eta moldez betetze aldera, onuradunak beharrezko argibideak eman eta eskatuko dizkio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

3.- Lehen puntuan finkatutakoari kalterik egin gabe, entitate onuradunek Ukan-en irudia eta «Pixka bat es mucho» lema erabiltzeko aukera izango dute. Aukera horretaz baliatu ahal izateko, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren baimena beharko da. Bere erabilera zeregin horretarako onartutako korporazio-bidearen argitan gauzatuko da.

37. artikulua.- Hartutako diru-laguntzaren justifikazioa.

1.- Agindu honen 13. artikuluan finkatutakoaren arabera, esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, diru-laguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du, ezinbestean, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrean. Justifikazioari ekiteko, diru-laguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da.

2.- Justifikazioak, zinpeko aitorpenaren izaera izango duenak, honako informazio hau jasoko du:

a) Burututako jardunari eta lortutako emaitzei buruzko txostena. Era berean, 15., 16. eta 36. artikuluek ezarritako betebeharren betetzeari buruzko txostena.

b) Burututako jardunaren kostuari buruzko txostena, honako atal hauek jasoko dituena:

- Gastuen zerrenda sailkatua. Zerrenda hori III.D eranskina eranskinaren argitan egingo da.

- Diruz lagundutako hedabideari dagokion behin betiko aurrekontu orekatua (III.E eranskina).

- Aurrerago aipaturiko zerrendako gastuen frogagarri diren faktura edo agirien kopia konpultsatuak, eta, behar denean, ordainketaren egiaztagiriak.

- Diruz lagundutako hedabideak izan dituen gainerako diru-sarrera edo diru-laguntzen zehaztapena: nork zenbat eman duen. Gainerako diru- laguntzarik izan ez bada, horixe adierazten duen zinpeko aitorpena

c) Produkzioa: A eta B multzoetako eta C1 azpi-multzoko hedabideen kasuan, argitaratutako zenbaki guztien ale bana (paperean edo euskarri elektronikoan); C2 azpi-multzoan kokatutako erreferentzia-orrialdeen kasuan, horiei guztiei dagozkien pdf-ak; D eta E multzoetako hedabideen kasuan, berriz, emanaldi-orduen % 5eko grabazioa. Euskarri elektronikoan jasotako testuak, idatzizkoak zein ahozkoak, hizkuntza-ikerketen euskarri izango diren corpusak elikatzeko erabili ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzak. Nolanahi ere, urte amaierako justifikazioaren zain egon beharrean argitaratu edo emititu ahala bidali nahi izanez gero, jokamolde horri ekin ahal izango zaio. Bide horri ekin nahi izatekotan, entitate onuradunak Euskara Sustatzeko Zuzendaritzarekin finkatuko du prozedura.

d) Euskararen zuzentasunari, jatortasunari eta egokitasunari erreparatu dien arduradunaren ziurtagiria, lan horri artez eta moldez ekin diola esanaz (III.F eranskina).

3.- Justifikazioa aurkezteko azken eguna 2010eko urtarrilaren 31 izango da.

4.- Anomalia edo irregulartasunen bat ikusiz gero, Agindu honetako 14. eta 17. artikuluetan finkatutakoari ekingo zaio automatikoki.

IV. KAPITULUA

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIETAN EUSKARA SUSTATU, GARATU EDOTA NORMALIZATZEKO DIRU-LAGUNTZAK (IKT DEIALDIA)

38. artikulua.- Entitate onuradunak.

1.- Beharrezko lege-nortasunez horniturik egon eta, aldi berean, dagokion erroldan izena emanik, 39. artikuluan aipaturiko egitasmoak burutu edo burutuko dituzten pertsona juridiko pribatuei zuzendurik dago laguntza-mota hau. Hala ere, kanpo utziko dira beren kapitalean herri-administrazio batek edo gehiagok partaidetza gehiena duen edozein entitateak baita egoitza soziala zein fiskala Iparraldean duten entitateak ere.

2.- Pertsona juridiko pribatu batek baino gehiagok elkarlanean gauzatzekoa den egitasmoaren kasuan, eskabidea pertsona juridiko pribatu horietako bakar batek egingo du guztien izenean guztiak ordezkatuz. Nolanahi ere, eskabidea egiterakoan argi eta garbi zehaztu beharko dira pertsona juridiko horietako bakoitzaren nortasuna, ardura eta egitekoa egitasmoaren baitan. Era berean, horietako bakoitzak aurrekontuko diru-sarreren atalean egiten duen ekarpena.

39. artikulua.- Diruz lagun daitezkeen egitasmoak.

1.- Honako hauek dira laguntza-mota honetara bil daitezkeen egitasmoak:

1.1.- A multzoa: euskarazko atari eta webguneak, eta partehartze eta komunikaziorako edukiak egitea eta komunitate birtualak sustatzea helburu duten egitasmoak. Egitasmook zerbitzu anizkoitzak eskaini beharko dituzte.

- Euskarazko atari edo webguneak egitea helburu duten egitasmoak.

- 2009 baino lehen sortutakoak eduki eta zerbitzuez sistematikoki elikatzea helburu dutenak.

1.2.- B multzoa: hizkuntzen teknologietan euskara integratzeko egitasmoak. Aplikazioen eta produktuen garapena bakarrik onartuko da.

1.3.- C multzoa: softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea helburu duten egitasmoak.

a) Enpresa-kudeaketarakoak.

b) Erabilera orokorreko tresnak edo lanabesak.

c) Aisialdia eta bizi-kalitatea hobetze aldekoak.

d) E-inklusiorako lanabesak.

1.4.- D multzoa: Bizi-kalitate eta aisialdiko edukiak.

a) Jolasak.

b) Ikus-entzunezko edukiak.

c) Erabilpen handiko zerbitzuak.

d) Ez-gaituentzat egokitutako edukiak.

1.5.- E multzoa: Lan mundurako euskarazko edukiak.

a) Mikroenpresentzat eta autonomoen elkarteentzat erabilera orokorreko edukiak.

b) Mikroenpresentzat eta autonomoen elkartzeentzat eduki espezifikoak.

2.- Nolanahi ere, aurreko puntuan zehaztutakoari dagokionez, honako egitasmo hauek ez dute sarbiderik izango eta, ondorioz, kanpoan utziko dira:

a) Alderdi politikoen, hauteskundeetarako koalizioen eta sindikatuen egitasmoak.

b) Nagusiki eduki periodistikoez osatutako web-guneak.

c) Atari eta webgune pertsonalak.

d) Atari eta webgune puntualak (gertakizun, ekitaldi edo jardunaldi jakin baten inguruan propio antolatutakoak, euskararekin lotura zuzena izanik ere).

e) Demoak eta prototipoak.

f) Giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatzen ez dituzten egitasmoak eta, ondorioz, herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementuak jasotzen dituztenak; halaber, herritarren duintasunari kalte egiten dieten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikur edo elementuak jasotzen dituztenak.

g) Sexu bien arteko trataera-berdintasuna bermatzen ez duten egitasmoak.

h) Laguntza-mota honetan sarbiderik izan arren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2009an diruz lagundutako egitasmoak.

i) Araubide orokorretan zein berezikoetan erabiltzekoak izanik, ikasketa-plan edo curriculumarekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten ikasmaterial inprimatu, ikus-entzunezko edo elektronikoak gauzatzeko asmoz aurreikusitako egitasmoak.

40. artikulua.- Baldintza bereziak.

Laguntza-mota honetan parte hartu ahal izateko honako baldintza berezi hauek behar dira:

1.- A multzoari dagokionez, euskarazko atari edo webgune horiek guztiek:

a) Etengabe eguneratzeko plangintza eduki beharko dute.

b) Agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, entitate eskatzaileak izandako bisita- kopurua ikusi ahal izateko beharrezkoa den aukera teknikoa emango dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

2.- B multzoari dagokionez, ezinbestekoa izango da hizkuntza-baliabideak zein hizkuntza-tresnak merkaturatzea.

3.- C multzoko egitasmoek Interneten kokatzeko edo publiko zabalarentzako eskuragarri egoteko moduan merkaturatzeko plan jakina izan beharko dute nahitaez.

4.- D eta E multzoetako egitasmoek herritar orok eskuragarri izango duen formatu baten bidez zabaltzeko berariazko plan izan beharko dute nahitaez.

41. artikulua.- Laguntza motaren nondik norakoa, zertarakoa eta zenbatekoa.

1.- Laguntza-mota hau egitasmoen gauzatze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuei partzialki aurre egitera dator. Nolanahi ere, honako gastu hauek kanpo utziko dira:

a) Patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak.

b) Aurretiaz euskara ez den beste hizkuntza batean garatutako atari edo web guneari eta softwareari dagozkion gastuak.

c) Edukiak eta zerbitzuak euskaraz ez ezik beste hizkuntza batzuetan ere dituzten atari edo web guneetan euskarazkoak bakarrik izango dira laguntza gai.

2.- Egitasmo orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du ezinbestean. Ondorioz, aurrekontu orekaturik ez duen egitasmoa kanpo utziko da.

3.- Egitasmo orok gutxieneko finantzaketa-maila propioa izan behar du ezinbestean, % 40koa hain zuzen ere. Ondorioz, Finantzaketa-maila horretara iristen ez den egitasmoa kanpo utziko da.

4.- Aurreko puntuan aipaturiko finantzaketa propioa honako diru-sarrera hauez osatuta egongo da:

a) Entitate-eskatzailearen diru-ekarpenak.

b) Zerbitzu-salmentatik eskuratutakoak.

c) Produktu-salmentatik eskuratutakoak.

d) Publizitatetik eskuratutakoak.

e) Entitate pribatuetatik jasotakoak.

5.- Defizitarioak diren egitasmoei bakarrik eman ahal izango zaie diru-laguntza. Hots, begiz jotako gastuak, eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin berdindu ezin dituzten egitasmoei. Ondorioz, defizitarioak ez diren egitasmoak kanpo utziko dira.

