Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2008ko abenduaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7161

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 26koa, merkatu igorleetan Turismoa Sustatzeko Adituen Prestakuntzarako bekak emateko 2009ko ekitaldirako deialdia jendaurrean jartzen duena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abenduaren 17ko Aginduak merkatu igorleetan Turismoa Sustatzeko Adituen Prestakuntzarako beken programa arautzen du.

Agindu horren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkaturiko laguntzetarako 2009ko ekitaldiko deialdia egitea eta horretarako eman behar diren arauak ematea.

Laguntza horiek emateko ekonomia-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2009rako ezarritako aurrekontu-partidetatik aterako dira, eta beraz, ondorio horietarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoaren arabera izapidetuko da ebazpen hau.

Halaber, Espainiako Turismo Institutuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatutako Espainiako diplomaziako misioetan Turismo Kontseilaritzetan turismoaren kanpo-sustapeneko adituak prestatzeari buruzko lankidetza-hitzarmenarekin lotura du ebazpen honek.

Horrenbestez, agindu horren 5. artikuluan ezarritako eskumena erabilita, honako hau:

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Ebazpen honen helburua honako hau da: Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abenduaren 17ko Aginduan -merkatu igorleetan Turismoa Sustatzeko Adituen Prestakuntzarako beken programa arautzen du- aurreikusitako laguntzen 2009ko ekitaldirako deialdia egitea.

2009. urtean gehienez ere lau (4) beka emango dira, honako ezaugarri eta zenbateko hauen arabera:

OET - Helmuga Eskaturiko hizkuntza Bekaren zenbatekoa

Frankfurt (Alemania) Alemana 26.100 euro

Londres (Erresuma Batua) Ingelesa 26.100 euro

New York (AEB) Ingelesa 26.100 euro

Paris (Frantzia) Frantsesa 26.100 euro

Bekek 10 hilabeteko iraupena izango dute.

Xede horretara 104.400 euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 2009rako horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera.

2. artikulua.- Betekizunak.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abenduaren 17ko Aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, erreferentzia-agindu horren 3. artikuluan xedaturiko betekizunak bete beharko dituzte eskatzaileek.

3. artikulua.- Eskabideak eta epea.

1.- Eskabidearen eta formularioen eredu bat Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Bulegoetan dago eskuragarri, baita Interneteko helbide honetan ere: www.euskadi.net/turismo.

2.- Gainera, eskatzaileek Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak eta gainerako dokumentazioa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Bulegoetan edo Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako tokietan aurkeztuz.

3.- Eskabideak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2009ko urtarrilaren 30ean amaituko da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- Merkatu igorleetan Turismoa Sustatzeko Adituen Prestakuntzarako bekak, programa hori arautzen duen Aginduan aurreikusi direnak, Espainiako Turismo Institutuak atzerrian dituen bulegoetan garatuko dira, Espainiako Turismo Institutuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak horretarako sinatuko duen Lankidetza Hitzarmenean ezarritakoaren arabera, Turismo Kontseilaritzetan turismoaren kanpo-sustapeneko adituak prestatzeko Espainiako Diplomazia Misioetan, eta beraz, adierazitako hitzarmen hori egiaz sinatzeak baldintzatzen du ebazpen hau.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduari jarraiki, Ebazpen honetan bildutako laguntzak emateko, Autonomia Erkidegoko 2009. ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa izan behar da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak deialdi-ebazpen honek.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 26a.

Turismo sailburuordea,

KORO GARMENDIA GALBETE.


Azterketa dokumentala