6.- Egitasmo bakoitzari esleitutako diru-laguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutako bestekoa izango da.

7.- Diru-laguntza bateragarria da edozein erakunde publiko zein pribatuk xede berberaz eman ditzakeenekin, beti ere, lagundutako egitasmoak gain finantzaketarik ez badu. Agindu honen epe-barrutia amaitu eta 48. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gain finantzaketarik gertatu dela ikusten bada, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere 14. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gain finantzaketaren bestekoa izango da.

42. artikulua.- Eskabide-orriaren eta gainerako agirien aurkezpena.

1.- Laguntza-mota honetara jo nahi duen entitate eskatzaileak Agindu honen IV.A eranskinean jasotako eskabide-orria behar bezala bete behar du eta, entitate eskatzailearen legezko ordezkariak adostasuna izenpetu ondoren, finkatutako epean eta moduan aurkeztu.

2.- Eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu, ezinbestean, entitate-eskatzaileak:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Erregistroan dauden fundazioak edo elkarteak badira, Erregistroko ziurtagiri eguneratua, gehienez ere, eskabidea aurkezten den baino hiru (3) hilabete lehenagokoa delarik. Gainerako kasuetan, eratze-eskrituraren, entitateko estatutuen eta dagokion Erregistro Publikoan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia konpultsatua.

b) Entitate eskatzailearen legezko ordezkariaren NANaren fotokopia konpultsatua eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua.

c) IFZaren fotokopia konpultsatua.

d) Zerga-betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

e) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

f) Burutu nahi den egitasmoa burutu ahal izateko jabego intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideak beharrezkoak direnean, eskubide horien jabe dela ziurtatuz entitatearen izenean ari den legezko ordezkariak sinatutako zinpeko aitorpena.

3.- Aurreko puntuan zehaztutakoa),b) etac) ataletako agirietakoren bat edo gehiago Administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada, eta ordutik bost (5) urte igaro ez badira, entitate eskatzaileak ez du nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako agiri hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari adieraztea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluan agindutakoari jarraituz. Zeregin horri ekin behar izatekotan, honako Agindu honi lotutako IV.B eranskina bete eta aurkeztu egin behar da.

4.- Eskatzaileak eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, erantsi beharreko dokumentazioa, f) puntuan adierazitakoa izan ezik, bakarra izan daiteke eskabide-orri guztientzat.

5.- Egitasmoa elkarlanean burutzekoa den kasuan, elkarlanean arituko diren pertsona juridiko pribatu bakoitzari dagozkion agiriak aurkeztu beharko dira. Halaber, horien arteko lankidetza horren terminoak jasoko dituen agiria aurkeztu behar izango da. Agiri horrek elkartutako pertsona juridiko pribatu bakoitzeko legezko ordezkariak izenpetua egon beharko du eta, bertan, elkartutako pertsona juridiko pribatuen ordezkari bakar bat izendatuko da diru-laguntzaren inguruko betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa emanez.

43. artikulua.- Balorazio-batzordea.

1.- Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, berariazko balorazio-batzorde bat osatuko da.

2.- Balorazio-batzordea honako kide hauek osatuko dute:

a) Euskara Sustatzeko zuzendaria edo bere ordezkoa, batzordearen buru izango dena.

b) Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kiroletako zuzendaria edo bere ordezkoa.

c) Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara sustatzeko zuzendari nagusia edo bere ordezkoa.

d) Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusia edo bere ordezkoa.

e) Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan aditua den norbait, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatua.

f) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna edo bere ordezkoa.

g) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio Zerbitzuko arduraduna edo bere ordezkoa.

h) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat. Horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

3.- Balorazio-batzordeak, laguntza-mota honetan finkaturiko irizpideak eta mugak kontuan izanik, ebazpen-proposamena landuko du eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeari aurkeztuko dio, honek, zuzen eta bidezkoa joz gero, behin betiko ebazpena har dezan. Aipaturiko proposamenak, honako atal hauek izango ditu gutxienez:

a) Deialdian finkaturiko baldintzak bete ez izanagatik baztertuak izan diren eskabideen zerrenda eta horietako bakoitza baztertu izanaren zioa.

b) Diruz lagundutako egitasmoak; onartutako gastu-aurrekontua, baldin eta adierazitako gastu-aurrekontua aldatu bada; lortutako puntuak, osotara eta atalkakoa; eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

c) Gutxieneko puntuak lortu ez izanagatik diru-laguntzarik gabe utzitako egitasmoak eta horiek lortutako puntuazioa, osotara eta atalkakoa.

44. artikulua.- Esleipen-prozedura.

1.- Zeregin horretarako berariaz eratutako balorazio-batzordeak eskabideei buruzko ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatze aldera, honako urrats hauek emango ditu, hurrenez hurren:

1.1.- Adierazitako aurrekontuari eta eskatutako diru-laguntzari dagokienean,

a) Eskabide-orrian adierazitako gastu-aurrekontua eta eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa hartuko ditu abiapuntutzat.

b) 41. artikuluan finkatutakoaren haritik, honako hau ikusiko da: laguntza-deialdira aurkeztutako egitasmoaren gauzatzeari zuzenean eta bakarrik egozgarri zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan. Ez dira gastutzat hartuko laguntza-deialdira aurkeztutako egitasmoaren gauzatzeari egozgarri ez zaizkion entitate eskatzailearen jardun orokorreko gastuak (langileria, gastu arrunta, e.a.)

c) Aurreko atalean aipaturiko kontraste-lanaren ondorioz eskatzaileak adierazitako gastu-aurrekontuari aldaketaren bat egin behar izatekotan, beste horrenbesteko aldaketa egingo zaie adierazitako sarrera-aurrekontuari eta eskatutako diru-laguntzari, beti ere gastu-aurrekontua aldatu den proportzio berean. Horrelakoetan, diru-laguntza kalkulatzeko orduan, onartutako gastu-aurrekontua eta laguntza-eskabidea hartuko dira erreferentzia-oinarritzat baita eskabide-orrian zehaztutako finantzaketa-maila propioa ere.

1.2.- Puntuei dagokienean,

a) Esleipen-prozedurari ekin aurretik, balorazio-fasera pasatako egitasmoak baloratuko dira, Agindu honen 45. artikuluan finkatutako irizpideen arabera.

b) Egitasmoek, aurrera egitekotan, jaso litezkeen puntuetatik hirurogeita hamar (70) puntu edo hortik gora lortu beharko dituzte. Ondorioz, esandako gutxieneko puntuazio horretatik beherako puntuazioa lortzen duten egitasmoek ez dute diru-laguntzaren banaketan sartzerik izango eta, ondorioz, ez dute diru-laguntzarik hartuko.

c) Puntu horiek onartutako gastu-aurrekontuaren estalpen-indizea zehaztuko dute. Estalpen-indize hori balorazio-batzordeak zehaztuko du, beti ere puntu-tarteak finkatu eta gero.

2.- Egitasmo bakoitzari esleitu beharreko laguntza-kopurua zehazteko orduan, 41.6 artikuluan finkatutako mugak gordeko dira.

3.- Aurreko puntuetan esandako moduan kalkulatutako diru-laguntzen baturak diru-baliabideen muga gainditzen badu, kasuan kasu esleitu beharreko diru-kopurua banaketa-sistema proportzionalaren arabera finkatuko da.

4.- Agindu honen 11.1 artikuluan finkatutakoaren haritik, diru-laguntzaren onuradunak esleitutako diru-laguntza onartu behar du. Onarpena bideratze aldera, Agindu honen IV.C eranskinean jasotako onarpen-orria bete eta aipaturiko artikuluan esandako epean bidali beharko du.

45. artikulua.- Balorazio-irizpideak.

1.- Ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatzeko orduan, zeregin horretarako berariaz eratutako balorazio-batzordeak honako irizpide eta balio hauek izango ditu kontuan:

1.1.- A multzoa (Euskarazko atari edo web guneak):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogei (20) puntu.

b) Eguneratze plangintzaren zehaztasun- eta egokitasun-maila: gehienez ere hogei (20) puntu.

c) Bisiten kopurua: gehienez ere hamar (10) puntu.

d) Jasotzaileen izaera: gehienez ere hamar (10) puntu.

e) Edukiak, diseinua, kalitatea, erakargarritasuna, berrikuntza, antzekoekiko balio erantsia, eskainitako zerbitzuak eta ezaugarri teknikoak: gehienez ere berrogei (40) puntu.

1.2.- B multzoa (Hizkuntzen teknologietan euskara integratzeko egitasmoak):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogei (20) puntu.

b) Eguneratze plangintzaren zehaztasun- eta egokitasun- maila: gehienez ere hogei (20) puntu.

c) Merkaturatzea eta banaketa: gehienez ere hogei (20) puntu.

d) Antzeko egitasmoekiko balio erantsia eta orain arte euskaraz trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saiatzea, kalitatea, bermea eta hizkuntza baliabideak: gehienez ere berrogei (40) puntu.

1.3.- C multzoa (Softwarea euskaraz sortzea edo euskarara lokalizatzea helburu duten egitasmoak):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogei (20) puntu.

b) Merkaturatzea eta banaketa: gehienez ere hogei (20) puntu.

c) Jasotzaileen izaera: gehienez ere hogei (20) puntu.

d) Antzeko softwarearekiko balio erantsia eta orain arte euskaraz trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saiatzea, kalitatea, diseinua eta berrikuntzak: gehienez ere berrogei (40) puntu.

1.4.- D multzoa (Bizi-kalitate eta aisialdiko edukiak):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogei (20) puntu.

b) Merkaturatzea eta banaketa: gehienez ere hogei (20) puntu.

c) Jasotzaileen izaera: gehienez ere hogei (20) puntu.

d) Antzeko produktuekiko balio erantsia, orain arte euskaraz trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saiatzea eta kalitatea: gehienez ere berrogei (40) puntu.

1.5.- E multzoa (Lan mundurako euskarazko edukiak):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogei (20) puntu.

b) Merkaturatzea eta banaketa: gehienez ere hogei (20) puntu.

c) Jasotzaileen izaera: gehienez ere hogei (20) puntu.

d) Antzeko produktuekiko balio erantsia, orain arte euskaraz trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saiatzea eta kalitatea: gehienez ere berrogei (40) puntu.

2.- Aurreko puntuan finkatutako irizpideetako bakoitzari dagozkion puntuen zehaztapena, balorazio batzordeak multzo bakoitzerako berariaz prestatutako ponderazio-taula batean jasoko da. Taula hori balorazio-batzordeak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari egin beharreko ebazpen-proposamenari erantsiko zaio.

46. artikulua.- Onuradunen betebeharrak.

Agindu honetako 15. artikuluan zehaztutako betebeharrez gain, B, C, D eta E multzoetako egitasmoei dagokienez, diru-laguntza jaso duen entitateak, egitasmoa behin amaituta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako IKTen inbentarioan alta eman behar du.

47. artikulua.- Kultura Sailaren aipamena.

1.- Agindu honen 15. eta 16. artikuluetan finkatutako betebeharraren arabera, laguntza-mota honen bidez diruz lagundutako egitasmo orok Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adierazi beharko du egitasmoaren argitan kaleratutako euskarri guztietan. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua eta «Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutakoa» esaldia agerrarazi behar dituzte. Nolanahi ere, diru-laguntza esleituz eman beharreko ebazpena eman aurretik gauzatutako egitasmoak betebehar hori betetzetik kanpo egongo dira.

2.- Lehen puntuan finkatutakoari kalterik egin gabe, entitate onuradunek Ukan-en irudia eta «Pixka bat es mucho» lema erabiltzeko aukera izango dute diruz lagundutako egitasmoen zabalkundea eta gizarteratzea egiteko orduan. Aukera horretaz baliatu ahal izateko, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren baimena beharko da. Bere erabilera zeregin horretarako onartutako korporazio-bidearen argitan gauzatuko da.

48. artikulua.- Diru-laguntzaren justifikazioa.

1.- Agindu honen 13. artikuluan finkatutakoaren arabera, esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, diru-laguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du, ezinbestean, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrean. Justifikazioari ekiteko, diru-laguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da.

2.- Aipaturiko justifikazioak, zinpeko aitorpenaren izaera izango duenak, honako informazio hau jasoko du:

a) Burututako jardunari eta lortutako emaitzei buruzko txostena. Era berean, 15., 16. eta 46. et 47. artikuluek ezarritako betebeharren betetzeari buruzko txostena.

b) Diruz lagundutako egitasmoari dagozkion gastuen zerrenda sailkatua. Zerrenda hori IV.D eranskina eranskinaren argitan egingo da.

c) Goian aipaturiko zerrenda gastuen frogagarri diren agiri eta fakturen kopia konpultsatuak, eta, behar denean, ordainketaren egiaztagiriak.

d) Diruz lagundutako egitasmoari dagokion behin betiko aurrekontu orekatua (IV.E eranskina).

e) Euskararen zuzentasunari, jatortasunari eta egokitasunari erreparatu dien arduradunaren ziurtagiria, lan horri artez eta moldez ekin diola esanaz (IV.F eranskina).

f) Zerga-betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere, hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

g) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere, hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

h) Produkzioa: A multzoko egitasmoen kasuan, dagokion helbide elektronikoa; B eta C multzoetako egitasmoen kasuan, ale bat edo, izaera publikoa ez duten egitasmoen kasuan, sarbide-kode bat; D eta E multzoetako egitasmoen kasuan edukien ale bat.

3.- Justifikazioa aurkezteko azken eguna 2010eko urtarrilaren 31 izango da.

4.- Anomalia edo irregulartasunen bat ikusiz gero, Agindu honetako 14. eta 17. artikuluetan finkatutakoari ekingo zaio automatikoki.

V. KAPITULUA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TOKI ENTITATEETAN EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIA GARATU EDOTA ENTITATEOTAKO ADMINISTRAZIOETAN EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANAK ONARTZEKO DIRU-LAGUNTZAK (EBPN DEIALDIA)

49. artikulua.- Onuradunak.

1.- Agindu honetako V. kapituluak araututako diru-laguntzen onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko toki entitateak eta, euren xedeen artean hizkuntza normalizazioa izanez gero, toki entitateen menpeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateak izan daitezke; era berean, onuradun izan daitezke xede horrekin lankidetza hitzarmen bidez elkartutako toki entitateak. Toki entitate txikien kasuan saritu egingo da lankidetza hitzarmenak eskaintzen duen bideaz baliatzea.

2.- Onuraduna udalaz gaindiko toki entitatea izanez gero, eskaerak zehaztu egin behar du zein udalerrik parte hartzen duten jardueretan.

3.- Euskal herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuari buruzko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz, eskatzaileak lanpostu zerrendan hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak ezarrita izatea ezinbestekoa izango du.

4.- Eskatzailea toki entitate baten menpeko edo toki entitate bati lotutako zuzenbide publikoko entitatea izanez gero, artikulu honen 3. idatz zatian adierazitako betekizuna dagokion toki entitateak ere betetzen duela frogatu behar du.

5.- EBPNren garapenean kudeaketa eta jarraipen teknikoaz arduratu behar dutenen lanpostuek A edo B titulazio mailakoak izan behar dute.

50. artikulua.- Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

A.- Diruz lagun daitezkeen jarduerak ondorengoak dira:

1.- Lehen multzoa: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EBPNn eta Hizkuntza politika aurrera begira (2005-2009) egitasmoan lehenetsitako proiektuen artean, jarraian zehazten direnak.

Toki entitate hauek aurkez daitezke: EBPN onartua dutenak. Eskatzaileek, eskabidearekin batera, 2009ko kudeaketa plana aurkeztuko dute.

Multzo honetako eskatzaileek onartuta eta indarrean izan beharko dute beren administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plana. Nolanahi ere, baldintza hau betetzat joko da, IV. Plangintzaldiari dagokion berariazko erabilera plana indarrean ez izan arren, aurreko plangintzaldian onartu eta erabilera plan hori oraindik indarrean dagoen kasuetan.

Lagunduko dena:

a) Administrazio barruko Erabilera Plana: sentsibilizazioa eta komunikazioa lantzea dakarten ekintzak, erakunde barrura begira edo herritarrei begira.

b) Familia transmisioa: sentsibilizazioa eta komunikazioa lantzea dakarten ekintzak, bereziki gurasoei zuzendutakoak eta gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetako hizkuntza ohiturei dagozkienak.

c) Euskaldun berrien artean, euskararen erabilera sendotzea eta etorkinak euskarara hurbiltzea dakarten ekintzak (Mintzalaguna eta gisa horretako proiektuak, etorkinen harrera ekimenak...).

d) Helduen artean euskararen erabilera indartzeko ekimenak (arlo ugaritako prestakuntza euskaraz, aisialdia euskaraz...).

e) Lan mundua, Lanhitz egitasmoaren barruan (ikus V.F eranskina).

f) Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera handitzea xede duten ekintzak, betiere, 123/2008 Dekretuaren eremutik kanpo badaude eta Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua lortzera bideratzen badira.

g) Haur eta gaztetxoen artean euskararen gizarte erabilera handitzeari begira, haien eskola orduz kanpoko jardueratan euskarazko eskaintza sustatzea dakarten ekintzak.

h) Sentsibilizazio lanak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatutako marka, mezuak, printzipioak eta ildoak erabiliz gauzatzen direnean («Ukan» birusaren irudia erabiliz, bere estilo liburuan jasotakoari jarraituz, gauzatzekoak diren kasuetan).

i) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lehenetsitako bestelako egitasmoak. Egitasmo horiek honelako ezaugarriak izango dituzte: oso osorik EBPNren neurriekin bat etorriko dira, berriak izango dira, hau da, ohiko jardueretatik haratago joko dute. Azken hauen artean aintzat hartu ahal izango dira guztiz berriak izan gabe ere orain artean erabilitako bidea berritzeko proposamena dakartenak eta orain arteko emaitza kuantitatiboak zein kualitatiboak areagotzeko direnak.

2.- Bigarren multzoa: EBPNren diseinua lehenengoz egitea.

Aurkezten diren toki entitateek 2009ko abenduaren 31rako amaitu eta onartuko dute EBPNren diseinua, eta Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzara helaraziko dute udalbatzaren onarpenari atxikita. Toki entitate horiek 2010eko kudeaketa plana ere osatu beharko dute eta aurkeztu zuzendaritza berean. Horretarako eskura izango dute HPSk EBPNren jarraipenerako eskaintzen duen aplikazio informatikoa.

Eskaria egitean, beren administrazioetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko plana onartu gabe duten toki entitateek Erabilera Plan hori diseinatu eta onartu behar dute EBPNrekin batera. Horretarako epeak eta prozedurak hirugarren multzoan adierazitako berberak izango dira.

Lagunduko dena:

a) Pertsonal gastuak. Betiere, PINBEren bidez (Plangintzan Irakasleak Normalizatzaile Bihurtzeko Ekimena) gastu bera estaltzeko diru-laguntzarik jaso ez denean edo pertsonal gastu horiek lanpostu zerrendako pertsonalak eragindakoak (LPZ) ez direnean.

b) Multzo honetako lana egin behar duen pertsonaren lanpostua LPZkoa denean, pertsona horren ohiko lanak estaltzeko berariaz kontratatu den pertsonalaren gastuak, betiere bigarren hori ere LPZkoa ez bada.

c) EBPNren diseinuaz arduratzeko toki entitateez kanpoko enpresei eskatutako laguntzaren kostua.

d) Lanerako materialak.

e) Funtzionamendu gastuak.

f) Komunikazio plana (EBPNren ingurukoa, herritarrei nahiz langileei beraiei zuzendutakoa).

3.- Hirugarren multzoa: euskararen erabilera normalizatzeko plana lehenengoz egitea.

Aurkezten diren toki entitateek Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana lehenengo aldiz egingo dute (nahiz eta EBPN onartua ez izan). Horretarako, bere plana lehen aldiz prestatzen duen toki entitateak 2009ko abenduaren 31rako amaitu eta onartu behar du. Gainera, erabilera plan horren proposamena Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzan 2009ko azaroaren 1a baino lehen aurkeztu beharko du toki entitateak, zuzendaritza horrek dagokion txostena egin dezan.

Bere administrazioaren esparruan plana garatuko duen toki entitateak bakarrik eskatu ahal izango du horretarako laguntza.

Lagunduko dena:

a) Pertsonal gastuak. Betiere, PINBEren bidez gastu bera estaltzeko diru-laguntzarik jaso ez denean edo pertsonal gastu horiek lanpostu zerrendako pertsonalak eragindakoak (LPZ) ez direnean.

b) Multzo honetako lana egin behar duen pertsonaren lanpostua LPZkoa denean, pertsona horren ohiko lanak estaltzeko berariaz kontratatu den pertsonalaren gastuak, betiere bigarren hori ere LPZkoa ez bada.

c) Plana diseinatzeko toki entitateez kanpoko enpresei eskatutako laguntzaren kostua.

4.- Laugarren multzoa: EAEko Hiriburuak (gehienez ere 180.000 euro banatu ahal izango dira multzo honetan).

Multzo honetan jarduera hauek lagunduko dira:

a) Lehen multzoan lehenetsitako helburu/esparruetatiki) pasartean adierazitakoaren inguruan bideratutako egitasmoak (Ikusi 50. artikuluko A.1.i) pasartea).

b) Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera handitzea xede duten ekintzak, betiere, 123/2008 Dekretuaren eremutik kanpo badaude eta Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua lortzera bideratzen badira.

B.- Segidan adierazitako egitasmoak laguntza deialditik kanpo utziko dira:

1.- Laguntza-deialdi honetan tokia izan dezaketen arren kanpoan utziko dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak beste diru-laguntzetarako deialdien bidez 2009an diruz laguntzen dituen egitasmoak (Hedabideak, Euskalgintza, Lan mundua, Teknologia Berriak, Merkataritza, PINBE, HABE.... (Ikus V.G. eranskinean 1. multzoko eskatzaileek horien artean egon daitezkeen ekimenen berri emateko bete beharreko inprimakia).

2.- EBPNren garapenean, toki entitate batek aurkeztutako egitasmoen artean Kultura Saileko HPSk 2009an zuzenean diruz lagundutako egitasmorik baldin badago, egitasmo horri dagozkion kostuak ez dira kontuan hartuko deialdi honen baitako diru-laguntza kalkulatzerakoan.

3.- Toponimiaren inguruan egindako ikerketa, eskuliburu eta argitalpen lanen inguruko egitasmoak, diru-laguntzak eta beste, baldin eta toponimia ikerketa lan horiek ez badute integratzen oinarrian Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren datu baseko toponimia.

4.- Lanpostu zerrendako pertsonalari dagozkion gastuak. Aurrekontua betetzerakoan, berariaz aitortu beharko dute eskatzaileek lanpostu zerrendako pertsonalaren gastuari dagokien zenbatekoa kendu dela (ikus V.C. eranskina).

C.- Azkenik, baztertuko diren eskabideak:

1.- Lehenengo multzora aurkezten diren toki entitateek ez dute ez bigarren ezta hirugarren multzorako eskabidea egiterik izango. Horrezaz gain, multzo honetako eskatzaileek administrazio barruko euskararen erabilera normalizatzeko plana onartuta eta indarrean izan behar dute. Nolanahi ere, baldintza hau betetzat joko da, IV. Plangintzaldiari dagokion berariazko erabilera plana indarrean ez izan arren, aurreko plangintzaldian onartu eta erabilera plan hori oraindik indarrean dagoen kasuetan.

2.- Bigarren eta hirugarren multzoa: multzo hauetarako diru-laguntza inoiz eskatu duten toki entitateen eskabideak baztertuko dira. Hirugarrenean gainera, lehendik administraziorako erabilera normalizatzeko plana onartua duen toki entitatearen eskabidea ere baztertuko da.

3.- EAEko hiru hiriburuek soilik laugarren multzorako eskaera egin dezaketenez, beste multzoetara egindako eskaerak baztertu egingo dira.

51. artikulua.- Eskabideak.

Eskabidea V.A eranskina, gehi bertan multzo bakoitzerako zerrendatutako agiriek, eta V.C eranskinak osatzen dute.

52. artikulua.- Balorazio-batzordea.

1.- Eskabideak aztertu eta baloratzeko ondorengo mahaikideez osatutako Balorazio-batzordea eratuko da:

a) Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria batzordearen buru izango dena.

b) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako aholkularia.

c) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria.

d) Euskal Udalen Elkartearen (EUDEL) ordezkari bat.

e) Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroletako zuzendaria.

f) Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia.

g) Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Normalkuntzarako zuzendaria.

h) Herri Administrazioetan Herri administrazioetan erabilera planak jarraitzeko arduraduna.

i) Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutakoa. Horrek idazkari lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

2.- Balorazio-batzordeak, diru-laguntzak esleitzeko irizpideetan oinarrituz, Hizkuntza Politikarako sailburuordeari ebazpen proposamena aurkeztuko dio.

53. artikulua.- Diru-laguntzak esleitzeko prozedura.

1.- Laguntza proposamena lantzeko berariaz eratutako Balorazio-batzordeak eskabideei buruzko ebazpen proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatze aldera, honako urrats hauek emango ditu, hurrenez hurren:

1.1.- Aurrekontuari eta diru eskabideari dagokienean:

a) Eskabide orrian aurkeztutako aurrekontua eta egindako diru eskabidea hartuko ditu abiapuntutzat.

b) 50. artikuluko B puntuan finkatutakoaren haritik, laguntza deialdi honekin bat ez datozen gastuak alde batera utziko ditu.

c) Aurreko eragiketaren ondorioz, diru-laguntza kalkulatzeko garaian aurrekontu araztua hartuko da oinarritzat.

d) Aurrekontua arazten den bakoitzean, entitate eskatzaileak egindako diru eskabidea egokituko da, beti ere, aurrekontua egokitu den proportzio berean.

1.2.- Puntuei dagokienean:

a) Esleipen prozedurari ekin aurretik, balorazio fasera igarotako egitasmoak baloratuko dira, Agindu honen 54. artikuluan finkatutako irizpideen arabera.

b) Puntu horiek araztutako aurrekontuaren estalpen indizea zehaztuko dute eta egitasmo bakoitzak duen defizitaren gainean aplikatuko dira.

2.- Egitasmo bakoitzari esleitu beharreko laguntza kopurua zehazteko garaian, 55. artikuluan finkatutako mugak gordeko dira.

3.- Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Diru-laguntzak esleitzerakoan, agindu honetako 54. artikuluan ezarritako diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera eskabideen arteko hurrenkera finkatzeko aurkeztutako eskabideak elkarren artean erkatuko dira, eta esleipenak baloraziorik hoberena jasotzen dutenen artean egingo dira.

4.- Diru-laguntzak esleitzeko hurrenkera:

- Lehenengo multzora aurkeztutako egitasmoak aztertuko dira lehenik (50. artikuluko A.1.). Diru nahikorik ez badago, hainbanaketa egingo da onuradunen artean.

- Bigarren multzoko gainerako egitasmoen artean diru-laguntzak esleitu ostean soberakinik geratuko balitz, hirugarren multzora igaroko litzateke, eta oraindik ere soberakinik balego laugarrenera partida osoa agortu arte.

54. artikulua.- Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

Diru-laguntzei buruzko zenbatekoa esleitu, finkatu eta ebazpen proposamena egiteko Balorazio-batzordeak irizpide hauek jarraituko ditu:

1.- Lehen multzoa:

a) Berariaz IV.Plangintzaldiari dagokion Erabilera Plana onartua eta indarrean izatea (15 puntu).

b) Proiektuaren kalitatea (60 puntu) honela banatuta: proiektuaren deskribapena, prozedura, ebaluatzeko tresnak... (25 puntu); orijinaltasuna, berritasuna eta balio erantsia (20 puntu); eragina (aurrekontua/aurreikusitako hartzaile kopurua) (15 puntu).

c) Baliabideak (25 puntu) honela banatuta: 2008-2009 euskara aurrekontuaren igoera (5 puntu), euskara aurrekontua erakundearen aurrekontuarekiko (15 puntu) eta euskara aurrekontua biztanleekiko (5 puntu).

2.- Bigarren multzoa:

a) Berariaz IV. Plangintzaldiari dagokion Erabilera Plana onartua eta indarrean izatea (15 puntu).

b) Proiektuaren kalitatea (60 puntu) honela banatuta: EBPNren diseinua zein fasetan dagoen, egutegia, zehaztasuna... (egoeraren azterketa egina izatea, helburuak eta adierazleak toki-entitateari egokituak izatea, jarraipen tresnak aurreikustea...) (60 puntu).

c) Baliabideak (25 puntu) honela banatuta: 2008-2009 euskara aurrekontuaren igoera (5 puntu), euskara aurrekontua erakundearen aurrekontuarekiko (15 puntu) eta euskararen aurrekontua biztanleekiko (5 puntu).

3.- Hirugarren multzoa:

a) Proiektuaren kalitatea (70 puntu): Erabilera Planaren diseinua zein fasetan dagoen, egutegia, zehaztasuna... (egoeraren azterketa egina izatea, bereziki, udal langileen euskararen erabilera aintzat hartu izana, helburuak eta adierazleak toki entitateari egokituak izatea, jarraipena aurreikustea...).

b) Baliabideak (30 puntu) honela banatuta: Planaren eraginpeko udal langile kopurua (10 puntu), 2008-2009 euskara aurrekontuaren igoera (5 puntu), euskara aurrekontua erakundearen aurrekontuarekiko (10 puntu) eta euskararen aurrekontua biztanleekiko (5 puntu).

4.- Laugarren multzoa:

Proiektuaren kalitatea eta baliabideak balioesteko lehenengo multzorako adierazitako irizpide berberak jarraituko dira.

Biztanle kopuruaren gaineko datuak EUSTATek modu ofizialean argitara emandako erroldako datuetatik eskuratuko dira, konkretuki honako txosten honetatik: 2 urte eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremu eta euskara mailaren arabera sailkatuta.

Kasu guztietan, aurkeztutako proiektu bakoitzaren kalitatea balioesteko idatzizko txostena egingo du Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzak. Txostenetan adierazitakoa aintzat hartuta Balorazio-batzordeak proiektuaren kalitateagatik emandako puntuazioa finkatuko du.

55. artikulua.- Diru-laguntzaren zenbatekoa eta bateragarritasuna.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ez du inolaz ere toki entitateak berak ekimena aurrera eramateko erabilitako diru-kopurua baino kopuru handiagoa emango.

1.- Lehen multzoa. Multzo honetako toki entitate onuradunari aurrera eraman nahi duen proiektu bakoitzaren kostu osoaren % 40ko diru-laguntza emango zaio gehienez ere. Horrezaz gain, toki entitate bakoitzari agindutako diru-kopuruak ezingo du 80.000 euroko muga gainditu, betiere 53. artikuluan ezarritakoa kontuan izanda; nolanahi ere, 54.1.b) atalean zehaztutako irizpideetan 23 puntu lortzen ez dituen egitasmoak ez du 53.000 €tik gorako diru-laguntzarik jasoko.

2.- Bigarren multzoa. EBPN diseinatzeko eskatzen bada, eskatzaile bakoitzari gehienez ere 35.000 euro esleitu ahal izango zaizkio. Dena den, 10.000 biztanle bitartekoei 12.000 euro esleitu ahal izango zaizkio eta 10.001etik gorako biztanle kopurua badu, 35.000 euro, betiere 53. artikuluan ezarritakoa kontuan izanda. Diru kopuru horiek gehienezkoak dira. Toki entitate batzuk multzo honetara jotzeko biltzen badira, bildutako entitate bakoitzaren biztanleen batura hartuko da aintzat.

3.- Hirugarren multzoa. Hirugarren multzora aurkeztutako eskatzaile bakoitzari gehienez ere 25.000 euro esleitu ahal izango zaizkio. Dena den, 5.000 biztanlera arteko toki entitateei 6.000 euro eta 5.001etik 10.000ra biztanle bitartekoei 11.000 euro esleitu ahal izango zaizkie eta 10.001etik gorako biztanle kopurua badute, 25.000 euro, betiere 53. artikuluan ezarritakoa kontuan izanda. Diru kopuru horiek gehienezkoak dira.

Hirugarren multzora aurkeztutako eskatzailea udalaz gaindiko toki entitatea izanez gero, entitate horren plantillako lanpostu kopuruari begiratuko zaio: 30 lanpostu arteko plantilla duenari 6.000 euro esleitu ahal izango zaizkio gehienez; 31 lanpostutik gorako plantilla duenari 11.000 euro, betiere 53. artikuluan ezarritakoa kontuan izanda.

4.- Laugarren multzoa. Multzo honetako hiri buru onuradunari aurrera eraman nahi duen proiektu bakoitzaren kostu osoaren %40ko diru-laguntza emango zaio gehienez ere. Horretaz gain, hiriburu bakoitzari agindutako diru-kopuruak ezingo du 60.000 euroko muga gainditu, betiere, 53. artikuluan esandakoa kontuan izanda.

Biztanle kopuruaren gaineko datuak EUSTATek modu ofizialean argitara emandako erroldako datuetatik eskuratuko dira konkretuki honako txosten honetatik: 2 urte eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremu eta euskara mailaren arabera sailkatuta.

Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna: deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak beste edozein erakunde publiko zein pribatuk xede berbererako eman ditzaketenekin bateragarriak dira, betiere gainfinantzaketarik eragiten ez badu. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzatik dagokion kopurua kendu egingo zaio onuradunari lagundutako jardueraren kostu osoari egokitu arte.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko V.C eranskinean toki entitateak eskatu dituen bestelako diru-laguntzen berariazko aitorpena egin beharko du.

56. artikulua.- Onuradunen betebeharrak.

Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzen entitate onuradunak betebehar hauek ditu:

1.- Onuradunak bestelako entitate publiko zein pribaturi eskatutako diru-laguntzen egoeran edota zenbatekoan gertatutako edozein aldaketaren berri eman beharko dio Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzari.

2.- Toki entitate onuradunek proiektuen aurrekontuan % 40ko ekarpena egin beharko dute gutxienez. Eta hala jaso beharko da V.C eranskinean. Toki entitate eskatzaileak bere euskara aurrekontutik zein aurrekontu horretatik kanpo bideratzen diren neurrien kasuan, neurri horien diru iturri guztien berri eman beharko du VC eranskinean:

- Toki entitateak neurri horiek aurrera eramateko aurrekontuetan izendatua dituen diru partiden zenbatekoa.

- Foru Aldundietako sail desberdinetik jasoko dituen diru-laguntz(ar)en zenbatekoa edo aurreikuspena.

- Eusko Jaurlaritzako sail desberdinetatik jasoko dituen diru-laguntz(ar)en zenbatekoa edo aurreikuspena (laguntza deialdi honetatik kanpo aurreikusten diren beste diru-laguntzak).

- Bestelako diru sarrera guztien gaineko aipamena (matrikulak, sarreren prezioa...).

57. artikulua.- Kultura Sailaren aipamena.

Toki entitate onuradunek diruz lagundutako programa, proiektu edo jardueren ondorioz agerpen publikoetan erabiltzeko diren iragarki txarteletan, argazkietan eta gainerako material idatzietan, ikus entzunezkoetan edo elektronikoetan Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskainitako babesa adierazi behar dute.

58. artikulua.- Diru-laguntzaren justifikazioa.

2010eko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu beharreko dokumentazioa multzoka banatuta:

1.- Lehen multzoa:

1.1.- Proiektu bakoitzaren inguruko txosten osoa. Txosten horretan proiektuaren emaitzak eta ondorio nagusiak zehaztu beharko dira era sistematikoan. Halaber, proiektua biltzen duen txostenaren ale bat bidali beharko da beste toki entitateetan erabilgarri izan dadin. Txosten horrek gutxienez honako hauek jasoko ditu: ekimenaren azalpen luze-zabala, helburuak, adierazleak, ekintzak, xede taldea, emandako urratsak, bideratutako neurri zuzentzaileak, egindako jarraipena, egindako ibilbidearen ebaluazio kualitatiboa eta kuantitatiboa, aurrekontua. Ekintza bakoitzaren inguruko balorazio erreala: kualitatiboa eta kuantitatiboa: aurreikuspenak bete diren, gastua, hartzaileak, helburuak, ekintzaren ibilbidea, aurrera begirako proposamenak... Lan mundurako proiektuen kasuan ikus V.F eranskinean aurkeztu beharreko bi txostenen edukia.

1.2.- Ziurtatze ahalmena duen organoaren ziurtagiria: Entitate onuradunetako idazkariak/idazkari kontu hartzaileak adieraziko du esleitutako diru-laguntzen objektua eta xedea bete dela, eta horretarako erabilitako diru-kopurua ere zehaztuko du.

Era berean, Eskabidea aurkezterakoan, xede berbererako bestelako diru-laguntzarik jasoko zutenik ez jakiteagatik adierazi gabe gelditutako eta ordutik jasotako diru-laguntza guztien aipamena egingo dute ziurtagiri horretan bertan.

2.- Bigarren multzoa:

2.1.- EBPNren diseinua eta kudeaketa plana: Diru-laguntza, EBPN onartzeko eskatu duten toki entitateek 2010eko urtarrilaren 31 baino lehen helarazia beharko dute bai diseinua eta baita 2010erako kudeaketa plana ere Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzara udalbatzaren onarpenari atxikita. Horretarako eskura izango dute HPSk EBPNren jarraipenerako eskaintzen duen aplikazio informatikoa.

Bigarren multzo honetan, EBPNren diseinuarekin batera, Erabilera Plana diseinatu duten toki entitateek hirugarren multzokoei eskatzen zaien idazkariaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute 2010eko urtarrilaren 31 baino lehen.

2.2.- Ziurtatze ahalmena duen organoaren ziurtagiria: entitate onuradunetako idazkariak/idazkari kontu hartzaileak adieraziko du esleitutako diru-laguntzen objektua eta xedea bete dela, eta horretarako erabilitako diru-kopurua ere zehaztuko du.

Era berean, eskabidea aurkezterakoan, xede berbererako bestelako diru-laguntzarik jasoko zutenik ez jakiteagatik adierazi gabe gelditutako eta ordutik jasotako diru-laguntza guztien aipamena egingo dute lehenago aipatutako idazkariaren edo kontu hartzailearen egiaztagirian.

3.- Hirugarren multzoa:

3.1.- Erabilera normalizatzeko plana: ziurtatze ahalmena duen organoaren ziurtagiria planaren onarpenaren ingurukoa: Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plana 2009ko abenduaren 31 baino lehen onartu dutela frogatzeko idazkariaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan gutxienez honako hauek jasoko dira: plana zein organok zein egunetan onartu duen. Agiri hori diru-laguntza justifikatzeko agiriak aurkeztu baino lehen aurkeztu dutenek hala egin dutela adieraziko dute idatziz eta bertan agiria bidali zuteneko data zehaztuko dute.

3.2.- Ziurtatze ahalmena duen organoaren ziurtagiria: entitate onuradunetako idazkariak/idazkari kontu hartzaileak adieraziko du esleitutako diru-laguntzen objektua eta xedea bete dela, eta horretarako erabilitako diru-kopurua ere zehaztuko du. Era berean, eskabidea aurkezterakoan, xede berbererako bestelako diru-laguntzarik jasoko zutenik ez jakiteagatik adierazi gabe gelditutako eta ordutik jasotako diru-laguntza guztien aipamena egingo dute lehenago aipatutako idazkariaren edo kontu hartzailearen egiaztagirian.

4.- Laugarren multzoa: Lehenengo multzokoek aurkeztu beharreko agiri berberak aurkeztu behar dituzte. Proiektu bakoitzaren inguruko txosten osoa (ikus edukia artikulu honetako 1. puntuan) eta ziurtatze ahalmena duen organoaren ziurtagiria. (Ikus multzo bakoitzari dagokion ziurtagiriaren eredua V.H eranskinean)

VI. KAPITULUA

ENTITATE PRIBATUEK ETA ZUZENBIDE PUBLIKOKO KORPORAZIOEK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DITUZTEN LANTOKIETAN EUSKARAREN ERABILERA-PLANAK EGIN EDOTA 2009AN GARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK (LHT DEIALDIA)

59. artikulua.- Modalitate honetarako aurreikusitako diru-baliabideak.

Modalitate honetarako aurreikusitako diru-baliabideak 2.710.000 € dira eta irizpide hauen arabera baliatuko dira:

1.- Lehenik, 2008an BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratu eta diru-laguntza modalitate honetako baldintzak betetzen dituzten entitateentzat diru-kopuru bat gordeko da.

2.- Ondoren, 150.000 € zuzenduko zaizkio lehen euskara-planaren diseinua xedetzat duen diru-laguntzagaiari. 2009ko otsailaren 16a bitartean helburu honetarako aurkeztutako eskabideak aztertu eta esleitu ondoren, soberakinik geratzen bada, 2009ko irailaren 24a bitartean aurkeztutako lehen euskara-planaren diseinua diruz laguntzeko baliatuko da.

3.- Gainerakoa, 2009ko kudeaketa-planak garatzeko eskabidea egin duten entitateen artean banatuko da.

60. artikulua.- Onuradunak.

1.- Indarrean dagoen legeriaren arabera, legez eratu eta dagokion erroldan inskribaturiko pertsona juridiko pribatuak eta zuzenbide publikoko korporazioak izan daitezke agindu honetan ezarritako diru-laguntzen jasotzaile.

2.- Herri administrazio batek edo gehiagok jarritako kapitala denetara entitatearen kapital sozial osoaren erdia baino gehiago duten entitateak deialdi honetatik baztertu egingo dira. Era berean, administrazio-funtzio publikoak betetzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak ere baztertu egingo dira.

61. artikulua.- Deialdira bil daitezkeen jarduerak.

Agindu honetako diru-laguntzak ondoren aipatzen diren jardueretarako erabiliko dira. Baldintzak betetzen dituzten entitateek bi jardueretarako laguntzak eska ditzakete. Lehen euskara-planaren diseinurako diru-laguntza eskatzeko epea 2009ko irailaren 24a artekoa da; urteko kudeaketa-planaren garapenerako eskabidea aurkezteko epea, berriz, 2009ko otsailaren 16a artekoa da.

1.- Lehen euskara-planaren diseinua:

a) Laguntza hau jaso ahal izateko, entitateek 2009ko irailaren 24a arteko epea izango dute eskabidea egin eta lehen euskara-planaren diseinua aurkezteko. Planak finkatuko diren gutxienekoak eta baldintzak bete beharko ditu, 62. eta 63. artikuluetan adierazitakoari lotuta, lehiaketatik kanpo ez gelditzeko.

b) Lehen euskara-plan guztiek VI.D eranskinean jasotako Erreferentzia Marko Estandarraren (EME aurrerantzean) lehendabiziko hiru ardatzetatik bi ardatz jorratu behar dituzte, gutxienez.

c) Halaber, euskara-koordinatzailea edota euskara-batzordea izan behar dute.

d) Entitateak jarduera honetarako laguntza eska dezake lehendik zeregin honetarako diru-laguntzarik eskatu ez badu edota, eskatuta ere, dirurik jaso ez badu.

e) Entitateak eskaera 2009ko otsailaren 16a baino lehen egiten badu, 2009ko kudeaketa-planaren garapenerako ere eska dezake diru-laguntza, jarduera horretarako finkatutako baldintzei jarraiki.

2.- 2009ko kudeaketa-planaren garapena:

a) Jarduera honi dagokion laguntza jaso ahal izateko, entitateek 2009ko otsailaren 16a arteko epea izango dute eskabidea aurkezteko. Entitateak aurretik zeregin honetarako laguntzarik jaso ez badu, jarduera honetarako ez ezik, lehen jarduerarako ere diru-laguntza eskatzea izango du.

b) 2009ko kudeaketa-plana garatzeko ekintzek 2009ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra bitartean egindakoak izan behar dute.

c) Laguntza hau eskatu ahal izateko, entitateek VI.D eranskinean jasotako EMEren lehendabiziko hiru ardatzetatik bi ardatz jorratu behar dituzte, gutxienez. Halaber, euskara-koordinatzailea edota euskara-batzordea izan behar dute.

d) Laguntza hau eskatu ahal izateko, entitateak aurkeztutako planak 62. eta 63. artikuluetan finkatutako gutxienekoak eta baldintzak bete beharko ditu.

62. artikulua.- Dirulaguntza-gai diren bi jarduerek bete beharreko gutxienekoak: lehen euskara-planaren diseinua eta 2009ko kudeaketa-plana.

1.- Bai lehen euskara-planaren diseinurako bai 2009ko kudeaketa-planaren garapenerako dirulaguntzaren eskatzaileak, EMEri jarraiki, 3. mailako osagai guztien hizkuntza-egoera zehaztu beharko du eta urteko planerako helburuak ere zehaztu beharko ditu VI.D eranskinean jasotako jarraibideen arabera, horretarako beren-beregi atondutako aplikazio informatikoa modu egokian betez.

2.- Bai lehen euskara-planaren diseinurako bai 2009ko kudeaketa-planaren garapenerako diru-laguntza eskatu duten entitateek EME ereduaren arabera aurkeztuko dute kudeaketa-plana, aipatutako aplikazioaren bidez.

3.- Entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorena duen organoak onartu behar du urteko kudeaketa-plana agindu honen VI.A eranskinean ageri den agiria betez. Legezko ordezkariak sinatu beharko du aurkeztutako plana entitatearen aginte exekutibo gorena duen organoak aztertu eta onartu egin duela adieraziz.

63. artikulua.- Diru-laguntzak jasotzeko baldintzak.

Modalitate honetako diru-laguntzak jaso ahal izateko onuradunak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:

1.- Proiektuaren auto-finantzazioa gutxienez % 40koa izatea.

2.- Entitateak bere jarduerak 62. artikuluan zehaztutakoaren arabera aurkeztu behar ditu.

3.- Euskaraz sortu nahiz euskaratutako materialari dagokionez (agiri-ereduak, glosategi eta terminologia-lanak, prestakuntza- eta trebakuntza-material kurrikularra eta abar), diru-laguntzaren onuradunak jarraian aipatzen diren eskubideak bost urtez Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioari utziko dizkio: erreprodukzio-eskubideak, banaketa-eskubideak, komunikazio publikorako eskubideak eta transformazio-eskubideak. Euskaraz sortu edo euskaratutako materiala Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren esku jarri beharko da euskarri informatikoan, interes orokorrekoa dela iritziz gero, dagokion zabalkundea egin dezan. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren esku jarritako eskubideei dagokienez, Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legeak dioena hartuko da aintzat.

4.- Diru-laguntzaren jasotzaile direnek diruz lagundutako programa, proiektu edo jardueren ondorioz agerpen publikoetan erabiltzeko diren iragarki-txarteletan, argazkietan eta gainerako material idatzietan, entzunezkoetan eta elektronikoetan Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Lanhitz programa-markoaren bidez eskainitako babesa adierazi beharko dute. Arestian zerrendatutako material horiek guztiek gutxienez euskaraz egon beharko dute.

64. artikulua.-Aurkeztu beharreko agiriak.

1.- Laguntza-deialdian parte hartu nahi duen orok agindu honi lotutako VI.A eranskina bete beharko du. Bertan, zein jardueratarako aurkeztu nahi duten zehaztuko dute (bi jarduerak markatzea posible da, beti ere aurreko urteetan xede hauetarako diru-laguntzarik jaso ez badu eskatzaileak).

2.- Eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu, ezinbestean, laguntza-eskatzaileak:

a) Entitateari buruzko dokumentazioa:

a.1) Dagokion Erregistro Publikoan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua, eskabidea egiten den urtekoa. Erregistratzera beharturik ez dauden entitateen kasuan, sortzeko behar izan dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.

a.2) Entitate pribatuaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

a.3) IFZren fotokopia.

a.4) Dagozkion zerga-ordainketetan egunean egotearen ziurtagiri originala edo kopia konpultsatua, lekuan lekuko Foru Aldundiak edo Ogasun Publikoak sinatua.

a.5) Gizarte Segurantzan egunean egotearen ziurtagiri originala edo kopia konpultsatua.

Azken bi agiriak (artikulu honetako a.4) eta a.5) puntuetan ageri direnak) gehienez eskabidea aurkeztu baino hiru hilabete lehenagokoak izango dira, eta organo eskumendunak emanak. Dena den, dokumentazio hori dela eta, jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu egin beharko ditu onuradunak.

a.6) Artikulu honetako a.1), a.2) eta a.3) puntuetan adierazitako agirien ordez VI.B eranskina aurkez daiteke agiriok administrazio honetan lehenago ere aurkeztu izan badira, indarrean jarraitzen badute eta aurkeztu zirenetik bost urte igaro ez badira.

b) Jarduerari buruzko dokumentazioa:

b.1) Jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua, VI.C eranskinaren ereduaren arabera. Jarduera bera garatzeko bestelako dirulaguntzarik eskatu ez bada, hori adierazten duen zinpeko aitorpena egin behar da eranskin honetan bertan dagokion laukitxoa aukeratuta.

b.2) 2009ko kudeaketa-planaren baitan «Software-egitasmorik» aurkeztuz gero, aplikazio informatiko bakoitzeko VI.E eranskin bana.

b.3) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prestatutako aplikazio informatikoa era egokian beteta. Honetarako, eskatzaileak LanHitz aplikazioan aritzeko entitateak izendatutako solaskideen datuak bete beharko ditu VI.F eranskinaren bidez. Entitateak aplikazioan haren izenean aritzeko enpresakoa ez den hirugarren bati baimena eman diezaioke; kasu horretan fitxan bertan adierazi beharko dute zein den pertsona baimendua.

c) Ordainketarako dokumentazioa: I.A edo I.B eranskina (beharrezkoak balira). Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek I.A beteko dute; Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze- edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek, ordea, I.B.

65. artikulua.- Balorazio-batzordea.

Bai lehen euskara-planaren diseinurako bai 2009ko kudeaketa-planak aztertzeko eta baloratzeko, hurrengo kideek osatutako balorazio-batzordea eratuko da:

a) Kultura Saileko Koordinaziorako zuzendaria, batzordearen buru izango dena.

b) Kultura Saileko Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.

c) Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroletako zuzendaria.

d) Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia.

e) Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusia.

f) Koordinaziorako Zuzendaritzako erabilera-planak sustatzeko arduraduna.

g) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako estandarizazio zerbitzuaren arduraduna.

h) Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutakoa. Teknikari horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

Balorazio-batzorde honek, agindu honen 66., 67. eta 68. artikuluetan ezarritako diru-laguntzak emateko eta zenbatekoa finkatzeko irizpideak kontuan izanik, aldi bakoitzean aurkeztutako planak aztertu eta baloratu ondoren, Hizkuntza Politikarako sailburuordeari ebazpen-proposamena aurkeztuko dio. Hizkuntza Politikarako sailburuordeak behin ebazpen-proposamenak sinatu ostean, entitate onuradunei jakinaraziko zaie eta, EHAAn argitaratuko dira, herritar orok jakin dezan. Balorazio batzorde hau urtean bi alditan bilduko da: lehendabizi, 2009ko otsailaren 16a baino lehenago aurkeztutako eskabideak aztertzeko; eta, bigarrenik, 2009ko otsailaren 16a eta 2009ko irailaren 24a bitartean lehen jarduerarako aurkeztutako eskaerak aztertzeko, baldin eta soberakinik badago.

66. artikulua.- Diru-laguntza ebazteko prozedura eta balorazio-irizpideak.

1.- Lehiaketa bidez erabakiko da deialdi hau; hots, aurkeztutako eskabideen arteko konparaketa egingo da eta finkatutako balorazio-irizpideak kontuan hartuta, lehentasunak ezarriko dira.

2.- Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, jardueraren aurrekontua hartuko da oinarri. Aldez aurretik, behar izanez gero, 68. artikuluaren arabera konputatu ezin diren gaindikinen arazketa egingo da, aurrekontu arazia finkatuz. Emango diren diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa % 60koa izango da aurrekontu araziaren gainean.

3.- Lehen euskara-planaren diseinua baloratzeko irizpideak:

a) Euskara-planaren balioespena, EMEri jarraiki egindako diagnosiaren, aukeratutako helburuen eta planteatutako aurrerapen-mailaren arabera: 35 (hogeita hamabost) puntu, gehienez.

b) Egindako diagnositik aukeratutako helburuetara zein planteatutako aurrerapen-mailara iristeko kudeaketa-planaren egokitasuna eta bideragarritasuna: 20 (hogei) puntu, gehienez.

c) Entitateak aurkeztutako adierazle-sistema. Koordinaziorako Zuzendaritzak finkatutako adierazle-sorta (aipatutako Zuzendaritzak eskura jarriko duen ereduaren arabera) nahiz entitateak berak finkatutakoa aurkez dezake kudeaketa-planarekin batera. Adierazleen egokitasuna eta adierazkortasuna baloratuko da: 10 (hamar) puntu, gehienez.

d) Auto-finantzazioa: 5 (bost) puntu, gehienez.

e) Errotze- eta instituzionalizatze-maila: erakundeak, hizkuntza bere sistematikan integratzeko, lantzen dituen barne mekanismo edo irizpideak baloratuko dira, VI.D eranskinean ageri den EMEren 4. ardatzean oinarrituta. Hona hemen adibide gisa aintzat hartuko direnak: Euskara-Batzordea duten ala ez eta bere osaera (baloratuko da zuzendaritza-mailako ordezkariak egotea, eta aginte-maila desberdinetako langileak egotea); Euskara-Batzordea enpresaren organigraman dagoen ala ez; Euskara-planaren helburu nagusiak plan zabalagoan jasota ote dauden (estrategikoan, adibidez); enpresa osoko hizkuntza-politika zehazten duen adierazpenik dagoen; euskara-plana enpresaren kalitate-planean txertatuta dagoen; euskararekiko jokabidea prozeduretan txertatuta dagoen; hizkuntza-irizpideak zenbait arlotan indarrean dauden (berrietara hedatzeko ahalegina), eta abar: 10 (hamar) puntu, gehienez.

f) Entitateak EAEko lantokietan dituen langile-kopurua: 20 (hogei) puntu, gehienez.

4.- 2009ko kudeaketa-plana baloratzeko oinarrizko irizpideak:

a) Euskara-planaren balioespena, EMEri jarraiki egindako diagnosiaren, aukeratutako helburuen eta planteatutako aurrerapen-mailaren arabera: 20 (hogei) puntu, gehienez.

b) Egindako diagnositik aukeratutako helburuetara zein planteatutako aurrerapen-mailara iristeko kudeaketa-planaren egokitasuna eta bideragarritasuna: 40 (berrogei) puntu, gehienez.

c) Entitateak aurkeztutako adierazle-sistema. Koordinaziorako Zuzendaritzak finkatutako adierazle-sorta (aipatutako Zuzendaritzak eskura jarriko duen ereduaren arabera) nahiz entitateak berak finkatutakoa aurkez dezake kudeaketa-planarekin batera. Adierazleen egokitasuna eta adierazkortasuna baloratuko da: 10 (hamar) puntu, gehienez.

d) Auto-finantzazioa: 5 (bost) puntu, gehienez.

e) Errotze- eta instituzionalizatze-maila: erakundeak, hizkuntza bere sistematikan integratzeko, lantzen dituen barne mekanismo edo irizpideak baloratuko dira, VI.D eranskinean ageri den EMEren 4. ardatzean oinarrituta. Hona hemen adibide gisa aintzat hartuko direnak: Euskara-Batzordea duten ala ez eta bere osaera (baloratuko da zuzendaritza-mailako ordezkariak egotea, eta aginte-maila desberdinetako langileak egotea); Euskara-Batzordea enpresaren organigraman dagoen ala ez; euskara-planaren helburu nagusiak plan zabalagoan jasota ote dauden (estrategikoan, adibidez);enpresa osoko hizkuntza-politika zehazten duen adierazpenik dagoen; euskara-plana enpresaren kalitate-planean txertatuta dagoen; euskararekiko jokabidea prozeduretan txertatuta dagoen; hizkuntza-irizpideak zenbait arlotan indarrean dauden (berrietara hedatzeko ahalegina), eta abar: 15 (hamabost) puntu, gehienez.

f) Entitateak EAEko lantokietan dituen langile-kopurua: 10 (hamar) puntu, gehienez.

5.- Beharrezkotzat jotzen denetan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak entitate eskatzaileari behar beste informazio eta dokumentazio eskatu ahal izango dio, aurkeztutako jarduerak egoki den eran baloratzeko.

67. artikulua.- Diru-laguntzen mugak.

1.- Lehen euskara-planaren diseinuak jasotako balorazioaren arabera, honako diru-laguntzen mugak finkatu dira:

(Ikus .PDF)

2.- 2009ko kudeaketa-planaren balioespenaren arabera, honako diru-laguntzen mugak finkatu dira:

(Ikus .PDF)

3.- Esleitu beharreko diru-laguntza ez da eskatutako diru-kopurua baino handiagoa izango. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak entitate eskatzailearen proposamena bertan behera utziko du 20 (hogei) puntu baino gutxiago jasotzen dituzten jardueren kasuan, edota balorazio-batzordeak, esleipen-proposamena prestatu ondoren, entitate jakin bati esleitu behar zaion diru-kopurua guztira hirurehun (300) euro baino gutxiagokoa balitz.

4.- Edozein modutan ere, herri-aginteek orotara 66.2 artikuluan jasotzen den aurrekontu araziaren gaineko % 60ko diru-laguntza esleituko dute, gehienez ere.

5.- Horretaz gain, BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortzen duen Aginduak ezarritako ebaluazio-prozesua 2008an burutu eta horren ondorioz, BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratu duten entitate eskatzaileei diru-kopuru gehigarria emango zaie ziurtatutako mailaren arabera, baldin eta deialdi honetako baldintzak bete eta balorazio-irizpideetan ezarritako guztirako puntuazioaren bi heren, gutxienez, lortzen badute:

Ziurtagiriaren maila Diru-kopuru gehigarria

Oinarrizko maila 2.000 €

Ertaina 4.000 €

Gorena 6.000 €

6.- Laguntza-deialdi honetan sarbiderik izan arren, kanpoan utziko dira Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2009an beste bideren batetik diruz lagundutako jarduerak.

7.- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako LanHitz diru-laguntza modalitate honetara aurkezten diren entitateek badute 123/2008 Dekretuak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatze aldera ezartzen dituen hizkuntz betebeharretara egokitzeko diru-laguntzetara aurkezterik, beti ere, aipatu Dekretuaren aplikazio eremuko entitateak badira, eta baldin eta xede berberak lortzeko eta jarduera berberak garatzeko eskatzen ez badute. Beraz, aipatutako bi diru-laguntza hauek bateragarriak izan arren, hauetara aurkezten diren egitasmoek desberdinak izan behar dute.

8.- Laguntza-modalitate honetan aurrez ikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok nahiz pribatuk helburu bertsurako eman ditzakeenekin, baldin eta agindu honetako mugak errespetatzen badira eta eskatzaileak aurkeztutako egitasmoaren aurrekontuan gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Laguntza-mugak gainditu edota gain-finantzaketarik gertatuz gero, diru-laguntzaren kopurua murriztu egingo da, diruz lagundutako jardueraren kostu osoari gehienez dagokion diru-laguntzara arte.

68. artikulua.- Diru-laguntzaren justifikazioa.

1.- Agindu honen 13. artikuluan finkatutakoren arabera, esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, diru-laguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du ezinbestean Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean.

2.- Diru-laguntzaren justifikazioa egiteko azken eguna 2010eko urtarrilaren 31 izango da.

3.- Aipaturiko justifikazioa justifikazio-kontu erraztuaren arabera egingo da. Justifikazio-kontu erraztuak, zinpeko aitorpenaren izaera izango duenak, honako hauek jaso beharko ditu (VI.I eranskina bete beharko da):

a) Agindu honetako 15., 16. eta 63.4 artikuluek ezarritako betebeharrak betetzeari buruzko aitorpena.

b) Diruz lagundutako egitasmoari dagokion gastuen zerrenda sailkatua, VI.C eranskinean finkaturiko kontzeptu nagusien arabera sailkatuta.

4.- Zinpeko aitorpen horrez gain, onuradun guztiek honako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte:

a) Diruz lagundutako jardueren behin betiko balantze ekonomikoa, entitatearen legezko ordezkariak sinatua, 2009. urteko diru-sarrerak eta -irteerak VI.H eranskinaren arabera zehaztuz eta erakunde publiko nahiz pribatuetatik jasotako beste diru-laguntzen aipamena eginez, Kultura Sailak esleitutakoa ere adierazita. Entitateak Kultura Sailak emandakoaz gain beste diru-laguntzarik jaso ez badu, horren adierazpena egingo du VI.H eranskinean bertan.

b) Zerga-betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere, hiru hilabete lehenago egindakoa.

c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere, hiru hilabete lehenago egindakoa.

5.- Lehen euskara-planaren diseinurako onuradunek honakoa ere erantsi behar dute: diruz lagundutako egitasmoari buruzko txostena.

6.- 2009ko kudeaketa-plana garatzeko diru-laguntza jaso duten entitateek, berriz, honako hauek ere erantsi behar dituzte:

a) LanHitz deialdirako sortutako aplikazio informatikoaren ebaluazio-atala beteta izan behar dute.

b) Agindu honetako 63.3 artikuluan zehaztutako eskubide-lagapena (VI.G eranskina). Hori horrela, itzuli edo egokitutako testuen ale bana eta jatorrizkoen ale bana aurkeztu beharko dute onuradunek euskarri informatikoan Koordinaziorako Zuzendaritzak eskura jarriko duen ereduaren arabera. Aipatutako artikuluan adierazi bezala, agiri-ereduak, glosategi eta terminologia-lanez gain, diruz lagundutako prestakuntza eta trebakuntza-material kurrikularra ere Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren esku jarri behar da euskarri informatikoan.

c) Entitateak euskaratutako edota euskaraz sortutako aplikazio informatiko bakoitzeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak IKT inbentarioan (www.euskara.euskadi.net/ikt) jasotzen den proiektu-fitxa bana aurkeztu beharko dute, diruz lagundutako egitasmoan softwarea garatzeko aurreikuspenik bazegoen.

d) Hizkuntza-trebakuntza orokorraren eta euskaraz egin diren laneko berariazko prestakuntza-ikastaroen zerrenda, iraupena eta bakoitzean parte hartutako ikasleen kopurua. Koordinaziorako Zuzendaritzak eskura jarriko du betetzeko eredua.

e) Hala dagokionean, Euskara-batzordearen bileren akten kopia aurkeztu behar da euskarri elektronikoan (besteak beste, honako hauek zehaztuz: data, partaideak, iraupena, jorratutako gaiak).

f) «Bestelako gastuak» kontzeptupean burututako ekintzen zerrenda, Koordinaziorako Zuzendaritzak eskura jarriko duen ereduaren arabera.

7.- Dirulaguntza jaso duten entitateek % 100ean justifikatu behar dute 66.2 artikuluan jasotako aurrekontu arazia.

8.- Agindu honetako 67.5 artikuluan adierazi bezala, BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria izateagatik diru-kopuru gehigarria jaso duten entitateek ez dute gehigarri hori justifikatu beharrik.

9.- Justifikazioa kontu erraztuaren arabera egingo bada ere, Koordinaziorako Zuzendaritzak behar beste informazio, dokumentazio, justifikazio-agiri eta faktura eskatu ahal izango dizkio entitate onuradunari, beti ere diru-laguntzaren erabilera egokiari buruzko arrazoizko ebidentziak lortzeko asmoz. Koordinaziorako Zuzendaritzak, justifikazio-agirien % 10, gutxienez, egiaztatuko ditu ausaz, zenbateko altuena dutenak aintzat hartuta.

10.- Justifikazio garaian, anomalia edo irregulartasunen bat ikusiz gero, Agindu honetako 14. eta 17. artikuluetan finkatutakoari ekingo zaio zuzenean.

11.- Ondokoak dira kontuan hartuko diren gastuak eta mugak:

a) Lehen euskara-planaren diseinua.

b) Itzulpenetarako, gehienez ere, gastu osoaren % 30 hartuko da kontuan, betiere, 8.000 euroko gastua baino gehiago ez bada. Kontuan hartuko den tarifa Eusko Jaurlaritzako Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak gaztelaniatik euskarara itzultzeko testu errazetan edo estandarretan aplikatzen duena izango da: 0,0742 euro hitzeko.

c) Batzarretako aldi bereko itzulpen-zerbitzua. Gehienez ere 2.000 euro arteko gastua hartuko da kontuan.

d) Langile elebidunen lanari lotutako hizkuntza-trebakuntza orokorra, baldin eta HABEk diruz lagundu ez badu. Kalkuluak egiteko erabiliko den erreferentzia: 4,70€ ikasle/orduko.

e) Langile elebidunen laneko berariazko ezagutza zabaltzeko edota sakontzeko prestakuntza-ikastaroa euskaraz.

f) Softwarea. Kontzeptu honetan, gehienez ere, 15.000 euroko gastua hartuko da kontuan. Terminologia zein hizkuntza egokitzapen soila denean, honi dagokion diru-zuzkidura itzulpenen atalean sartu beharko da, derrigorrean. Edozein eratara, entitateek softwaregintzan egin dituzten lanen merkatuko kostu estimatua zein izan litekeen jakiteko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak era horretako lanetan eskarmentua duten aholkularitzekin jarduteko aukera izango du, baldin eta beharrezkotzat joko balu.

g) Plangintzaren jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapena. Honetan bi azpi-kontzeptu hauek hartuko dira aintzat:

g.1.- Euskara Batzordearen jarduera aintzat hartuko da azpi-kontzeptu honetan; hots, euskara batzordekideen kopurua eta lan-bileren orduak.

g.2.- Horretaz gain, euskara-koordinatzailearen dedikazioa ere kontuan hartuko da; bere lan-jardunaren barruan zeregin horri eskainitako denbora (ehunekotan) eta horren kostua.

h) Bestelako gastuetarako, gehienez ere, gastu osoaren % 20 hartuko da kontuan, beti ere, 5.000 euroko gastua baino gehiago ez bada. Bestelako gastuetan ez dira honako kontzeptuak aintzat hartuko: ohiko euskalduntze- edo/eta alfabetatze-gastua ezta funtzionamendu-gastuak ere.

69. artikulua. Planaren jarraipena.

Planaren jarraipena egiteko jarraipen-batzordea osatu ahal izango da. Batzorde hau diru-laguntza jasotzen duen entitatearen Zuzendaritzako ordezkarien eta Kultura Saileko Koordinaziorako Zuzendaritzaren artean osatuko da. Jarraipen-batzorderako bilera-deia egitea Koordinaziorako Zuzendaritzari dagokio. Aldez aurretik diru-laguntza jasotako entitatearen Zuzendaritzak Koordinaziorako Zuzendaritzari jarraipen-txostena aurkeztuko dio aipatu bileran horren balorazioa egin ahal izateko.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.- Laguntza-mota guztiei dagokienez, 2. artikuluan jaso den guztirako zenbateko aldatu egin ahal izan da, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa kontuan harturik, Kultura Sailean beste programa batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe beratu badira. Adierazitako aldaketa diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Aipatutakoaren berri eman beharko da Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Kultura sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.- Honako Agindu honetako II., III., IV. eta VI. kapituluetan aurreikusitako diru-laguntzen eraginkortasuna Europako Batzordeak baimendua izan edo baimendutzat ematearen menpe dago.

Hirugarrena.- Laguntza-mota hauek kreditu egokia edo nahikoa egotearen baldintza bete arte ez dira esleituko, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduak dioenaren arabera.

Laugarrena.- Agindu honetako euskarazko eta gaztelaniazko testuen artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, hura hartuko da aintzat.

Bosgarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango du eragina agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 24a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala